Berriak Osasun eta Kontsumoa

Bengoa: "E-rezeta aro digitalerako modernizazioa da, gaixoak ondo zaintzeko tresna”

2012-07-20

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailburuak Bilbon azaldu ditu gaur goizean errezeta elektronikoaren gaineko zehaztasun guztiak, sendagaiak agintzeko sistema seguruagoa eta eraginkorrago honi esker desagertu egingo da ohiko paperezko errezeta.  “E-rezetari esker ekidin egingo dira sendagaien artean sortu litezkeen kontraindikazioak ”,  esan du Bengoak.

Vademecum korporatibo bakarra, bisatu elektronikoa eta sendagaiak agintzeko sistema unibertsala ezarri ondoren , aurki hedatuko da Euskadiko udalerrietan e-rezeta, eta hasia da jada errealitate ageria izaten herritarrentzat. Uztailaren 23an ekingo diote e-rezeta ezartzeari Bizkaiko Derio herrian, eta Abetxukon (Vitoria-Gasteiz), hiru egun ondoren.

Irailean jarraituko dute e-rezetaren hedapenarekin beste sei herritan (Rivabellosa, Oñati, Lekeitio, Hondarribi, Elorrio eta Bastidan). 50.000 lagun izango dira onuradun orduan. Errezeta elektronikoa 2013ko lehen hilabeteetan hedatuko da Euskadi osoan zehar. 

E-rezetak lau onura nagusi eragingo ditu:

  1. Akatsen kontrako erresistentzia gehiago.
  2. Osasun arloko profesional guztien koordinazio hobea.
  3. Sendagaiak era jasangarriagoan erabiliko dira.
  4. Denboraren optimizazioa.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Angel Garai, Presidente de los Colegios de Farmacia de Euskadi