Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

URAk oinezkoentzako pasabidea jarri du Urrestillan, Azpeitian; Ibai Ederreko Uholdeen aurkako babeserako proiektuaren obren barne.

2012.eko uztailak 19

URAk oinezkoentzako pasabidea jarri du Urrestillan, Azpeitian; Ibai Ederreko Uholdeen aurkako babeserako proiektuaren obren barne.

  • Uraren Euskal Agentzia-URAk oinezkoentzako pasabidea jarri du Urrestillan. Proiektuan aurreikusten diren bi oinezkoentzako pasabideetatik lehena.
  • Oinezkoentzako pasabide hauekin batera, URAk ibilgailuen trafikorakorako beste zubi bat ere eraikiko du.
  • Azpiegitura berri hauek ordezkatzen dituzte zubi zahar bi: hauek ur emariaren hustuketa librea oztopatzen zuten, eta uholdeak izateko arriskua areagotzen zuten nabarmen.

Vitoria-Gasteiz, 2012eko Uztaiala 19a Uraren Euskal Agentzia-URAk jarri du oinezkoentzako pasabide berria Urrestilla-Azpeitian, Ibai Eder ibaiaren bi ertzak konektatzeko. Ekintza hau tokiko uholdeen aurkako babeserako  eta saneamendua hobetzeko proiektuaren obretako bat da. Proiektu honen helburua bikoitza da. Alde batetik, Urrestillako herri-gunean uholdeen aurkako babesa ahalbidetzeko ekimenak abian jartzea. Beste alde batetik, kolektore baten bitartez hondakin-urak batzea; alegia, orain arte Ibai Eder ibaira isurtzen ziren hondakin-urak.

Urrestillan uholdeen aurkako babesak beharrezkoa egiten zuen ibai ibilguan identifikatu ziren bi oztopo eraistea. Alde batetik, jada erabiltzen ez zen presa txiki bat. Besta alde batetik, bi zubi zahar. Guztiek ur emaria hustutzeko ahalmena oztopatzen zuten. Izan ere, euri jausia nabarmena zenean eta ibaiak emari garrantzitsua zekarrenean,  uholdeak izateko arriskua nabarmen handitzen zuten.

Beraz, Ibai Eder ibaiako bi zubi hauek eraisten dira,  eta bi estruktura berriek ordezkatuko dituzte. Alde batetik, ibilgailuen trafikorako zubi berri bat eraikiko da. Beste alde batetik, oinezkoentzako pasabide berri bi: altuera handiagoa izango dute, eta zabalagoak izango dira. Helburua da urak pasatzerakoan oztoporik  ez aurkitzea. Atzo, bi pasabide hauetatik bat jarri zen Ibai Eder ibai zeharkatzeko.

Halaber, Uholdeen aurkako babeserako proiektuak aurreikusten du ibai ibilgua zabaltzea laurehun metrotan zehar, eta eskuin ertzeko pareta bat ordezkatzea, ingenieritza naturalistikoan oinarrituriko teknikekin. Ekintza hauek dakarte bai  ibai ertzaren ingurumen-egoeraren  hobetzea zein uholdeak jasateko probabilitatea murriztea -100 eta 500 urteko birgertartze-aldiko uholdeak barne-.

Eta azkenik, Kolektorearen lanak. Urrestilla auzoan hasiko dira eta Azpeitiako Antzibarrena industrialdean bukatuko dira. Bertan gaur egun dagoen kolektorearekin elkartuko da, hondakin urak Lasaoko araztegira eramaten dituena. Kolektore honek hondakin ur guztiak jasoko ditu bere ibilbidean zehar, bai industrial gunetatik datozenak zein bizitegi-gune edota etxebizitza soltetatik datozenak.

Uraren Euskal Agentzia, URA, erakunde publikoa da, eta  Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari atxikita dago. Bere helburua EAEko ingurune hidrikoaren babesean datza, eta ingurune honen parte diren ur masen egoera ekologikoa hobetzen jardutea. Horretarako, alde batetik, ingurune hidrikoari buruzko informazioa lortu, EAEko Uraren egoera diagnostikatu, eta uraren erabilpen zentzuduna planifikatu behar du. Bestetik, Ur jabari publikoa zaintzen du (jabariari kaltea ekidin,  babestu,  kontrolatu eta, behar izatekotan,  isundu), gerta lekizkiokeen kalteetatik babestuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko