Berriak Herrizaingoa
Eu

Dignatario mexikarrak Arkaute bisitatu du, Ikastegiak berak eta Kriminologiaren Euskal Institutuak elkarrekin bultzatutako ekimen baten baitan

2010.eko otsailak 17

Moreloseko Justizia Prokuradore Nagusiak poliziak prestatzeko euskal sistemaren berri jakin nahi izan du.

Instalazioak bisitatu eta poliziak prestatzeko euskal sistema bertatik bertara ezagutu ostean, bilera bat egingo du Ikastegiko eta EAEko Poliziaren arduradunekin, bi prestakuntza sistemen berri elkarri emateko.
 
Mexikoko Morelos estatuko Justizia Prokuradore Nagusiak Arkautiko Ikastegia bisitatu du gaur, Ertzaintzaren eta EAEko Udaltzaingoen prestakuntza sistema bertatik bertara ezagutzeko. Bisita honetan Ikastegiko eta EAEko Poliziaren arduradunekin bildu da. Arkauteko Ikastegiak eta Kriminologiaren Euskal Institutuak elkarrekin bultzatutako ekimen baten baitan egin du bisita. 
 
Pedro Luis Benitezek, Moreloseko Justizia Prokuradore Nagusiak, Mexikoko estatu horretako hainbat politikari eta justizia arloko kargudunekin, Kriminologiaren Euskal Institutuko eta Ikastegiko arduradunekin eta Ertzaintzaren agintariekin batera egin du bisita.

"Instituzio bien artean kontaktuak egitea, informatzea eta komunikatzea" da bisita honen helburu ". Instituzio bien artean gure esperientziak baliagarriak izan daitezen" adierazi du Arkauteko ikastegiaren zuzendariak. 

Instalazioak bisitatu eta poliziak prestatzeko euskal sistema bertatik bertara ezagutu ostean, bilera bat egingo du Ikastegiko eta EAEko Poliziaren arduradunekin, bi prestakuntza sistemen berri elkarri emateko.

Mexikoko egitura politikoan, Justizia Prokuradore Nagusia estatu bakoitzean justizia arloko arduradun nagusia eta gai horietarako Gobernadorearen lankide nagusia da. Halaber, Fiskaltzaren arduradun nagusia denez gero, besteak beste honako lanez arduratzen da: delituen biktimak babesteaz, Fiskaltzako agenteei zuzendutako jarduera protokoloak sortzeaz, larritasun bereziko delituei aurre egiteko Fiskaltza berezien zuzendaritzaz eta abar.

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko martxoak 02

    La colaboración con Latinoamérica es muy importante, especialmente en lo relacionado con la lucha y desligitimación de ETA. A ello puede contribuir también el nuevo gobierno, con el uso de sus delegaciones en América.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan