Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun eta Kontsumo Sailak 1,6 milioi euro bideratuko ditu 2012an osasun-ikerketako proiektuetarako laguntzetara (2012-07-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko uztailak 17

Agindua, 2012. urtean hastekoak diren osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak 1.613.235 euro bideratuko ditu 2012an abian jarriko diren osasun-ikerketako proiektuak laguntzera. I+G arloko EAEko zentro publiko eta pribatuei zuzendutako diru-laguntza horien helburua da osasun-zientzien esparruko ikerketa-jarduera sustatzea, Euskadiko osasun-sistemaren etengabeko garapen eta hobekuntzan funtsezko elementu direlako.

Deialdi honetako proiektuak Osasun eta Kontsumo Sailak legegintzaldi honetarako ezarritako estrategiaren arlo berekoak izango dira: gaixotasun kronikoak, ospitaleko medikuntza eta lehen mailako arreta, etxeko arreta eta arreta sozio-sanitarioa bateratzea eta teknologia berriak garatu eta pazienteari aplikatzea.

Ildo horretan, laguntza hauen xede diren proiektuak ikerketa biomedikokoak, teknologien eta zerbitzu sanitarioen ebaluazioko ikerketakoak edo jarduneko ikerketakoak izan ahalko dira.

Ikerketa biomedikotzat hartzen dira oinarrizko ikerketa (gaixotasunera bideratutakoa), ikerketa klinikoa (pazienteari zuzendutakoa), epidemiologikoa -osasun publikoan eta zerbitzu sanitarioetan- nahiz osasuna edo ikerketa biomedikoko prozesu eta teknologiak hobetzera zuzendutako garapen ekonomikoa ere.

Osasun-teknologia eta -zerbitzuen ebaluazioko ikerketa izango da pertsona osasuntsu edo gaixoen osasun-beharrak estaltzeko erabiltzen diren osasun-teknologien epe labur eta luzerako ondorio kliniko, sozial, ekonomiko, legal eta etikoen ebaluaziora zuzentzen da. Hauek dira osasun-teknologiak: medikamentuak; ekipo, gailu eta prozedura medikoak; antolamendu-ereduak eta langileen babes-sistemak -telemedikuntza, e-osasuna, informazio-sistemak-, osasun-zerbitzuetako ikerketa, osasun-estrategiak, pazientearen segurtasunerako estrategiak, Osakidetzako asistentzia praktika hobetzea, sektore estrategikoetako ikerketa sustatzea eta ekitatea bultzatzea.

Jarduneko ikerketa lankidetzako eta partaidetzako ikerketa-metodoa da, ikerketa eta ekintza bateratzen dituena osasun-sisteman hobekuntza aplikatuak lortzeko.

Laguntza honen ematea arautzen duen agindua uztailaren 19an argitaratutako da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta, eskabideak aurkezteko epea, hilabetekoa izango da, hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan