
Bengoa: “Mozketei ezin diegu Osasunaren arloko aurrerapenak geldiarazten utzi”
- Tagak
- Eduardo Gárate
- Arantza Lekuona
-
Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzua
- unibertsitateak / unibertsitate zentroak
- Donostia
- bularreko minbizia
- atxiloketa
- aurrerapenak
- Eusko Jaurlaritza
- kimioterapia
- test
- Medikuntza
- murrizketak
- Euskadi
- emakumeak
- pazienteak
- laginak
- laborategiak
- emaitzak
- pertsonei buruzko datuak
Osasun sailburuak, Rafael Bengoak, zehazpen genetikorako testa aurkeztu du gaur goizean, Donostia Unibertsitate Ospitalean. Osakidetzak bular-minbizia duten emakumeei eskaintzen dien zerbitzu berri bat da. “Gaur egun Euskadin minbiziaren ondorioz hiltzeko arriskua duela 20 urte baino txikiagoa da, kasu gehiago dauden arren; besteak beste, gaur aurkezten ari garen proba honi esker”.
Test horretan, ehun-laginak hartu eta laborategira bidaltzen dira. Handik, laginak analizatu ondoren, arrisku-indizeak (txikia, ertaina edo handia) jasotzen dituzten grafiko batzuk bidaltzen dira.
Gaur aurkeztu den aurrerapena 36 eta 70 urte bitarteko 27 pazienterekin egin zen proba pilotuaren emaitza da. Testa egin baino lehen, 18 emakumeri kimioterapia-tratamendua agindu zieten. Emaitzak ikusi ondoren, horietako zazpi emakumeri soilik agindu zitzaien tratamendu horretara jotzeko; beste 11 kasuetan, aldiz, baztertu egin zen eta, horrela, tratamendu horren arrisku sekundarioak ekidin ziren.