Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

2.0 Eskola Proiektua (2012-07-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko uztailak 17

Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzen deialdia egiten duena 2.0 Eskola Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2.0. Eskola Proiektuan agertzen diren jarduerak gauzatzeko itunpeko ikastetxeetarako dirulaguntzak deitzen dituen agindua.

2012-13 ikasturtean Derrigorrez Bigarren Hezkuntzako lehenengo kurtso irakasten duten EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei eman beharreko dirulaguntzak, 1.164.396 euroko zenbateko globalean, deitzea du agindu honek helburu, ikastetxe horiek Informazio eta Komunikazio Teknologiak hezkuntzaren esparruan integratzeko 2.0. Eskola Proiektuan sartu ahal izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan