Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak teknologian 5 milioi eurotik gora aurreztea aurreikusi du Oraclerekin egindako akordio berri bati esker

2012.eko uztailak 13

Akordioa berritzeak zabaldu egingo du euskal herri-administrazio guztia modernizatzeko programa. Teknologia berriek hobetu egingo dute errezeta elektronikoa bezalako aplikazioen errendimendua

Akordioak aukera ematen die euskal Administrazio guztiei Oracle teknologiak erabiltzeko. Ia 5,5 milioi euro aurreztea aurreikusten da 2012-2015 artean

Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazioko sailburu Idoia Mendiak eta Espainiako Oracleren kudeatzaile nagusi Leopoldo Boadok gaur berretsi dute Oracle teknologia erabiltzeko akordioa, Euskadiko herri-administrazioa modernizatzeko programaren baitan. Era horretan, hiru urte eta erdiz berritu da, 2015eko abendura arte, mugarik gabeko lizentzien kontratua, Euskadiko herri-administrazio guztiei ahalbidetuko diena Oracle teknologiak erabiltzea (datu-baseak, Java aplikazioen zerbitzaria, middleware SOA eta Business Intelligence). Eusko Jaurlaritzak teknologia horien jabetzako guztizko kostuan (TCO) 5,5 milioi euro aurreztea aurreikusi du.

Eusko Jaurlaritzak Oracle enpresarekin sinatutako hirugarren Esparru Akordio Berria da, eta nabarmen zabaltzen du aurrekoen xedea. Hain zuzen ere, honako hauek izango dira onurak:

- Baliozkotutako 20 produktu eta plataforma ditu (lehenak, 2006koak, bi zituen, eta bigarrenak, 2009koak, lau).

- Kontratuaren izaera orokorrari eutsi zaio, euskal erakundeen maila guztietako sektore publikoari eragiten baitio: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi eta Udalak, Eusko Legebiltzarra eta Batzar Nagusiak, bai eta sortu berri diren erakunde batzuk ere.

- Akordioaren barruan sartutako produktuei eta plataformei esker, etorkizunean errendimendu hobea izango dute proiektu batzuek, hala nola errezeta elektronikoak, eta zentzuzko kostu bat izango dute Eusko Jaurlaritzaren etorkizuneko erronka teknologiko nagusiek, hala nola cloud computing delakoak.

Mota horretako produktuen kontratazio zentralizatuak kostuetan nabarmen aurreztea ekartzen duten eskalako ekonomiak inplikatzen ditu. Eusko Jaurlaritzaren eremurako bakarrik, eta hurrengo 3 urte eta erdirako erabilera-aurreikuspen oso murriztailea eginez, kalkulatu da 5,5 milioi euro aurreztuko direla teknologia horien jabetzaren guztizko kostuan (TCO). Azterketaren eremua kontratuan bildutako erakunde guztietara zabaltzen badugu, askoz gehiago aurrezten da, hain zuzen ere teknologia horien erabilerak ez duelako kostu gehigarririk eragiten kontratuan bildutako bestelako erakunde publikoentzat.

Kontratu honi esker, baliabide gutxiko erakundeek posible izango dute goi mailako teknologia bat erabiltzea datu-baseak lantzeko. Euskal erakunde guztiek erabili ahal izango dituzte Oracleren 20 produkturen nahi hainbat lizentzia, ezer ordaindu gabe. Berez, kontratuaren zenbateko osoa batez ere EJIEk ordainduko du, Eusko Jaurlaritzaren informatika-elkarteak, baina erabiltzaile nagusiek ere bai: Osakidetzak eta Justizia eta Barne Sailak. Azken sei urteotan (2006tik 2012ra), Oracle teknologietan oinarritutako proiektuak planifikatu dituzten erakundeen kopurua bikoiztu egin da, eta badaude beste erakunde batzuen eskaerak ere, datozen urteetan ere produktuak hedatzeko.

Zentralizatutako kontratazioari esker, gainera, estandarizazioa bultzatzen da, erakunde batek eta besteak erabilitako aplikazioen arteko elkarreragingarritasuna hobetzen da, eta bidean diren aplikazioen mantentze-lanen eta bilakaeraren kostua murrizten da.

"2009an ekindako ildoa berrestea da akordio honen funtsa, hau da, gure herri-administrazio guztiak modernizatzea, eraginkortasunez eta gastu publikoa kontrolatuz", adierazi du Idoia Mendia sailburuak. "Zerbitzu gehiago emateaz gainera, dirua aurrezten dugu herritar guztientzat. Kontratu honek argi uzten du Euskadiren eredua Informatika eta Telekomunikazioen (IT) arloan ere gauza daitekeela, administrazioei zerbitzu gehiago eta hobeak eskainiz, prezio hobean", azpimarratu du Mendiak.

Eusko Jaurlaritzak eta Oraclek harreman historikoa dute. 2006. urtean sinatu zen bi aldeen arteko lizentzien lehen kontratu mugagabea. Mota horretako bigarren kontratua 2009an itxi zen. Urte hauetan zehar, Oracle aliatu teknologiko estrategikoa bihurtu da Eusko Jaurlaritzarentzat, eta administrazioa modernizatzeko dituen planentzat. Sinatutako lehen akordioaren aldean, kontratu berriak aurrerapen teknologiko nabarmenak ditu, eremu berrietara zabaltzen baita (adibidez, SOA, Business Intelligence), eta software berria eskaintzen baitu datu-baseak optimizatzeko eta sinkronizatzeko. Teknologia berri horiek araudia betetzeko bidea ematen dute, eta aurrerapen handia egiten da sistemen arteko elkarreragingarritasunean.

Horretaz gainera, teknologia berriek hobetu egingo dute sortze bidean diren aplikazioen errendimendua, hala nola errezeta elektronikoa. Golden Gate delakoari esker, datu-baseen errendimendua hobea izango da eta erabilera arinagoa. Euskal herri-administrazioek joera berriei lotutako proiektuak garatu ahal izango dituzte, hala nola cloud computing garapenak middleware delakoan (azpiegitura-softwarea) edo datuen cloud pribatua.

Posible izango da, zentzuzko kostu baten truke, Berrikuntza Publikoaren Planean (PIP) aurreikusitako proiektu teknologikoak aurrera eramatea eta, hain zuzen ere, 13. lerroa, hau da, Eusko Jaurlaritzaren azpiegitura teknologikoak modernizatzea eta eraginkorrago egitea. Hor sartzen dira azpiegiturak arrazionalizatzeko eta sendotzeko ekimenak, bai eta teknologia berriak ezartzeko ekimenak ere, adibidez gaur egun posible dena, cloud computing izenekoa.

 

Euskal herri-administrazioen aurrerapen teknologikoak erreferentzia dira nazioan eta nazioartean. Akordioa PIPen beste lan-ildo batean txertatzen da: IKTen kudeaketa-eredu berriak, gaur egun hainbeste eskatzen direnak. 2011ko maiatzean onartu zen Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP-2011-13), administrazioa modernizatzeko eta eraginkorrago egiteko Gobernuaren bide-orri dena, eta bertan aipatzen denez, informazio-sistemek, zerbitzu teknologikoek eta telekomunikazioek modernoak eta eraginkorrak izan behar dute. Zerbitzu horiek bat etorri behar dute erakundearen benetako premiekin, eta zerbitzu publikoak kalitatezkoak izan daitezen lagundu behar dute. PIPek urtean 24 milioi aurreztea aurreikusten du informatika- eta telekomunikazio-azpiegituretan (IT).

3 iruzkin
  • Justizia
    2012.eko uztailak 16

    Hola, Gaizka. El acuerdo firmado con Oracle, del que se podrán beneficiar hasta 377 instituciones vascas, supondrá un desembolso de 13,7 millones de euros, repartido en 43 meses. De dicha cuantía, 8,6 millones corresponden al mantenimiento de licencias antiguas y el resto sería la inversión (con independencia del número de licencias) para los próximos 43 meses. Gracias por tu interés. Un saludo.

  • 2012.eko uztailak 13

    ¡Hola!

    ¿Podáis indicar por favor cuánto es el gasto anual en licencias de Oracle? Perfecto que se ahorran 5 millones de euros, pero si nos gastamos al año 495 millones en lugar de 500, pues el ahorro está muy bien, pero el gasto es enorme.

    ¡¡Gracias!!

  • @svetef
    2012.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    Pues a mi esto me parece una mala noticia, no buena http://t.co/AYay6kbE La dependencia se va profundizando :-(

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Leopoldo Boado, Country Manager de Oracle España, Sebastián Rico, director de Oracle para la zona norte