Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak batasunerako deia egin du “autogobernua eta gure gizarte eredua defendatzeko”

2012.eko uztailak 17

Iragan astean Gobernu zentralak hartutako neurrien aurrean, Eusko Jaurlaritzak eskumen-inbasioa dagoen "kasu guztietan" helegitea aurkeztuko duela iragarri du; eta neurriak betetzea derrigorrezkoen bada, "konpentsazio-mekanismoak" bilatuko dituela langabeek eta erretirodunek botiken truke "gehiago ordain ez dezaten". Halaber, funtzionarioen kasuan, gobernuak aipatutako neurriak aplikatzean "ahalik eta min gutxien egiteko" aukera aztertuko du. Hala, funtzionarioen aparteko ordainsariaren ezabaketari dagokionez, Ministro Kontseiluak iragan ostiralean onartutako dekretuan, puntu horren aurka eskumen-errekurtso positibo bat aurkezteko aukera ari da aztertzen Eusko Jaurlaritza. "Auzitegi Konstituzionalak dagokion epaia eman arte, Gobernuak neurri hori aplikatu behar du, neurri horren guztiz aurka egon arren", adierazi du Lehendakariak.

Patxi Lopez Lehendakariak hala azaldu du Mariano Rajoyk, Gobernu zentraleko Presidenteak onartutako doiketa eta murrizketen aurrean Eusko Jaurlaritzak duen jarrera. Halaber adierazi du Mariano Rajoy sektore publikoa zigortzen ari dela, "bien bitartean, beste batzuk sari gisa zerga-amnistia jasotzen ari diren bitartean". "Rajoy krisiari aurre egiteko irtenbideen bila dabil sektore publikoan, baina arazoa beste leku batean dago", esan du.

Egoera horren aurrean, Lehendakariak dei egin die euskal erakundeei, batasuna oinarritzat hartuta, murrizketei aurre egiteko "iniziatiba hartu" eta "administrazioen arteko gerren garaia" ahazteko. "Protagonismoak alde batera uzteko garaia da, irainak ahaztekoa, herrian pentsatu eta guztion indarrak biltzeko garaia da", azpimarratu du Lehendakariak, autogobernua zein zerbitzu publikoak defendatzea, ekonomia berpiztea eta 2013ko aurrekontuak osatu baino lehen zerga-itun bat lortzea aipatu dituelarik akordio komun horren jarduketa-ardatz gisa.

Ildo horretan, 4 jarduketa-ardatz horiek arautu behar dituen printzipioak xehatu ditu Lehendakariak: lehenik eta behin "errekurtsioak automatikoki aurkeztea" Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoen ustez eskumen-inbasioa egon den esparru guztietan. Zerbitzu publikoen esparruan, Lopezek Foru Aldundiei eskatu die —administrazio eskudunak baitira— "Mendekotasuneko zerbitzu publikoak eta premia gehien duten pertsonentzako gizarte laguntzak gehiago ez murriztea".  Horrez gain, administrazioen kudeaketa hobetzeko, "esparru berean lan egiten duten edozein administrazioko enpresa publiko guztiak enpresa publiko bakar batean biltzea" proposatu du. Euskal ekonomia berpizteko neurriak bereziki azpimarratu ditu Lehendakariak, "esparru berdinetan lan egiten dugunean, administrazioen arteko lankidetza sustatuz". Besteak beste, Lehendakariak honakoa proposatu du:

  • I+G+b-n gastu publikoa murriztea,
  • Berrikuntza, zientzia eta teknologia funtsa areagotzea,
  • ikerketa eta berrikuntza-zentroak mantentzea,
  • doktoreak, lizentziatuak edo ingeniariak ETE-etan kontratatzeko laguntza-programak sortzea,
  • enpresen finantzaketa hobetzeko berme-planak mantendu eta zabaltzea,
  • eta langabeziari aurre egiteko planak mantendu eta zabaltzea, gizarte eragileak inplikatuz.

Azkenik, Lehendakariak erakundeei eskatu die "2013ko aurrekontuak osatu aurretik", Euskadin zerga-itun bat lortzea, era horretan, lurralde arteko adierazpen eta aldaketak amaitu eta Euskadi osorako berdina izan dadin. Itun horren oinarriak baliabide publiko nahikoak edukitzea eta "zama banatzeko orduan ekitatea mantentzea" izango lirateke. "Gaur egun, soldatapeko langileen PFEZak eta zeharkako zergek jasaten dute zerga-zama gehien, profesionalen etekinek edo bestelako errentek ekarpen askoz ere ez-proportzionalagoa egiten duten bitartean. Hori zuzendu egin behar da", adierazi du. Ildo horretan, krisialdi-egoera honetan pribilegio gehien dutenei"ahalegin berezia egitea" eskatu die Lehendakariak, eta "dirutza handien gaineko zerga bat" sortzea proposatu du.

Rajoy, Merkel eta Urkullu

Lehendakariak Gobernuko Presidenteari eskatu dio hartutako erabakiak berriz pentsatzea, eta neurri "orekatu eta bidezkoak" hartzea, hazkunde ekonomikoaren bitartez krisialditik ateratzeko, eta ez zerbitzu publikoak murriztuz soilik. Lopezek autonomia erkidegoekin "pagaburu" gisa jokatu izana leporatu dio Rajoyri, Merkelek "Europa hegoaldeko herrialdeekin egin duen moduan". Ildo horretan, Europar Batasunak emandako aparteko defizit-puntuari dagokionez, Gobernu zentralak autonomia erkidegoekin hori partekatu nahi ez izatea "erabat onartezina" dela adierazi du Lopezek.

Galderen txandan, Lehendakariak ukatu egin du Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren deituko dela, Iñigo Urkullu, EAJ-ko presidenteak hori esan duen arren, " ez baita prozedura-kontua, printzipio-kontua baizik". Lopezek Urkulluri eskatu dio Mariano Rajoyk proposatutako murrizketei buruz zein iritzi duen azaltzea, baita bere proposamen eta aukerak zein diren azaltzea ere. "Lehengo egunean esan zuen Rajoyk egin beharrekoa egin zuela, baina hori Euskadin egin izan bagenu, beste etiketa bat izango lukeela", adierazi du.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.07.17)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-07-17n hartutako erabakiak

3 iruzkin
  • @PSEBizkaia
    2012.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @rvoscar: resumen de la intervención de @patxilopez contra los #recortesRajoy http://t.co/ssiG8OZY

  • @PSEBizkaia
    2012.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Lehendakariak batasunerako deia egin du “autogobernua eta gure gizarte eredua defendatzeko” http://t.co/kLPVAXNu @patxilopez

  • @rvoscar
    2012.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    resumen de la intervención de @patxilopez contra los #recortesRajoy http://t.co/ssiG8OZY

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)