Berriak
Eu

URAk San Isidro zubia eraitsi du, Arrasaten.

2012.eko uztailak 16

 

URAk San Isidro zubia eraitsi du, Arrasaten.

  • Uraren Euskal Agentzia-URAk hasi ditu San Isidroko Zubiaren eraisketa lanak, Arrasateko Musakola auzoan.
  • Obra hauek San Isidro zubi inguruko uholdeen aurkako defentsa lanen barne daude.
  • Beste zubi berri batek ordezkatuko du San Isidroko zubia: sekzio hidrauliko zabalagoa izango du, eta, honela, ez dio oztoporik jarriko ibaiaren ur korronteari, batik bat, ibaiak ur emari handia dakarrenean.

 

Vitoria-Gasteiz, 2012.ko Uztailak 16. Uraren Euskal Agentzia-URAk gaur hasi ditu San Isidroko Zubiaren eraisketa lanak, Gipuzkoako Etorbidean, Arrasateko Musakola auzoan, San Isidroko baselizatik gertu.

Ekintza hau San Isidro zubiaren inguruko uholdeen aurkako defentsarako proiektuaren barne dago. Proiektu honek bilatzen duena da Deba eta Aramaiona ibaiek ura hustutzeko ahalmena handitzea, Arrasatetik igarotzean.

Ibaiaren ur emaria handitzen denean,  San Isidro Zubiak ur-lamina handitzen du, zubitik abiatu eta ibaian gora. Orain arte arrisku nabarmena duen zonaldea izateagatik, zubiaren ordezkatzea ezinbestekotzat ikusi da. Izan ere, 100 urteko birgertatze-aldirako uholdeen kasuan, uholdeak 150 metro estaliko lituzke zubitik abiatu eta ibaian gora -eta ur-laminaren gorapen-gune maximoak  0,4 metro handituko lituzke-. 500 urteko birgertatze-aldirako uholdeen kasuan, uholdeak 600 metro estaliko lituzke zubitik abiatu eta ibaian gora -eta ur-laminaren gorapen-gune maximoak 3 metro  handituko lituzke-, ia A-20 industria guneko sarrerako zubiraino.

Zubiaren eraisketa behin bukatua, ordezko zubiaren eraikitzea ahalbidetuko da. Zubi berriak hormigoi-armatuzko zubi-branka bi  eta hormigoizko taula bat izango ditu. Haren dimentsio berriek ura hustutzeko  ahalmena handituko dute nabarmen. Izatez, 500 urteko birgertatze-aldirako ibai hazkundea hustutzeko ahalmena du.

San Isidro zubiko eraisketa lanek jarraipena ematen diote inguruan, aldez aurretik, egin diren Uholdeen defentsarako obrei. Besteak beste, GI-632 errepideko Zabaleta Zubiaren eraisketa eta ordezkatzea: jada, bukatua.

Uraren Euskal Agentzia-URA erakunde publikoa da eta Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari atxikita dago. Bere helburua EAEko ingurune hidrikoaren babestea da, eta ingurune honen parte diren ur masen egoera ekologikoa hobetzen jardutea. Horretarako, alde batetik, ingurune hidrikoari buruzko informazioa lortu, EAEko Uraren egoera diagnostikatu, eta uraren erabilpen zentzuduna planifikatu behar du. Bestetik, Ur jabari publikoa zaintzen du (jabariari kaltea ekidin, babestu, kontrolatu eta, behar izatekotan, isundu), gerta lekizkiokeen kalteetatik babestuz.

 

Vitoria-Gasteiz, 2012eko Uztailak 16a.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko