Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaritzaren komunikatua EAJ-k bidalitatako eskutitza dela eta

2010.eko otsailak 17

 

Lehendakariak jaso du erakundeetan akordioetara iristeko eskaintzari erantzuteko EAJren Euskadi Buru Batzarrak bidali dion eskutitza. Iñigo Urkullu EBBren presidenteari urtarrilaren 29an izandako bileran egin zion Lehendakariak eskaintza hori eta geroago bidali zizkion gaiei buruzko zehaztasunak eta prozedurari buruzko proposamena.

Oposizioko lehen alderdiari bide bera erabiliz bidaliko zaion erantzun ofizialaz gain, eta alderdi horren zuzendaritzak bidalitako eskutitzaren edukia -ustez pertsonala dena-azkar zabaldu duenez, gobernu honek uste du ez duela konfidentzialtasuna gorde beharra urratzen bere iritzia azaltzean.

Lehengo eta behin, atsekabetu egiten du oposizioko lehen alderdiak, beste behin, uko egin izanak bizkarra sartzeari eta konpromisoa hartzeari gure herriak dituen arazo larrienei heldu eta irtenbidea aurkitzeko. Erantzunaren edukiak eta hizkerak erakusten du EAJren zuzendaritza gehiago arduratzen duela Gobernua desgastatzeak eta Lehendakaria ezeztatzeak krisialdi ekonomikoa gainditzeko eta Euskadi etorkizunerako bidean ezartzeko ahaleginean laguntzeak baino.

Elkarrizketa berez elkarrizketarako eta eztabaidarako diren organoei lotzeak ematen du konpromisorik ez hartzeko aitzakia dela. Legebiltzarreko taldeekin hitz egiteko ez dago EAJren presidentearekin harreman ireki eta aldizkakorik ezarri beharrik, Lehendakariak eskaini eta Urkullu jaunak berak eskatu bezala.

Nahiz eta oposizioko lehen alderdiak eta bere presidenteak gobernu jarduera arruntez haratagoko gaietan konprometitzeko jarrera nagia erakutsi, Jaurlaritzak, erantzukizunari eta buruzagitzari uko egin gabe, berriro adierazi nahi du prest dagoela adostasunak bilatzeko euskal herritarrei interesatzen zaizkien gai nagusiei buruz. Legebiltzarrean bilatuko ditu, foru aldundiekin eta Eudelekin, orain arte bezala, eta EAJri eta bere presidenteari eskainiko dizkio hurrengoan ere. Krisialditik ateratzeko modua, enplegua sortzea, udalen legea, gure gizarte eta osasungintza zerbitzuen mailari eustea, horretarako behar den zerga politika zehaztea, hezkuntza sistema modernizatzea edota berrikuntzan oinarritutako ekonomia bultzatzea: horra hor zenbait gai, gure herrialdearen etorkizuna eta herritarren ongizatea kontuan hartuta, denon ahalegina eskatuko luketenak.

Aitzitik, EAJren erantzunak erakusten du gehiago kezkatzen dela barne zatiketa eta antzutasuna eragingo duen egitasmo soberanista bat sortzen ahalegintzeaz herri honen eguneroko eta etorkizuneko arazoei erantzuna emateaz baino.

Ez dugu eskatzen Gobernuari laguntzeko Legebiltzarrean, ez baitu behar eguneroko kudeaketan; eta hau ez da marketing kontua ezta galeriari egindako keinua ere. Herri proiektuei buruzko akordioak eta adostasunak bilatzeko borondate eta konpromiso politikoez ari gara. Etorkizunean EAJk horretan saiatzeko interesik txikiena agertzen badu, Gobernu honek hori erakusteko aukerak ematen jarraituko du.

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko otsailak 17

    Sr Presidente, permitame que diga Presidente y no Lehendakari pues para mi esos son los que de verdad aman el país, lo sienten, y tienen corazón basco. ustedes quieren gobernar con el asentimiento de todos y si encima les echan una mano pue smejor que mejor, pues esa mano hay que ganarsela y uno no s ela gana con fotos y fotos, se la gana Sr. Presidente encendiendo la luz de su depscho a las 7 de la mañana y currando currando y menos paseos.Tome ejemplo de los que van alas fábricas sin haber amanecido y pidales que le echen una mano

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)