Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotrenek garraio aldaketa burutuko du uztailaren 14an eta 15ean, Ardantzako eta Elgoibarko geltokien artean, Eibarko geltokiaren birmoldaketa eta Azitainen egiten ari diren bikoizketa lanak direla eta

2012.eko uztailak 11

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren, Sozietate Publikoak,  uztailaren 14an eta 15ean garraio aldaketa burutuko du Bilbao-Donostia trenbide lineako Ardantzako eta Elgoibar arteko geltokien artean Azitainen egingo diren bikoizketa  lanak eta Eibarko geltokiko birmoldaketa lanak direla eta.

Ukitutako trenak goizez zein gauez noranzko bietan, hasiera, helmuga edo noranzkoa zein izanik ere Ardantza-Elgoibar  tartetik ibiliko direnak izango dira. Bilbao-Ardantza  eta Donostia-Elgoibar artean trenak ohi bezala ibiliko dira. Ermua-Eibar tranbia ere ohi bezala ibiliko da Ermua-Ardantza artean. Tranbian ez da garraio aldaketarik egongo. Eibarko bidaiariek Ardantzan tranbia hartuko dute. Autobusez egin beharreko garraio aldaketa zerbitzuaren ezaugarriak ondorengo hauek izango dira:

BILBAO-DONOSTIA TRENAK

Bilbao-Donostia trenetako bidaiariek trenetik autobusera egingo dute garraio aldaketa Ardantzan, eta autobusak helmugaraino eramango ditu. Gero bidaiariak dagozkien autobus geralekuetan jaitsiko dira.  Eibarko bidaiariek autobusa hartuko dute eta honek helmugaraino eramango ditu. Ardantza eta Eibar artean ez da autobus zerbitzurik egongo.

DONOSTIA-BILBAO TRENAK

Donostia-Bilbao trenetako bidaiariek trenetik autobusera egingo dute garraio aldaketa Elgoibarren eta azken honek helmugaraino eramango ditu.Eibarko bidaiariek autobusa hartuko dute eta honek helmugaraino eramango ditu.

LURRALDE MAILAKO TRENAK (HENDAIA NORANZKOA)

Hendaiara doan lurralde mailako treneko bidaiariek, beraien helmugaraino eramango dituen autobusa hartuko dute Ardantzan. Eibarko bidaiariek autobusa hartuko dute eta honek helmugaraino eramango ditu. Aldi berean, lurralde mailako trenak Elgoibartik Donostia-Hendaraino zirkulatuko du, bere ohiko ordutegiarekin.

LURRALDE MAILAKO TRENAK (BILBAO NORANZKOA)

Bilbora doan lurralde mailako bidaiariek, helmugaraino eramateko Zumaian autobusera egingo dute garraio aldaketa. Eibarko bidaiariek autobusa hartuko dute eta honek helmugaraino eramango ditu. Ardantza eta Bilbo artean, trenak bere ohiko ordutegiarekin zirkulatuko du.

GAUEKO TRENAK

Bilbao-Deba gaueko treneko bidaiariek, jomugara eramango dituen autobusa hartu beharko dute Ardantzan. Eibarko bidaiariek autobusa hartuko dute eta honek helmugaraino eramango ditu.

Deba-Bilbao gaueko treneko bidaiariek, jomugara eramango dituen autobusa hartu beharko dute Elgoibarren. Eibarko bidaiariek autobusa hartuko dute eta honek helmugaraino eramango ditu.

Autobusetik igotzeko eta jaisteko GERALEKUAK geltokien eta geralekuen ondoan egongo dira kokatuta, ondorengo tokietan:

Bidaiariak IGOTZEKO geralekuak, Bilbao noranzkoa:

Elgoibar, geltoki ondoan

Eibar, geltoki ondoko geralekua

Bidaiariak IGOTZEKO geralekuak, Donostia noranzkoa:

Ardantza, geltoki ondoko geralekua

Eibar, geltoki ondoko geralekua

Bidaiariak JAISTEKO geralekuak ohiko tokietan egongo dira, geltokien ondoan.

EuskoTrenek mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako egokitutako garraio zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu hori betetzeko, beharrezkoa egiten da aurretiaz egon daitezkeen garraioaren beharrizanak hautematea. Beraz, interesa duten pertsonek zerbitzua aurretiaz erreserbatu beharko dute telefono honetan  943.013.536.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan