Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbidek 3,7 milioi euro erabiliko ditu Gipuzkoan lanpostuak sortzeko eskualdeko enplegu-planen bidez

2012.eko uztailak 13

Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuak 3,7 milioi euro erabiliko ditu Gipuzkoan enplegua sortzeko helburua duten proiektu berriak sustatzeko. Euskal Enplegu Zerbitzuak lurraldeko udal guztietako ordezkariak bildu ditu gaur goizean Donostian, hurrengo hamabi hilabeteetan lurraldean lanpostuak sortzea helburu duen eskualdeko laguntza-plan hau aurkezteko.

"Programa honen helburu nagusia da lanpostuak sortzea, udalek antzematen dituzten egoeren arabera, pentsatzen badute inguruko enpresa- eta produkzio-sarea dinamizatzeko lanpostu horiek sortzea egokia dela", adierazi du Gemma Zabaletak, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak.

«Erakundeen arteko lankidetza-proiektu bat da, eta eskualde bakoitzeko beharren arabera urtero aldatuko da. Gipuzkoako udalek ondo ezagutzen dute enpleguaren eta enplegu faltaren errealitatea, bertatik bertara bizi eta sentitzen dutelako, eta funtsezko behatoki horren esanetara egon nahi du Lanbidek», esan du Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak.

"Informazioa emateko bilera hauen bidez, ahalik eta adostasun mailarik handiena lortu nahi dugu tokiko erakunde eta entitate, gizarte-agente, enpresa eta bestelako erakundeekin, beren eskualdeen garapen ekonomiko eta sozialean parte har dezaten, Lanbiderekin batera.

Eskualdeko laguntza-plan honek bi fase ditu. Lehenengoa jadanik abian dago, eta Euskadi osorako hiru milioi euroko aurrekontuarekin, aukera eman nahi die euskal udal, koadrila eta mankomunitateei beren toki-eremuko egoera ekonomikoaren diagnostikoa egiteko. "Eurak dira euren inguruko errealitate sozio-ekonomikoa ondoen ezagutzen dutenak"

Eskualdeetako premiak eta beharrak antzeman ondoren, Lanbidek finantzatzeko bigarren deialdia egingo du, antzemandako beharrei aurre egiteko, proiektu eta ekintza zehatzak abian jartzeko orduan finantziazioan laguntzeko. Euskal Enplegu Zerbitzuak 3,7 milioi euroko partida bat jarri du Gipuzkoako lurraldean enplegua sortuko duten proiektu horietarako.

Diru-hornidura horretatik, 1,3 milioi euro bereziki deprimitutako eremuetan inbertituko dira. Hau da, langabezia-tasa % 14 baino handiago dutenetan, baita 100.000 biztanletik gorako udalerrietan ere, ekonomia sustatzen garrantzi berezia dutelako.

Horren arabera, Lanbidek 1.007.040 euro erabiliko ditu Donostian enplegua sortzeko proiektuak laguntzeko. Horren atzetik datoz Bidasoa Behea (517.770 euro), Oarsoaldea (466.099 euro), Debabarrena (361.393 euro), Donostia-Mendebaldea (356.974 euro) edo Tolosaldea (333.948 euro).

 

Iruzkin bat
  • @lanbideejgv
    2012.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    Lanbide destinará 3,7millones euros a crear puestos trabajo en Gipuzkoa con planes #empleo comarcales http://t.co/uVXC23Ip #noticias

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko