Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Rajoyren murrizketen kontra dago “bidegabeak direlako eta ez daudelako krisia gainditzera bideratuta"

2012.eko uztailak 13

“Hau ez da zor-krisi bat, hazkuntzaren eta lanaren krisi bat baizik. Eusko Jaurlaritzatik ez ditugu murrizketak babesten ez direlako konponbidea”, esan du Patxi Lópezek Errontegiko Osasun-zentroaren inaugurazioan. “Zentro moderno eta irisgarri bat da, eta zerbitzu-zorro zabala eta profesional onak ditu”, azaldu du. Errontegin emakumeentzako hainbat arreta-zerbitzu kontzentratuko dira (ginekologia, tokoginekologia, emagina eta familia-plangintza), eta horrek “zerbitzu horien profesionalei koordinatzeko eta harremanak izateko aukera zabala ematen die”.

Inaugurazio honen ostean, Barakaldoren barruan lau osasun-zentro daude, osasun mentaleko zentro bat, espezialitate-zentro bat eta hi ospitale, eta horietako bat Euskadiko garrantzitsuena da.

Arreta pediatrikoko zentroa, aldiz, Zaballako Osasun-zentroan kontzentratuko da, handik metro gutxira, eta horrela, “14 urtetik beherako pertsonei arratsaldez ere eskaini ahalko zaie arreta”.

Azken asteotan osasun-baliabide garrantzitsuak inauguratu dira. “Osasuna gure Ongizate-estatuaren oinarri nagusietako bat delako egiten dugu, eta ez diogulako inola ere uko egingo. Eta krisiari aurre egiteko beste modu batzuk daudela egiaztatu dugulako egingo dugu, ez baita beharrezkoa hainbeste ahaleginekin eraiki ditugun zerbitzu publikoak eraistea”, esan du Lehendakariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari, Rafael Bengoa