Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbidek milioi bat euro bideratuko ditu 2.000 gazte langaberi hizkuntza-bekak emateko

2012.eko uztailak 16

 

Lanbide-Euskal Lanbide Zerbitzuak milioi bat euroko aurrekontu-partida bideratuko du hizkuntza-beketarako. Beken onuradun gazte langabeak izango dira, 18 urtetik 34 urtera arteko gazte langabeek, zehazki. Programa hori aho batez onartu du administrazio kontseiluak. Haren bidez, 2.000 bat lagunen hizkuntza-gaitasunak hobetu nahi dira, helburu nagusia kalitatezko enplegu bat lortzeko aukerak handitzea baita.

Deialdi honekin datozen urteetan ere jarraitu nahi da. 2012. urtean, ingelesera, frantsesera eta alemanera mugatuko da, B1, B2 eta C1 mailetan edo baliokideetan. Eskatzaile bakoitzeko ordainketa 500 eurokoa izango da, gehienez ere. Zenbateko hori honako hauek ordaintzeko izango da: hizkuntza-prestakuntzako ikastaroetako matrikulak, maila egiaztatzeko prozedurak, eta kasu berezietan, onuradunen joan-etorriak, onuradunak ikastaroa erroldatuta dagoen udalerritik kanpora egin behar duenean, hain zuzen ere.

“Prestakuntza eta kualifikazioa oinarrizkoak dira kalitatezko enplegu bat lortzeko aukera handiagoa izateko”, gogorarazi du Gemma Zabaletak, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak. “Gure gazteek, lanpostu bat lortzeko aukera handiagoa izan dezaten, zenbait hizkuntzetarako hizkuntza-trebetasunak hobetzen inbertitzen duten ahalegin ekonomiko eta akademikoa konpentsatu nahi da laguntza-programa honen bidez".

“Programa akuilu izan dadin ere nahi da, hau da, oraindik hizkuntzak ikastea erabaki ez duten edo hizkuntza-gaitasunak eskuratzen hasi diren pertsonentzat akuilu”. Hala esan du Lanbideko Administrazio Kontseiluko presidenteak.

EAEko enpresen sarea ahalegin handia egiten ari da atzerrirako. Izan ere, esportazioak Barne Produktu Gordinaren % 26 dira. Sektore batzuek beste sektore batzuei bultzatzen die eta "langile kualifikatuak behar dituzte, teknikoki zein profesionalki kualifikatuak, eta horrek, kasu askotan, hizkuntzak jakitea eskatzen du, Europako Erkidegoko hizkuntzak, bereziki ”.

Euskal Enplegu Zerbitzuak erregistratutako datuen arabera, 18 urtetik 34 urterako langabeen artean, % 20,6k Lanbide Heziketako ikasketak ditu, eta % 15,7k, unibertsitate-titulazioa du. Lehengoen artean, soilik laurdenak du ingeles, frantses edo alemenari buruzko jakintza-maila ona. Unibertsitate-tituluak dituztenen artean, ehunekoa % 64,9ra igotzen da, nahiz eta gehiena ingelesari dagokion.

18 urtetik 34 urtera bitarteko langabeak

Hizkuntzaren bat jakitea

Ingelesari buruzko jakintza

Frantsesari buruzko jakintza

Alemanari buruzko jakintza

Lanbide Heziketako ikasketak dituztenak

% 25

% 97,33

(hizkuntzaren bat dakitenak)

% 2,37

% 0,3

Unibertsitate-titulua dutenak

% 64,6

% 89,5

% 8

% 2,5

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lanbideren ustez, krisi-garaian bereziki, administrazio publikoek prestakuntza-beharrak asetzera bideratutako ekimenak garatu behar dituzte, eta enplegua eskatzen duen kolektiboaren enplegagarritasuna hobetzeko bidea sustatu behar dute.

“Azken batean, Europar Batasunaren eremu instituzionalean presentzia handiena duten hizkuntzen, hain zuzen ere, lan-merkatuan eta enpresa-munduan aukera handienak eskaintzen dituzten hizkuntzen inguruko hizkuntza-gaitasunak lortzea sustatu eta saritu nahi da”. Halaxe balioetsi du Zabaletak. Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren ardurapeko ‘Lehen Unibertsitate Enpleguaren Behatokia" azterlanaren emaitzen arabera, hizkuntzak dakizkiten gazteak dira enpresen-beharretara ondoen egokitzen direnak, enpresak gehiago nazioartekotu izana dela bide.

Bekak eskatzeko, betekizun hauek konplitu behar dira: batetik, 18 urtetik gorakoa eta 34 urtetik beherakoa izan behar da, eta bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egon behar da. Azkenik, zehapen penalak edo administratiboak dituztenek ezingo dute horrelako laguntzarik jaso.

Deialdi honi buruzko dokumentazio guztia Lanbideren web ofizialean deskargatu daiteke (www.lanbide.net).

3 iruzkin
  • @Ikastea
    2012.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    Lanbidek milioi bat euro bideratuko ditu 2.000 gazte langaberi hizkuntza-bekak emateko http://t.co/7b5n2uUO

  • @Ikastea
    2012.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    Lanbide destinará un millón de euros para becas de idiomas a 2.000 jóvenes desempleados http://t.co/7b5n2uUO

  • 2012.eko uztailak 16

    La potenciacion de los idiomas me parece una medida muy adecuada. Su limitacion a menores de 34 años me parece injusta. los desempleados de 50 tambien necesitamos potenciar nuestras capaciidades en un entorno que prioriza a los jovenes

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan