Berriak Lehendakaritza
Eu

"Ausazko murrizketen aurrean, guk proposamen zehatzak aurkezten ditugu", adierazi du Lehendakariak

2012.eko uztailak 19
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

"Batzuek, beren blogean, nik nire printzipioak defendatzea mespretxatzen dute. Nire printzipioak defendatzeko nago politikan, ez botere-kuotak defendatzeko", adierazi du Lehendakariak, Lanbidek antolatutako "Nuevos paradigmas para la creación de empleo" (Lana sortzeko paradigma berriak) nazioarteko Kongresuaren inaugurazioan. Eztabaida-foro horrek 300 aditu baino gehiago bilduko ditu Bilbon bi egunetan zehar; eta bertan Lehendakariak egindako hitzaldian "ausazko murrizpen nahasien" aurrean neurri zehatzak proposatzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du; baina, horrez gain, ahalegin partekatua lehentasun izan behar den une honetan, batzuek "zangotrabak eta purrustadak" egin nahi dituztela kritikatu du.

"Langabeak beren zorian utzitako pertsona bihurtu ordez, benetako lan-bilatzaile bihurtzen dituen enplegu-politikan sinesten dugu guk", azaldu du Lehendakariak. "Lanpostuak sustatzeko formula ezin da langabezia-prestazioa murriztea izan".

Eusko Jaurlaritzak krisiari aurre egin eta lana sustatzeko abian jarri duen Euskadi Eredua planaren barne, lau ardatzetatik bik lanpostuak sustatzea dute helburu: "Langabeziaren aurkako borroka" eta "Gazteentzako lana" ardatzek, hain zuzen. "Langabeziaren aurkako borroka 321 milioi euroko neurri-sorta bat da, langabeziari aurre egiteko. Eta Gazteentzako lana 26 milioi euroko plana da, euskal gazteei lan eta prestakuntza-aukerak emateko".

Lehendakariak zehaztu du lanpostu-desagerpenak gehien erasaten duen kolektiboa gazteena dela, eta gazte langabeen % 60k derrigorrezko ikasketak bakarrik egin dituela, eta beraz, funtsezkoa dela gazte horien prestakuntzan inbertitzea.

Udalekin lankidetzan udal garapeneko planak abian jartzea; Lanbide Heziketaren erreforma egitea; ikerketa eta berrikuntzan inbertitzea; eta Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren bitartez, auto-enplegua eta ekintzailetza sustatzea dira hitzaldi horretan Lopezek aipatutako neurri batzuk hazkunde-politikak defendatzeko.

"Krisialdi hau ez dute langabeek sortu, aitzitik, krisialdiaren eragin nagusienetako bat da gero eta langabe gehiago daudela. Eta hori onartezina da", adierazi du.

"Eusko Jaurlaritzan uste dugu gauzak egiteko beste modu bat dagoela, benetako ekimenen bitartez. Eta horretan ari gara lanean", esanez amaitu du bere hitzaldia Lehendakariak.

Iruzkin bat
  • @lanbideejgv
    2012.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    "@Irekia:Lehendakari @patxilopez:"Frente a los recortes aleatorios nosotros presentamos propuestas concretas" http://t.co/1Vmfb777"#cife2012

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)