Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak "erakundeen arteko akordio handi bat" sustatuko du, herri lan handietan ikuskapena areagotzeko

2010.eko otsailak 17

Osalanek Espainiako Eraikuntzaren Sektorean Lan Arriskuak Prebenitzeko lehenengo Biltzarra antolatu du

Donostiako Kursaal jauregian, 500 aditu inguru eraikuntzaren sektorean lan ezbeharrak nola murriztu aztertzen ari dira, izan ere, iaz Euskadin, bajazko 6000 istriputik gora eta 14 hildako eragin baitzituzten. Lehendakariak inauguratu du Osalanek antolatutako biltzar hau eta bertan, Lan Ikuskaritzaren transferentzia aldarrikatu du, laneko istripuak murrizteko "funtsezko tresna" gisa.

Patxi López lehendakariak iragarri du gobernu zentralari Lan Ikuskaritzaren transferentzia eskatuko diola, Euskadin "lan segurtasuna eta osasuna" hobetzeko "funtsezko tresna" gisa. Eusko Jaurlaritzak ulertzen du "erronka" bat dela egungo ezbehar mailak murriztea, eta horretarako, enpresei eta langileei eskatu die, beren gain har dezatela ezbeharren aurkako borrokan dagokien "koerantzukizunaren" zatia. "Ez dugu gizarte iraunkor eta garatu bat izango, segurtasun ezaren guneak hor jarraitzen baldin badute", salatu du.

Datozen egunotan, Donostiako Kursaal jauregian, Espainiako "Eraikuntzaren Sektorean Lan Arriskuak Prebenitzeko Biltzarra" ospatzen ari da, Lan Arriskuak Prebenitzeko Legea indarrean sartu zenetik 14 urte bete direnean. Patxi López lehendakariak, Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuarekin batera inauguratu du lehenengo jardunaldia. Biltzar honetan, eraikuntzaren sektorean Espainian antolatzen den lehenengoa, 500 aditu inguruk hartuko du parte.

Bere hitzaldian, lehendakariak onartu du euskal eraikuntzaren sektorean egun dauden lan ezbeharren zifrekin -bajazko 6000 lan istriputik gora eta 14 hildako 2009an- "baikortasunak ez duela lekurik". "Prebentzioaren kultura ez da enpresetan behar adinako eraginkortasunarekin ezarri ", azpimarratu du lehendakariak, eta mezu bat igorri die enpresari eta langileei, guztiok batera lan ezbeharren aurka borroka egiteko. Lópezek alderdi bakoitzak alor honetan "herria eraikitzeko koerantzukizuna" bere gain har dezala eskatu du; enpresek, "neurriak eta segurtasuna eskainiz", langileek, "tresna horiek erabiliz" eta administrazioak, "balizko irregulartasunen aurrean adi egonez". Zentzu honetan, lehendakariak Lan Ikuskaritzaren transferentzia "funtsezko tresna" dela adierazi du, eta Eusko Jaurlaritza jada gobernu zentralarekin negoziatzen ari dela. "Enplegu egonkor eta segurua nahi dugu, baina baita lan ingurune egonkor eta segurua ere", azpimarratu du.

Lópezek, bere hitzaldiaren zati bat erabili du astelehenean Laudioko TUBACEX enpresan hildako langile gaztearen familiari "elkartasun eta afektu" mezu bat bidaltzeko. Lehendakariak onartu du ez dagoela hitzik "horren une latzak" arintzeko, baina adierazi du Eusko Jaurlaritzak horrelako istripuak "berriro ez gertatzeko" konpromisoa hartzen duela. Lópezek onartu du langile honen heriotza bezalakoak "gure gizartearen ahultasunaren sintoma" bat direla.

Ikuskapen gehiago herri lanetan

Era berean, lehendakariak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak ezbeharren aurkako borrokan egiten duen ahaleginak eragin duela Segurtasunaren eta Osasunaren Europar Agentzia Bilbotik kanpo ez aldatzea, hori gertatzera baitzihoan, iraganean jasan duen "arreta ezarengatik". Ildo horretan, lehendakariak ziurtatu du Jaurlaritzak bitartekoak eskainiko dituela "laneko gaixotasunak ikertzeko, antzemateko eta ezagutzeko sistemak hobetzeko eta horiek prebenitzeko neurri eraginkorragoak eta espezifikoagoak ezartzeko".
Bestalde, Gemma Zabaleta Lan Gaietarako sailburuak, iragarri du Eusko Jaurlaritzak "erakundeen arteko akordio handi bat" sustatuko duela, azpiegitura handiko herri lanetan ikuskaritza areagotzeko. Zabaletak azaldu du akordio hau Osalanen eta Lan Ikuskaritzaren arteko lankidetzan oinarritzen dela, azpiegitura publiko handiak eraikitzean lan arriskuen ikuskapena eta jarraipena indartzeko, lan istripuak ekidin daitezen. Zentzu horretan, enpresari eta sindikatuekin Elkarrizketa Sozialerako Mahaian lortutako akordioaren garrantzia nabarmendu du, eraikuntzan, altueretako erorikoak bezalako ohiko istripuen alorrari ekiteko. Lotu programan 1300 enpresa eta 32000 langile daude.

Iruzkin bat
  • 2010.eko otsailak 18

    Me parece muy bien la inspección en la obra pública; pero habría que ampliarlo a la privada. Por otro lado, hemos de valorar la posibilidad de eliminar OSALAN: mirad quén lo creó, cuál ha sido su objeto, etc, etc... En tal sentido, hemos de potenciar el INSHT.

    Saludos

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria