Berriak Kultura
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

Salinas de Añana

2012.eko uztailak 13

Munduko Ondarearen Komiteak Añanako Gatz Harana Munduko Ondarearearen Zerrenda Indikatiboan sartzea onetsi du

Munduko Ondarearen Komiteak, ekainaren 24a eta uztailaren 6a bitartean bere 36. Bilera San Petersburgon ospatu zuena, Añanako Gatza Harana (Araba) Munduko Ondarearen Zerrenda Indikatiboan sartzea onetsi zuen. Ondare bat zerrenda honetan sartzea UNESCOko Munduko Ondarearen Zerrendan behin betiko inklusioa lortzeko aurretiko betebeharra da.

Urtean behin egiten diren bilera hauetan 21 Estatuk osatzen duten Komitea Munduko Ondarearen Konbentzioa inplementazioari buruzko erabakiak hartzeko, Munduko Ondarearen Zerrendan eta Arriskuan dagoen Munduko Ondarearen Zerrendan ondareen inskripzioa egiteko eta zerrenda hauetan dauden ondareen zaintze egoeraren berria emateko biltzen da. Honela, Añanako Gatz Haranaren Kultura Paisaia (Araba) UNESCOk Munduko Ondaretzat har dezan prozesua jarraitzen da.

Añana Gesaltzako gatz paisaiaren balioa (bakarra mundu osoan), ez da soilik arkitektura bitxiaren ondoriozkoa (gizakiak historian barrena eraiki du harri, zur edo buztinezko zenbait terraza mailakatuta jarriz), baita itsu uzteko moduko zuritasuna sortzen duten  milako gatz kristalizazio larrainengatik, edo haraneko txoko guztietan likidoa banatzen duten ehunka ur kanalengatik; banaketa sistema horrek 1.200 urteko historia dokumentatua du. Gainera, kontuan izango dute iturburuek orain dela 200 milioi urteko itsaso zaharretik lortu dutela gatza, baita gatz giroari esker gatz bioaniztasun handia lortzen dela; hori guztia dela-eta, leku pribilegiatuan kokatzen den eta nazioarteko garrantzia duen hezegunea dugu.

Iruzkin bat
  • @pinicius
    2012.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    Salinas de Añana a un paso de entrar en la Lista de Patrimonio Mundial de la UNESCO » http://t.co/FlDK9fYS #Alava

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan