Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Legebiltzarreko garraio batzordeko ordezkariek Euskal Y-aren Gipuzkoako adarreko lanak bisitatu dituzte

2012.eko uztailak 12

Iñaki Arriola Sailburuak lagundurik Beasain mendebaldea, Beasain ekialdea eta Ordizia-Itsasondo zatietan egon dira. Bergara-Antzuola zatiko tunelaren kalean edo bat egite ekitaldian ere hartu dute parte

Eusko Legebiltzarreko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Batzordeko hamar kide inguruk, une honetan eraikitzen ari den abiadura handiko sarearen zenbait zati bisitatu dituzte gaur goizean, Iñaki Arriola Sailburuak eta Gipuzkoako adarreko obra zibilaz arduratzen den ETS erakunde publikoko zuzendaritza taldeko zenbait kidek lagundurik.

Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak batzordean dituzten ordezkariek zuzenean egiaztatu ahal izan dute Euskadiko Trenbide Sare Berriaren, Euskal Y-aren, eraikuntza lanek duten aurrerapen geldiezina. Une honetan bi zati amaiturik daude jada: Ordizia-Itsasondo eta Beasain ekialdea.

Obren burutzapenaren ardura duten teknikariek emandako azalpenaren ondoren, taldeak jada amaiturik dauden bi zatiak (Ordizia-Itsasondo eta Beasain ekialdea) bisitatu ditu, eta baita Beasain mendebaldea zatia ere. Bertan, Itolako bide-zubia (600 metro) egiteko lanen nondik norakoa ikusi ahal izan dute.

Ondoren Bergararantz joan dira, Bergara-Antzuola zatiko tunelaren kalean edo bat egite ekitaldian parte hartzeko. Gertakari horren benetako protagonistekin, langileekin, Cavarekin behar bezala topa egin ondoren, bisita amaitutzat eman da.

Une honetan Bergara-Bergara, Bergara-Antzuola, Antzuola-Ezkio Itsaso Mendebaldea, Antzuola-Ezkio Itsaso Ekialdea, Ezkio Itsaso, Ezkio-Beasain, Beasain Mendebaldea, Legorreta, Tolosa, Tolosa-Hernialde, Zizurkil-Andoain, Andoain-Urnieta, Urnieta-Hernani eta Hernani-Astigarraga zatietan lanak burutzen ari dira. Beasain ekialdea eta Ordizia-Itsasondo zatiak amaituta daude, eta denbora gutxi barru hasiko dira duela denbora gutxi esleitu den Hernialde-Zizurkil zatiko lanak.

Hernialde-Zizurkil zatiko lanak hasten direnean, Gipuzkoako adarreko 59,1 kilometro edo adar horretako %77,6 obratan egongo da. Hau da, Eusko Jaurlaritzak aurrera daramatzan zati guztiak amaiturik edo martxan egongo dira urtea amaitu aurretik. Donostiako eta Irungo sarbideei eta Astigarraga eta Frantziako mugaren arteko loturari dagokienez, Sustapen Ministerioa informazio azterlan osagarria ari da burutzen.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)