Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal Y-aren Gipuzkoako tarte guztiak exekutatzen ari dira edo amaituta daude

2012.eko uztailak 23
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

3 urte eskasean, Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitze-fasean tarte 1 izatetik 17 izatera igaro da Gipuzkoako zatian -Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen zatian-, gaur azken tarteko lanak martxan jarri baitira, hots, Hernialde, Anoeta, Asteasu eta Zizurkiletik igarotzen diren 6 kilometroak. Hala, Patxi López Lehendakariaren hitzetan “gure etorkizuneko garapenerako funtsezkoa” den proiektu horretan ia 60 km trenbide daude eraikitze-fasean (Gipuzkoako trazatuaren % 77). Gipuzkoako AHTren lehen azken harria jartzeko egin den ekitaldian zehar esan ditu hitzok Lehendakariak.

Bide batez, Gobernu zentralak Araba eta Bizkaiko zatiekin “gauza bera” egin behar duela aldarrikatu du Lehendakariak ekitaldi horretan eta, hala, abiadura handiko trena Euskadira 2016ra iristeko “konpromisoa bete” behar duela, Gipuzkoaren alde egindako apustua berresteko; izan ere, Lehendakariak esan duenez, Gobernuak ez du Gipuzkoa "atzean utziko", nahiz eta erakundeetan badiren Gipuzkoako proiektu handi guztien aurka agertzen direnak ere.

“Gure belaunaldiak ezagutu duen krisi handienaren erdian, lan hauexek dira etorkizunerako esperantza”, adierazi du Lehendakariak, eta krisi garaietan inbertsioei eustea garrantzitsua dela nabarmendu du, Gipuzkoan azpiegiturekin aurrera jarraitzearen aurka daudenei aurre eginda. “Krisiaren aitzakiarekin, edo aitzakiarik gabe, lan eta inbertsio handiak geldiarazten ari dira, hain zuzen ere gipuzkoarren etorkizuneko bizitza hobetuko luketen lanak eta gainera, une honetan enplegua eta aberastasuna emango liguketenak", erantsi du.

Lehendakariak eskerrak eman dizkie enpresari eta langileei, beren eguneroko ahaleginari esker azpiegitura hori eraiki baitute, irain, mehatxu eta erasoak jasanda gainera, eta tren hori eraikitzea ahalbidetu baitute. Hain zuzen ere, Lehendakariak esan du trena indarkeria terroristaren mehatxupean jaio zela eta Euskadiren aurrerabide eta askatasunaren ikur gisa amaituko dela.

Lehen azken harria Gobernuak XXI. mendeko azpiegiturarik garrantzitsuenarekin hartutako konpromisoaren eta hari emandako bultzadaren ikurra da. AHTk Europarekin lotuko du Euskadi, eta Espainiarekin, modu azkar, seguru eta erosoan, eta ingurumenarekiko errespetua lehentasun goren gisa dauka.

Dagoeneko 17 tarte daude martxan, eta proiektuak, Lehendakariaren hitzetan, printzipio eta helburuen deklarazio bat du besteak beste oinarrian: “arazoak konpontzea, beharrei erantzutea eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea”.

Iruzkin bat
  • @jgdelsol
    2012.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Todos los tramos de la Y vasca en Gipuzkoa ya están o en ejecución o finalizados http://t.co/bbSEzzCE

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pedro Marco