Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun- eta Kontsumo-Sailak eta Carlos III.a Osasun Institutuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute zahartzeari buruzko ikerketa eta berrikuntzarako plataformaren osasun- eta gizarte zerbitzuen ikerketa-programa eta ikerketa klinikorako programa artikulatzeko (2012-07-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko uztailak 10

Erabakia, Instituto de Salud Carlos III erakundearekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko dena. Hitzarmen horren bidez, antolatu egin nahi dira, Zahartzeari buruzko Ikerketa eta Berrikuntzarako Plataformaren barruan, ikerketa klinikoa egiteko programa eta osasun-zerbitzuak ikertzeko programa.

EAEk, Osasun eta Kontsumo Sailaren bitartez, eta Carlos III.a Osasun Institutuak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute zahartzeari buruzko ikerketa- eta berrikuntza-plataformaren lau ikerketa-programetatik bi arautzeko; programa horiek Carlos III.ak finantzatuko ditu, gaikako bi sareren bitartez: zahartzea eta kronikotasuna.
Bi programa horiek ikerketa klinikoko programa eta kronikotasunari buruzko osasun- eta gizarte zerbitzuen ikerketa programa dira, hain zuzen; lehena, zahartzearen eta hauskortasunaren gaikako sarearen bitartez gauzatzen da eta lehenengoz du Euskadiren partaidetza, eta bigarren programak aurkeztu duen ikerketa-proposamen bakarrak Euskadi du buru.

Hitzarmen honek aukera ematen dio Euskadiri zahartzearen eta kronikotasunaren inguruan dibertsifikazioa eskaintzeko eta Estatuko Administrazioaren eta EAEren arteko koordinazioa eta lankidetza bermatzeko, Zientzia eta Berrikuntzako ministro Cristina Garmendiarekin iaz sinatutako akordioaren ildoari eutsiz; hitzarmen horren xedea zen zahartzeari buruzko ikerketa-programa integrala sustatu, koordinatu eta burutzea, eta zahartzeari buruzko ikerketa eta berrikuntzarako plataforma sortzea eragin zuen. Horrek guztiak adierazten du Euskadi buru dela zahartzearen eta kronikotasunaren inguruko ikerketaren arloan.

Zahartzeari buruzko ikerketa eta berrikuntzarako plataformak zahartzearen inguruko lau ikerketa-programa espezifiko estaltzen ditu: oinarrizko ikerketako programa, ikerketa klinikoko programa, osasun eta gizarte-zerbitzuen ikerketako programa eta garapen eta berrikuntzako programa; horien bitartez, zahartzearen inguruko ikerketa-lerroak garatzeko proiektuak, ekimenak eta jarduerak burutuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan