Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Treneko unitate berriak martxan jarri zirenetik urte bat igaro ondoren, Lasarte-Hendaia linea da bidaiariek ondoen ikusten dutena

2012.eko uztailak 18

Kalitatearen pertzepzioa puntu batean hasten da eta ia 8an kokatzen da. Batez ere trenen puntualtasuna, erosotasuna eta garbitasuna azpimarratu beharra dago eta gidatze egokia. Hori baita zerbitzuaren kalitatearen azken txostenean adierazten dena.

Erabiltzaileek Eusko Jaurlaritzako apustua bermatzen dute Donostaildeko Metroaren linean tren garraioaren modernizazioagatik eta iritzi oso ona dute unitate berriena zein geltokietan egongo diren hobekuntzena: Oiartzun, Fanderia, Añorga, Rekalde, Irún.

Lasarte-Hendaia -Metro Donostialdea- linea da euskotrenek kudeatzen dituen artean gehien baloratzen duena. Horrela ikus daiteke urte honetan egindako kalitatearen azterketan. Inkesta horiek martxoan burutu ziren eta linea horrek izan duen eboluzio handia aipatu beharra dago behin treneko unitate berriak martxan jarri ondoren, orain dela urte bat. Tren berriek bezeroen artean harrera ezin hobea izan dute.

Donostialdeko Metroko linearen zerbitzuaren kalitateak daukan batezbesteko nota 7,89an kokatzen da, azterketa egin eta gero ia puntu bat goitik 2010eko batezbestekoaren gainetik (6,97).

Balorazio baikorrak ere euskotreneko langileen lanaren irudiari eragiten dio, bere nota 6,7tik 7.6ra igotzen du. Azken kontu honi dagokionez aipatu beharra dago burututako lana bezeroenganako arreta politika hobetzeko, harreman eredu estandarizatuak bilatuz eta horiek beharrizanei komunikazio homogeneoa eta egokitua utz dezan.

Euskotreneko gainerako lineekin konparatuz gero, Lasarte-Hendaia korridorea ondoen baloratutako linea bezala indartua irten da eta horren atzetik Amorebieta-Bermeo linea kokatzen da.

 

ZERBITZUAREN KALITATEA balorazioa

Lasarte-Hendaia +0,92

Orokorra euskotren +0,39

 

ESKAINITAKO ZERBITZUAREKIN batezbesteko poza

Lasarte-Hendaia korridoreak zerbitzuaren kalitateari dagokionez baloraziorik baikorrena batzen du. Balio guztietan euskotreneko batezbesteko orokorra gainditzen du.

Bezeroei gehien atsegin zaien alderdia zerbitzuaren puntualtasuna da eta ematen dioten nota 8,5ekoa da. Halaber azkartasuna eta zerbitzuaren hazkundea ekitaldi bereziak egoten direnean oso ongi altuarekin baloratu da, bitartean ordutegiak eta igarotze maiztasunak 7ra iristeko hamarren batera geratzen dira.

Azken balio horietan asetzea betetzeko helburuarekin, aurreikusita dago udazkenean, Donostialdeko Metroaren lineako bikoiztutako tarte guztiak martxan jartzearekin batera, 7,5 minutuko maiztasunak eskaintzea, horrek zerbitzua nabarmen hobetuko luke.

 

Lasarte-Hendaia korridorea

a) Puntualtasuna                                         b) Igarotze maiztasuna

c) Erosotasuna eta barruko garbitasuna d) Erosotasuna eta geltokietan garbitasuna

e)  Betetzea                                            f)  Irisgarritasuna

g) Langileen profesionaltasuna              h) Langileen tratua/adeitasuna

 

i) Trenean segurtasuna

 

Zerbitzua GOMENDATZEKO maila

Galdetutako pertsonen artean %82ak zerbitzua gomendatuko zuen, 35 urte baino gehiagoko emakumeak eta gizonak izango ziren bere erabilera aholkatzen lerrakorrenak. Korridoreen arabera, Donostialdeko Metroaren ibilbidea da gomendagarriena, batez ere bere puntualtasunagatik eta bidaiaren erosotasunagatik. Hain gomendagarriak ez diren alderdiak berriro ere maiztasunak eta ordutegiak dira.

 

 

Unitate berriak Serie 900: 19 urte bukaeran

Lehenengo unitatea CAF enpresak eman zuen -unitateak fabrikatzeko arduradun enpresa eta diseinuaren arabera LKS partaidetzarekin - 2011ko otsailean eta uztailean inaugurazio bidaia izan zuen. Urte bat geroago, 15 dira zirkulazioan dauden tren unitate berriak eta horietatik 11 Donostialdeko Metroan dabiltza.

Aurreikusitako epeen arabera, urte honen bukaeran unitate berriak 19 izango dira eta progresiboki gainerako trenak ematen joango dira 30 unitate osatu arte. Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak 30 unitatez osatutako serie berri honetan egindako inbertsioaren balio osoa 201 milioi eurokoa da.

Azken urteetan 34 urte zituzten trenak berriztatzea beharrezkoa zela ikusi da eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak tren berriak erostea erabaki du, gaur egungo beharretara egokiturikoak.

900 tren serie berriek, tren sektoreko azken berrikuntzak sartzen ditu teknologiari, fidagarritasunari, iraunkortasunari eta ergonomiari dagokionez, eta kanpoko eta barruko diseinua azken joeretan oinarrituta dago.

Unitate bakoitzak 4 kotxe ditu, eta 214 bidaiari eraman ahal izango ditu, eserita, 100 kilometro orduko gehieneko abiaduran. Kotxe bakoitzaren barrualdea oztoporik gabe diseinatu da, bidaiarien mugikortasuna errazteko.

Donostialdeko Metroa: %25a burutze lanetan

Donostialdeko metroa Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko eta finantzaturiko ekimena da, eta pauso irmoz ari da bere bidea egiten:

  • - Proiektuaren ehuneko 25 burutzapen fasean dago jada.
  • - Intxaurrondo eta Herreran geltoki berriak izango dituen Loiola-Herrera trenbide saihesbidea urrian hasiko da zerbitzua eskaintzen.
  • - Duela hilabetetik Lasarte-Errekalde-Añorga bikoizketa erabat funtzionatzen ari da, eta duela hamabost hilabete Fanderia-Oiartzun zatia inauguratu zen.
  • - Lugaritz- Antiguo zatia lizitaziora atera da eta irailean esleituko da.
  • - Burutzen ari diren Arasoko Kotxetegi eta Tailer berriek, hiritarrei zerbitzurik hoberena eskaintzeko beharrezkoak diren azpiegiturak emango dizkio Metroari.
  • - Herrera-Altza tarteko lanei hasiera eman zaio. Lan horiei esker 2015ean azken auzo horretan geltokia abian jarriko da.
  • - Datozen egunotan argi berdea emango zaio Altza-Pasai Antxo-Galtzaraborda zatiaren eraikuntza proiektuaren idazketaren lizitazioari. Zati horrek jarraipena emango dio Herrera-Altza zatiari.

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak bultzaturiko aurrekaririk gabeko trenbide operazio horrek, lau geltoki berri aurreikusten ditu Donostia erdialdean (Bentaberri-Unibertsitatea, Matia-Antiguo, Erdialdea-Kontxa eta Easo), eta, horrez gain, baita Intxaurrondon, Altzan edo Loiolako Erriberetan ere. Gainera, azpiegitura berriak izango ditu Lasarte Orian, Errenterian, Irunen, Aireportuan eta Hondarribian.

EuskoTrenen unitate berriek 7,5 minutuz behingo maiztasunarekin zirkulatuko dute. Horrela, zerbitzuan dauden zati berriekin (Fanderia-Oiartzun eta Lasarte-Errekalde-Añorga) bidaiariek denbora gutxiago behar dituzte bidaiak egiteko eta trazatu hobeagoetatik bidaiatzen dute.

Donostialdeko metroak zerbitzu zuzena emango dio Gipuzkoako biztanleriaren %65ari. Aurreikuspenen arabera, 33 milioi bidaiarik erabiliko dute metroa urtean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Cruz, Euskotreneko kontseilari ordezkaria, Jose Ignacio Asensio, Euskotreneko zuzendari nagusia