Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

277.923 euroko kreditua gaitu da Euskadiko estuarioetan Europako Erkidegorako interesa duten habitatak leheneratzeko (2012-07-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko uztailak 17

Dekretua, "Ingurumenaren Babesa" 4421 Programan 277.923,60 euroko kreditua gaitzeko dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2012. urterako Aurrekontuko "Europar Batasunarekiko finantza-harremanak" 9311 Programan lortutako sarrerak direla eta.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 277.923 euroko kreditua gaitzea onartu du, "Euskadiko estuarioetan Europako Erkidegorako interesa duten habitatak leheneratzeko" proiektua finantzatzeko.

Carlos Aguirre eta Pilar Unzalu sailburuek kreditu hori gaitzeko eginiko proposamenari argi berdea eman dio Jaurlaritzaren Kontseiluak, Europako Batzordearen eskutik zenbateko bereko diru-sarrera gehigarriak lortu ondoren.

LIFE+ programan bilduta daude laguntza horiek, Natura eta Biodibertsitatearen ildoan, "Euskadiko estuarioetan Europako Erkidegorako interesa duten habitatak leheneratzea" proiektuari buruzkoak.

Programa horren barruan, hainbat esku-hartze egin dira Txingudi-Bidasoko Urdaibaiko eta Learen itsasadarreko estuarioetan Baccharis halimifolia landare inbaditzailea kentzeko, eta trataturiko guneak mantendu eta landareak bertan berriz hazteko. Jardun horiei buruzko dibulgazio eta komunikazioko hainbat jarduera ere garatu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan