Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Atunontzien segurtasun pribatuaren kostuaren % 25 finantzatzeko 1.396.500 euroko kreditua onartu du Jaurlaritzak (2012-07-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012-07-17

Erabakia, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren kreditu-beharrei erantzuteko orotariko kredituaz baliatzekoa -(1.396.500 euro). Helburua: EAEn portu basea duten atunketari izozkailuen segurtasuna finantzatzea.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 1.396.500 euroko kreditu gehigarri bat onartu du gaurko bileran, Indiako Ozeanoan aritzen diren atunontzi izoztaileetako eskifaia-kideen segurtasun pribatuaren finantziazioan parte hartzeko.

Horrela, Pilar Unzaluk zuzentzen duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Arrantza eta Nekazaritza departamentuak berretsi egin du akordio hau. Hitzarmen horren arabera, segurtasun-neurrien kostuaren ehuneko 25 ordainduko du Eusko Jaurlaritzak.

2012. urteko kanpainari begira, Indiako uretan aritzen diren barkuetako armadoreek 5.586.000 euroko aurrekontua aurkeztu dute babes-neurrien kostuari aurre egiteko (10 atunontzi eta 3 itsasontzi laguntzaile). Horietatik Eusko Jaurlaritzak 1.396.500 euro ordainduko ditu.

Hitzarmen hori onartzeak, Alakrana bahitu baino lehen Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoa berresten du: atunontzietan jarri diren segurtasun-neurrien kostuaren laurden bat ordaintzekoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan