Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Undak Eusko Jaurlaritzaren 2.276 milioiko ezohiko finantzaketa neurriak aprobetxatzera animatu ditu euskal enpresariak

2012.eko uztailak 11

 

  • Industria sailburua gaur batzartu da Cebekekin atzo Jaurlaritzaren Kontseiluan onartutako neurria azaltzeko, ETE trakziogileentzako 200 milioiko txoke-abalak onartu baitira eta neurri horrekin buru eman baitzaio Ezohiko Finantzaketa Programari. Programa horrek ia 2.300 milioi euro mobilizatuko ditu.
  • Bihar Gipuzkoako patronalarekin (Adegi) batzartuko da eta datorren astean Arabakoarekin (Sea) eta Metalaren Bizkaiko Federazioarekin.
  • Neurri hauek EAEko 180.000 ETE, autonomo eta mikroETEei zuzentzen zaizkie.

 

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabé Undak Ezohiko Finantzaketa Programan parte hartzera animatu ditu Bizkaiko enpresariak. Programa hori batik bat enpresa txiki eta ertainei zuzentzen zaie. Guztira, 180.000 ETE, autonomo eta mikroETE daude Euskadin, Jaurlaritzak abiarazitako neurriak aprobetxa ditzaketenak.

 Atzo onartu zen Jaurlaritzaren Kontseiluan ezohiko finantzaketa programaren azken neurria, zeinaren bidez 200 milioiko txoke-abalak eman eta 660 milioiko inbertsioak mobilizatuko baitira.  Unda gaur goizean batzartu da Bizkaiko enpresarien patronalari (Cebek) elkartutako enpresekin eta azaldu die Eusko Jaurlaritzak mila milioi euro inguruko ekarpena egingo diola ekimen honi, "baina garrantzitsuena dela Programak 2.276 milioi euro mobilizatuko dituela". Bihar Gipuzkoako patronalarekin (Adegi) batzartuko da eta datorren astean Arabakoarekin (Sea) eta Metalaren Bizkaiko Federazioarekin.

 Sailburuak esan du Jaurlaritzak ahalik eta gehien baliatu dituela aurrekontuaren  aukera guztiak eta eginahalak egin dituztela ahalik eta berme eta abal gehien onartu eta enpresen finantzaketa errazteko, hala "murrizketen testuingurua gorabehera eta beti ere Europako araudia betez iraganeko akatsik berriro gerta ez dadin, kreditua emango zaio gure produkzio-ehunari".

 Zentzu horretan, Cebeki elkartutako Bizkaiko enpresek lehen eskutik jakin dute atzo onartutako Dekretuak Eusko Jaurlaritzaren Ezohiko Finantzaketa Programa osatuko duela. Lehendakariak martxoan onartutako programa horrek 2.000tik gora milioi euro mobilizatuko ditu, eta horri gehitu behar zaio Ekarpen sozietatearen eta Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketarako Sozietatearen bidez emango diren 210 milioiko kredituak. Programa honen helburu garrantzitsuenak dira hazkunde ekonomikoa sustatzea, Euskadiko enpresa-sarearen jarduera mantendu eta indartzea, finantzaketa arazoak konpontzea eta efektu biderkatzailea sortzea.

 Bilboko batzarrean aipatu programak jasotzen dituen sei neurriak aztertu dira: Hona hemen neurri horiek:

 

  • - ETEentzako abalak Elkargi eta Oinarri elkarren bermerako sozietateen bitartez: 550 milioirekin, gehienez 1.300 milioiko maileguen emakida aktibatzeko.
  • - Luzaro sozietatearen bidezko abalak: 50 milioi, guztira 100 milioiko kredituak ahalbidetzeko.
  • - ETEentzako abalen lerro berria, 11 finantza-erakunderekin sinaturiko hitzarmen baten bidez: Jaurlaritzak abaletan jarritako 400 milioi, mailegutan 666 milioi ematea ahalbidetzeko.
  • - Ekarpen, Jaurlaritzaren partaideturiko inbertsio-sozietatea, foru aldundiak eta Kutxabank, eragiketak finantzatzen dituena, kapitalean sartuta edota garrantzi bereziko enpresa-proiektuentzako partaidetza-maileguak emanda: egun 170 milioi euroko funtsak ditu, eta zorroan dituen eragiketak 150 milioi euro baino gehiagokoak dira. Gainera, 100 milioi euro baino gehiagoko sei eragiketa formalizatu zituen. Beraz, guztira 270 milioiko inbertsio-gaitasuna du.
  • - Arrisku-kapitala, Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketarako Sozietatearen bidez, EZTEN eta Ekintzailea funtsetatik; eragiketak finantzatzen ditu kapitalean sartuta edo enpresa-proiektuentzako partaidetza-maileguak emanda eta 40 milioi euroko aurrekontua du 2012rako.
  • - Eta atzo onartutako lerroa, enpresak finantzatzeko abal publikoak arautzen dituena, gehienez ere 200 milioiko zenbatekoarekin; enpleguan eta ehun industrialean trakzio efektua eragiten duten euskal ETEei zuzenduta dago, eta 666 milioi euroko inbertsioa aktibatuko du.

 Bernabé Unda sailburuarekin batera egon dira Industria eta Energi sailburuorde Xabier Garmendia, Ekonomi eta Ogasun Saileko Finantza zuzendari Miguel Bengoetxea, Industri Garapeneko zuzendari Juan Garayar eta Industri Garapeneko Zuzendaritzako zerbitzu buru Gorka Etxabe.

 Ezohiko Finantzaketa Programari buruzko informazioa kontsultatzeko, jo Euskadi.net-eko esteka honetara:

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)