Berriak Lehendakaritza
Eu

Nola aztertu datuak Excel-ekin (I) (Datuen kazetaritzari buruzko ikastaroa 5/10)

2012.eko uztailak 16

Gaur datuen kazetaritzari buruzko ikastaroan prestatu ziren tutorialen eta bideoen bostgarren sorta argitaratuko dugu. Ikastaroa Mar Cabrak eta David Cabok eman zuten ekainean Euskadiko hiru hiriburuetan, eta 70etik gora kazetarik parte hartu zuten

Bosgarren atal honetan, Open Data Euskadi webgunean jarri ditugun datuak analizatu ahal izango dituzue, kasu honetan, Gerra Zibilaren eta diktaduraren garaian hildako eta desagertutako pertsonei buruzkoak. Ikastaro honetako aurreko atalak landuta edukitzea gomendatzen dizugu, bereziki laugarren atala, datuak Google Refine-ekin nola aztertu daitezkeen azaltzen baita: Google Refine.

Oraingoan, deskargatzeko PDF bat aurkituko duzue (orrialde honen eskuineko aldean), "Datuak Excel-ekin aztertzeko tutoriala" izenburukoa. Dokumentu horrekin, David Cabok eskainitako hitzaldiaren azalpenak jarraitu ahalko dituzue (bideoa ikusi).

Tutorialak eta bideoak

Testu honen goiko aldean daude datuen kazetaritzan jarduteko gida gisa erabil daitezkeen eta datozen asteotan egunero argitaratuko ditugun azalpen-bideoak. Gainera, hemen laguntza-materialak utzi dizkizugu datuen kazetaritzaren munduan lehenengo urratsak egitea errazteko.

 

2 iruzkin
  • @DanielCerdan
    2012.eko uztailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Cómo analizar datos con Excel (I)(Curso #periodismodatos 5/10) http://t.co/QwPiZ6v2 @cabralens @dcabo

  • @civio
    2012.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    Segunda semana del curso #periodismodatos de @Irekia y @civio. Hoy, "Cómo analizar datos con Excel (I)", con @cabralens http://t.co/p1ijbQam

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Mar Cabra, David Cabo