Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak portugaletetarren "auzo-borroka" goraipatu du Azeta parkearen inaugurazioan

2012.eko uztailak 19

Azeta parkean bigarren fasea inauguratu du lehendakariak Portugaleten, hainbat hamarkadaz inguru horretan etxebizitzak eraikitzearen aurka auzokoek aurrera eramandako borroka gogoratuta. Mikel Torres alkatearekin batera, herriaren "birika berde" horrekin gaur amaitzen den bide zaila aipatu du Patxi Lopezek, herritarren "betetako ametsa" dela azpimarratuta.

"Beren bizia itsasadarraren ertzetan utzi zuten gure gurasoen ahaleginen fruitua jasotzen dugu orain", lehendakariak goraipatu duenez, lehenik auzokoen ahalegina eta ondoren demokrazia heldu zenetik agintariek egindako ahalegina gogoan zuela, haiek ere parkearen obra babestu baitzuten eraikuntzaren aurka.

Bigarren fase horren inaugurazioarekin, berdeguneen beste 15.000 metro karratu gehitzen dizkio Portugaletek lehendik zituen 13.000 metro karratuei, herria "modernoagoa eta bizigarriagoa" eginez.

"Gaur garaileak zuek zarete", esan die lehendakariak auzokoei, "beren familien bizitza hobetzea, beren herriaren itxura hobetzea, paseatzea eta beren seme-alabek bertan jolastu ahalko zutela" inoiz amets egin zuten guztiei.

Zabaltze horrekin, Azeta parkearen mendi-hegalek bide handiak irabazi dituzte paseatzeko edo kirola egiteko, baita eskualdeko rokodromo handienetako bat, xake-mahaiak, ping-pongeko mahaiak edo petankara jolasteko guneak ere, hainbat zabu eta goiko aldeekin lotzeko igogailu panoramiko bat ahaztu gabe.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)