Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

EEEk Espainiako lehen mugikortasun elektrikoko zentroa zabaldu du Gasteizen

2012.eko uztailak 17

Ibilgailu elektrikoen modeloak ezagutarazteko eta horiek erosteko dauden diru laguntza publikoei buruzko informazioa emateko erabiliko da. Kontzesionarioek ibilgailu ezberdinak jarriko dituzte erakusgai hamabostean behin. Arabako hiriburuko autobus geltokiaren ondoan dago, eta goizean zein arratsaldean egongo da zabalik. Proiektu honi esker, Gasteiz ardatz nagusienetakoa izango da Euskadin ibilgailu elektrikoa ezartzeko eta zabaltzeko. Eusko Jaurlaritzak 5.000 euroko diru laguntza ematen du ibilgailu elektriko bat erosteko.

Gaurdanik, Gasteizek mugikortasun elektriko zentro berritzailea du, eta bertan izango diren fabrikatzaile nagusien ibilgailu elektrikoei buruzko erakusketei esker, herritarrek aukera izango dute azken modeloak ezagutzeko. Era berean, zentroan ibilgailu elektrikoak erosteko dauden diru laguntza publikoez informazioa emango da. Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak eta Repsolek eratutako Ibilek enpresaren ibilgailu elektrikoen erreserbak kudeatzeko eta ibilgailuak hartzeko aukera egongo da zentroan. Enpresa hori car-sharing sistemaz alokatzen ditu ibilgailu elektrikoak.

Gaur goizean, Industria eta Energia sailburuorde Xabier Garmendiak inauguratu duen mugikortasun zentro berriaren bitartez, ibilgailu elektrikoa herritarrengana hurbildu nahi da. Espazio publiko horretan erakusgai izango dira ibilgailu elektrikoen modelo ugari, merkatuen erabilgarri dauden modeloak, hain zuzen ere.

Gasteizko Udalak, 2012ko Hiriburu Berdea den aldetik, eta Eusko Jaurlaritzak, bere energia agentzia den Energiaren Euskal Erakundearen bidez, hiri horretan ibilgailu elektrikoaren ezarpena sustatzeari begira egindako jardueren artean, nabarmentzekoa da mugikortasun elektriko zentroa.

Bestetik, mugikortasun zentroan Ibilek enpresaren bulegoa edo eragiketa babesa egongo da; bertan, izena eman ondoren, ibilgailu elektrikoren bat alokatzeko parada izango dute herritarrek bere joan-etorriak egiteko.

Mugikortasun elektrikoa errealitate bat da jadanik Euskadin, garraio eraginkorra eta iraunkorra izateko bidean, teknologia horren ezarpenean gidaritza edo lidergoa izatearen aldeko apustu sendoa eginik. Alde horretatik, 2020. urteari begira, Euskadiko Energia Estrategian ezarritako helburuak handinahiak dira; izan ere, urte horretarako Euskadin 43.000 ibilgailu elektriko zirkularaztea da helburua.

Iruzkin bat
  • @TCI_2012
    2012.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    First Electric Mobility Centre of Spain openned in Vitoria-Gasteiz, Basque Country, European Green Capital 2012. http://t.co/ZS851CEc

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)