Berriak Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2012. urteari dagokion lankidetzarako funtsa eratu dute

2012.eko uztailak 17

Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2012. urteari dagokion lankidetzarako funtsa eratu dute

2011-2016 hitzarmen-markoaren barnean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik eta Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakari François Maïtiak 2012. urteari dagokion lankidetzarako funtsa eratu dute. Hala, bi erakundeen artean 1.600.000 € jarri dute Iparraldeko elkarte eta eragileek aurkeztutako euskararen sustapena eta garapena bilatzen duen proiektuei laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendi eta Euskal Erakunde Publikoko lehendakaria Frantxua Maïtia izan dira gaur goizean Baionan egin den ekitaldian, eta bertan bi agintariek 2012. urteari dagokion lankidetzarako funtsaren berri eman dute.

Hala, bi erakundeen artean 1.600.000 € jarri dute Iparraldeko elkarte eta eragileek aurkeztutako euskararen sustapena eta garapena bilatzen duen proiektuei laguntzeko, iazko kopurua bera, hain zuzen. Kopuru horretatik, Kopuru horretatik, Eusko Jaurlaritzak 457.600 euro bideratuko ditu aurten Euskararen Erakunde Publikoarekin batera Iparraldean egitasmoak garatzeko. Kopuru horren zati handiena (440.000 euro) Iparraldeko eragileen lana -deialdi eta hitzarmenen bidez-, sustatzeko erabiliko da; zati txikiago bat, berriz, (17.600 euro) euskarazko argitalpenak Iparraldeko Irakurketa Publikoko Sarean hedatzeko.

2012. urtean 86 proiektu aurkeztu dira diru-laguntzen deialdira, eta haietatik 42 berriak izan dira. Eskaera guztiak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako eta Euskararen Erakunde Publikoko zerbitzuek banan-banan aztertu dituzte irizpide zehatz batzuk jarraituz.

2012ko lankidetzarako funts horren karietara esleitu diren diru-laguntzak honako era honetan banatzen dira:

1- Euskararen transmisioaren garapena

- Hitzarmenez lotutako eragile nagusiak: 5 egitasmo (768.000 €)

- Proiektuen deialdia: 8 egitasmo (9.030 €)

 

2- Euskararen erabileraren garapena

- Hitzarmenez lotutako eragile nagusiak: 3 egitasmo (462.000 €)

- Proiektu deialdia: 48 egitasmo (360.970 €)

 

Hau da, euskararen transmisioaren garapenean 13 egitasmo lagundu dira diruz (777.030 € guztira) eta euskararen erabileraren garapenean 51 egitasmo (822.970 €).

Hona hemen diru laguntza jasoko duten erakundeetako batzuk:

 

ERAGILEA

TRANSMISIOAREN GARAPENA (zenbatekoa)

ERABILPENAREN GARAPENA (zenbatekoa)

Euskal haziak

20.000 €

 

Biga Bai

14.000 €

 

Ikas Bi

29.000 €

 

Seaska

405.000 €

 

AEK

300.000 €

 

Bertsularien Lagunak

 

42.000 €

Uda Leku

 

135.000 €

Euskal Irratiak

 

285.000 €

 

2011-2016 epealdirako bi aldeek hitzarmen-markoa sinatu ondoren hasitako bide berriari jarraipena ematen zaio, horrenbestez. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Erakunde Publikoaren arteko elkarlanak gero eta oinarri sendoagoak ditu, harremanak erabat naturalizatu dira. Hitzarmen honi esker, elkarlanean lurralde guztietan eta kasu honetan, Iparraldean, euskara garatzen, sustatzen jarraitzeko aukera izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • François Maïtia, Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria