Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskara Sustatzeko Ekintza Plan berria onartu da

2012.eko uztailak 18
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Euskararen Aholku Batzordeak euskararen erabilera areagotzea xede duen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu du gaur goizean Lehendakaritzan, Lehendakaria bera batzordearen buru zela.

Azken hilabeteotan lan handia egin ondoren, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana gaur goizean onartu du Euskararen Aholku Batzordeak Lehendakaritzan egin duen bileran.

Euskara Sustatzeko Ekintza Planak Euskararen Aholku Batzordearen gidaritzapean eta gizarteko eragile askoren laguntzarekin osatu da eta segida emango dio azken 12 urteotan euskararen normalizazioan eta hizkuntza politikan erreferente nagusia izan den Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari.

Testuan adierazten den bezala, ezagutzaren eremuan oraindik ere urrats sendoak egin behar diren arren, ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea murritzeko bidean, plan honen helburu nagusia euskararen erabilera indartzea izango da. Horretarako, eta euskararen hiztun-elkartearen kohesioa areagotzeko, ekimen eraginkorrak bultzatuko dira. Helburu horren peskizan, euskal gizarteari bere osotasunean dagokio euskara erabiltzeko aukerak eta guneak bermatu, zaindu eta sustatzea, eta herri administrazioek zeregin horretan lagundu behar diote, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen 5. artikuluak dioena gauzatze bidean jartzeko: “Euskal Herriko herritar guztiek dute hizkuntza ofizialak jakiteko eta erabiltzeko eskubidea, bai ahoz eta bai idatziz”. Euskararen erabilera sendotu eta zabaltzea gizarte egiatan elebidun bateranzko urrats ezinbestekoa da.

Plan berriak 330 ekintza proposatzen ditu honako16 esparru hauetan lantzeko: familia bidezko transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, administrazioa, gune geografiko euskaldunenak, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, liburugintza, kulturgintza, publizitatea, corpus-plangintza eta euskararen kalitatea, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, sentsibilizazioa eta motibazioa, barruko proiekzioa, eta, azkenik, kanpoko proiekzioa.

Patxi Lopez Lehendakariak adierazi duenez, “ESEP tresna eragingarri bat izango da epe ertain eta luzera begira. Bide emango digu eguneroko kezka eta eginbeharretatik distantzia hartu eta neurri iraunkorragoak identifikatzeko. Eta lan zail baina beharrezko horretan, Euskararen Aholku Batzordearen kideen ekarpena goraipatu behar da, haren esku baitago aholku egokiak ematea etorkizunean hartu beharko diren norabideen eta erabakien inguruan”.

Lehendakariak azpimarratu du Eusko Jaurlaritza lan handia eta eragingarria egiten ari dela euskararen alde. Euskarak batu egiten gaitula aipatu du, “guretzat euskara eta adostasuna bat direlako. Euskararen sustapena hitzarmenean oinarritu behar da, betiere neurri positiboen bidez. Horiek indartzen dute herritarren atxikimendua. Bestelako neurriak hutsegite larri bat dira eta soberan daude”.

Azkenik esan, gaur goizeko bileran bertan ere, Euskararen Aholku Batzordeko kideek Euskal Herriko V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak ezagutzeko aukera izan dutela.

4 iruzkin
  • Irekia
    2012.eko uztailak 19

    Informazio gehiago nahi baduzu, hemen aurkituko duzu: http://blog.euskara21.euskadi.net/index.php/hizkuntza_aukeratu

  • @robergutierrez
    2012.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    "@iker5m: @patxilopez ESEP aurkezten http://t.co/88ZFxJQA"

  • @iker5m
    2012.eko uztailak 18

    Comentario de Twitter:
    Patxi Lopez ESEP aurkezten http://t.co/CqpekIq0

  • 2012.eko uztailak 18

    Eta non irakurri daiteke ESEP onartu berria?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)