Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

UNIBASQ-EK EUSKAL UNIBERTSITATEETAN TITULU BERRIAK SORTZEKO AURKEZTU ZIREN 52 PROPOSAMENETATIK 51 POSITIBOKI EBALUATU ZITUEN IAZ

2012.eko uztailak 13

 

UNIBASQ-EUSKAL UNIBERTSITATE SISTEMAREN KALITATE AGENTZIAk, euskal unibertsitateek tituluak sortzeko aurkeztu zituzten 52 proposamenetatik 51 abalatu zituen iaz. Gainera, iazko ekitaldiari dagokion jardueren txostena aurkeztu duen erakunde honek mila irakasle eta ikertzaile inguru akreditatu eta oniritzia eman zion 84 ikertzailek ordainsari osagarriak kobratzeari. Datu hauek Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak eta Juan Andrés Legarreta Unibasq-eko zuzendariak aurkeztu dituzte gaur goizean, Bilbon eskaini duten prentsaurrekoan. "Datu hauek argi utzi dute, batetik, Euskadin lan handia egin dela goi-mailako hezkuntzaren hobekuntza etengabeari dagokionez; bestetik, Boloniako ereduarekiko egokitzapena aurreratuta dagoela, eta hirugarrenik, hemengo irakaskuntza, ikerkuntza eta kudeaketa maila handikoak direla, bereziki ekonomiaren inguruko zalantzek unibertsitate-ereduari buruzko eskakizunak gehitu dituzten garai latz honetan", nabarmendu du Unibasq-eko presidente den sailburuak.

 

Euskadi Europako Goi-Mailako Hezkuntza Esparruko erreferentzia bilakatzeko xedeari jarraiki, UNIBASQ euskal unibertsitate-sistemako irakaskuntza ofizialak ebaluatzeaz arduratzen den agentzia da, baimentzeko prozesuetan nahiz geroko jarraipenetan eta akreditazioak berritzeko prozesuetan. Horren haritik, 2011n, titulazio berriak sortzeko 52 proposamen aztertu zituen; 48 Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) aurkeztutakoak eta lau Mondragon Unibertsitatearenak.

 

Aldeko txostena lortu zuten 51etatik 43 titulu ofizialak dira eta 8 titulu propioak. Lehendabizikoen arten, 11 doktorego-programei dagozkie, 3 gradukoak dira eta 29 masterrekoak, nagusiki Gizarte Zientzietakoak (lau), Medikuntzakoak (bi), Humanitateetakoak (bat) eta Teknikoak (bat). 8 titulu propioen artean (denak EHUk proposatutakoak dira), hiru unibertsitate-espezialitateei dagozkie, lau masterrekoak dira eta bat gradukoa, batez ere Gizarte eta Ekonomia Zientzietakoak eta Juridikoak.

 

Eusko Legebiltzarrak onartu berri duen euskal unibertsitate-sistemaren kalitate agentziari buruzko 13/2012 legeari esker, laster batean, UNIBASQ ENQAko (unibertsitatearen kalitate agentzia europarra) kide bihurtuko da, eta honek funtzio guztiak organo nagusiago batengana jo beharrik gabe egitea ahalbidetuko dio. Egoera honek tramite burokratiko batzuk ezabatu eta kudeaketa arinduko du, izan ere, gaur egun, euskal agentziak ANECA estatu agentziaren oniritzia behar baitu titulazio berrien ziurtapenak egin ahal izateko. Araudi berriak garndentasun handiagoa eman dio UNIBASQeko egiturari eta gobernuko eta ebaluazioko funtzioak bereizi ditu, ENQAn sartzeko ezarritako baldintzak betez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Andrés Legarreta, Director de Unibasq