Berriak

Argentinako Eusko Aterpeak, San Ferminak ospatu ditu “Mus txapelketa” eta guzti

2012-07-13

Buenos Aireseko General Rodríguez herrian kokatzen da Eusko Aterpea, non San Fermin jaiak ospatu ziren Mus Txapelketa eta guzti. Ospakizun honetan Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria den Elvira Kortajarenak parte hartu zuen, zeinaren arabera, Eusko Aterpean egiten ari diren obren aurrerapena begi bistakoa da Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzari esker.

Neguko arrats hotz batean elkartu ziren Eusko Aterpean berrogeitamar bat lagun San Fermin jaiak ospatzeko, pariak, falta eta enbido artean. Zahar zein gazte elkartu ziren Mus Txapelketa Herrikoiean, Argentinako hiriburutik 60 kilometrotara.

Eusko Aterpeak, Euskal Etxea izanik, mus eskola bat sortu zuen iazko urtarrilean, bertan 20 bat lagunek partehartzen dute, horietatik erdia baino gehiagok 7 eta 20 urte bitarteko adina dute eta haien gogoak bat egin du mus jokoarekin azkartasuna, asmakizuna eta pikardiari esker. Mus txapelketako irabazleak Maria Elena Millet y Martin Duhau izan ziren. Maria Elenak frogatu zuen 84 urterekin eta musean 6 hilabeteko praktika hutsarekin muslari jakituna bihurtzeko mugarik ez dagoela.

Eusko aterpea Euskal Etxe bezala duela 13 urte sortu zen, Euskal Etxe honek bere ospea bere gastronomiari zor dio, hau da, “Calamares a al Vizcaína” errezetari, zeinaren salmentari esker beren aktibitateak finantziatu ditzaketen. Hau gutxi balitz, euskal diasporaren ordezkaritza errepresentatzen dute bai aktu publiko zein jai herrikoietan, baita Argentinar zein Euskal Jai garrantzitsuetan ekintza kultural ezberdinak antolatuz. Euskal Etxean euskal dantza, euskal pilota eta euskerak bizirik dirau eta honi gehituz “Nicómedes Iguain Azurza” euskal liburutegiak bere ateak ireki ditu General Rodríguez-eko herritarrei zortzi mila bolumenekin.

Badira urte batzuk Eusko Aterpeko bazkideak beren sedea berreraikitzeko lanetan dabiltzala. Dagoeneko lurzoru berria ezarri ostean bertako gelak erabiltzen hasiak dira urte betetik hona eta orain teilatuko berritze lanak falta zaizkie. Halaber premia larriena sukaldea eta komunak konpontzean datza lehenbailen irabaziak jaso ahal izateko bai janari salerosketagatik zein jai sozialetarako lekua errentan jartzeagatik. 2012an 6.452 euroko dirulaguntza jasoko dute Euskal Kolektibitate eta Euskal Hiritarren Harremanetarako Zuzendaritzari esker eta honi gehitu dakiokegu aurreko urtetan jasotako 9.495 euroko dirulaguntza.

Maiatzean, Euskal Etxeko Lehendakari Juan Agustin Itzea izendatu zuten, Eskola Teknikoan irakasle izategatik eta Suhiltzaile lanetan zein “Boy Scout” taldean aritzeagatik. Euskal Etxeari bultzada garrantzitsua ematen ari zaio bertako lehendakariordearen laguntzarekin, Raul Taretto-ri esker.

Gogo eta indar betez dabilen euskal taldeak helburutzat zera dauka, Euskal Herritik hainbat kilometrotara dagoen Euskal Baserria eraikitzea, euskal kolektibitatearen aterpea izan dadin, eta euskal kultura zein errealitatearen islada izan dadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)