Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

9,5 milioi musika irakaskuntzako ikastetxeetarako (2012-07-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko uztailak 10

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzekoa. Helburua: musika-ikastetxeetarako diru-laguntzak finantzatzea.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. Agindu horien bidez, musika irakaskuntzako ikastetxeetarako dirulaguntzen deialdia egiten da.

Deialdiaren bidez guztira 9.518.039 euro emango dira, eta dirulaguntza horiek jasoko dituztenak finantzaketarako herri administrazio publikoen %25eko edo gehiagoko finantziazioa duten musika irakaskuntzako ikastetxeak dira. Helburua ikastetxe horien gastu arrunta finantzatzen laguntzea da.

Esleipenerako irizpideak ikastetxeak emandako irakastorduen kopuruan oinarrituko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan