Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Ezohiko finantzaketa programa burutu du Jaurlaritzak ete bultzatzaileentzako 200 milioiko txoke-abalak onartzearekin batera (2012-07-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko uztailak 10

Dekretua, enpresak finantzatzeko abal publikoak emateko programa berezi bat garatzeko dena.

Gaur onarturiko neurriak 660 milioi euroko maileguak ematea ahalbidetuko du, eta Programa osoari gehituko zaio, guztira 2.276 milioi euro mobilizatuko dituen Programari

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du enpresa-finantzaketarako abal publikoak ematea arautzen duen Dekretua, betiere 200 milioi euroko gehieneko zenbatekoaz. Enpleguan eta ehun industrialean bultza egiten duten euskal ETEi zuzenduta dago neurria, eta proiektu, eskaera eta kontratuen finantziazioa bermeak ematea eragingo du.

Eusko Jaurlaritzaren Ezohiko Finantzaketa Programa osatzen du gaur onarturiko Dekretuak, hain zuzen ere, lehendakariak martxoan aurkezturikoa. Eragingo du abaletan 2.000 milioi eurotik gora mobilizatzea finantziazioan eta Ekarpenen eta Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketarako Sozietatearen bidez 210 milioi aktibatzea kreditutan. Honako erreminta hauek biltzen ditu Programak:

- ETEentzako abalak Elkargi eta Oinarri elkarren bermerako sozietateen bitartez: 550 milioirekin, gehienez 1.300 milioiko maileguen ematea aktibatzeko.

- Luzaro sozietatearen bidezko abalak: 50 milioi, guztira 100 milioiko kredituak ahalbidetzeko.

- ETEentzako abalen linea berria, 11 finantza-erakunderekin sinaturiko hitzarmen berri baten bidez: Jaurlaritzak abaletan jarritako 400 milioi, mailegutan 666 milioi ematea ahalbidetzeko.

- Ekarpen, Jaurlaritzaren partaideturiko inbertsio-sozietatea, foru-aldundiak eta Kutxabank, eragiketak finantzatzen dituena kapitalean sartuta edota garrantzi bereziko enpresa-proiektuentzako partaidetza-maileguak emanda: egun 170 milioi euroko funtsak ditu, eta eskuartean dituen eragiketak 150 milioi euro baino gehiagokoak dira. Gainera, 100 milioi euro baino gehiagoko sei eragiketa formalizatu zituen. Beraz, guztira 270 milioiko inbertsio-gaitasuna du.

- Arrisku-kapitala, Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketarako Sozietatearen bidez, EZTEEN eta Ekintzailea funtsetatik; eragiketak finantzatzen ditu kapitalean sartuta edo enpresa-proiektuentzako partaidetza-maileguak emanda eta 2012rako 40 milioi euroko aurrekontua du.

- Eta gaur onartutako linea, enpresak finantzatzeko abal publikoak arautzen ditu, gehienez ere 200 milioiko zenbatekoarekin, enpleguan eta ehun industrialean bultza egiten duten euskal ETEi zuzenduta dago, eta 666 milioi euroko inbertsioa aktibatzea eragingo du.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak, abaletan 1.000 milioi euro baino gehiago jarrita, ahalbidetuko du 2.066 milioi euro mobilizatzea eta, egun, 210 milioi euro ditu kapitalean sartuta edo enpresa-proiektuentzako partaidetza-maileguak emanda eragiketak finantzatzeko.

Emaitza bikainak 2009tik

Gaur onarturiko neurriak 2009-2011 aldian indarrean egon diren abal-programak ditu aurrekaritzat, oso emaitza positiboa izan duten programak. Urte horietan, 267 milioi euro inguru eman ditu abaletan Eusko Jaurlaritzak, eta horri esker, baliabide-bolumen garrantzitsua mobilizatu da proiektu edo eskariak egikaritzeko, 1.300 milioi eurotik gorako zenbatekorekin.

Erreminta horri esker, 18.000 enplegu inguru finkatu dira aldi horretan, 28.000 pertsonari baino gehiagori lana ematen dieten 2.800 enpresa pasatxori eraginez. Ebaluazioan egiaztatu denez, enpresa onuradunek, ia guztiek, programaren hasieran aurreikusitakoa baino erritmo bizkorragoan gehitu dituzte beren jarduera-mailak.

Abenduaren 31n Europar Batasunaren Denbora Esparrua amaitutakoan, Dekretua berregin behar izan du Eusko Jaurlaritzak, erkidegoko zuzentarauak kontuan hartuta eta errespetatuta. Ildo horretan, ETEei zuzenduta dago, gehienez 250 langile dituzten enpresak halakotzat hartuta, edo urteko negozio-bolumena gehienez 50 miliotan dutenak edo urteko balantze orokorra gehienez 43 milioitan dutenak.

Inbertsio-proiektuak, eskariak edo bultzada-eragin bereziko edo enpleguko kontratuak aurkezten dituzten enpresei emango zaizkie abalak, beren bitartekoekin finantzatzeko zailtasunetan badaude. Dena dela, krisialdian ez dauden ETEei emango zaizkie betiere.

Oro har, proiektuari dagokion finantza-eragiketaren nominalaren % 30 izango da abalaren zenbatekoa, eta 24 hileko epea izango du. Merkatu-prezioko komisio bat kobratuko du Jaurlaritzak. Era berean, aurtengo azaroaren 30ean amaituko da eskaerak aurkezteko epea.

Jaurlaritzak kontuan izango du onuradunek "inplikaturiko hornitzaile-katearekin ordaintzeko arrazoizko akordioak gehitzea, betiere akordio horiekin saihesten bada ordainketen jardunbide desegokiak eta horrek eragiten duen finantza-estutasuna haiengana eramatea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan