Berriak
Eu

Akitania-Euskadiren arteko Lankidetzako Fondoaren deialdia

2012.eko uztailak 17

Orain dela aste batzuk, Akitania-Euskadiren arteko Lankidetzako Fondoaren deialdirako eskaerak aurkezteko epea bukatu zen. Programa hori martxan jarri zenetik lehenengo aldia da programaren kudeaketa Akitania-Euskadi LLET-etik egiten dela; horrek, aurreko deialdiekin alderatuta abantaila suposatzen du, orain txosten bat bakarrik aurkeztu behar da eta ez bi eta bi administrazio ezberdinetan aurreko deialdietan gertatzen zen bezala.

Deialdiari buruzko datu batzuk argitara eman nahi nituzke. Guztira 141 proiektu aurkeztu dira, aurreko urteko deialdian aurkeztutakoarekin alderatuta %46 gehiago aurkeztu direla esan dezakegu.

Aurkeztu diren eskaerak honela banatu dira: I.go taldea: goi-mailako irakaskuntza, zentro teknologikoak eta berrikuntza: %40; II. taldea: hazkunde iraunkorra, garapen iraunkorra, ekonomia eta ingurumena: %25 eta III. taldea: kultura, kirola, bizi-kalitatea eta prestakuntza: %35 .

Proiektuen artean, proiektu burua Euskadikoa dutenak honela banatzen dira: Gipuzkoa: 35, Bizkaia: 21 eta Araba: 7.

Kopuru horiek euskal eragileen artean Akitaniarekiko lankidetzak izan duen arrakastaren adierazgarriak dira eta horrek esaten digu Akitania-Euskadi Euroeskualdearen proiektuak etorkizuna ziurtatuta duela.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)