Berriak Lehendakaritza
Eu

”Gobernuen eta herritarren papera aldatzen ari da”

2012.eko uztailak 12

Gobernu Irekiari eta Interneteko Komunikazioari buruz prestatu den EHUren udako ikastaroak arloko aditurik onenetako batzuk bildu ditu Donostian. “Gobernuen eta herritarren papera aldatzen ari da. Batzuek ulertzen dute eta beste batzuek ez”. “Ideia zaharrek gobernatzen gaituzte, kontua ez da gaztea izatea edo ez izatea”. Hizlarietako batzuek Donostiako Miramar Jauregian esan dituzten esaldi horiek behar bezala laburbiltzen dute ekitaldiaren bigarren jardunaldiaren espiritua.

Crowdfunding Goteo plataformako Ricardo Amasték eman dio hasiera egunari, eta P2P ekoizpen-eredu deszentralizatu berrien eskutik datorren aldaketa etikoa eta gauza komunek, libreek edo irekiek dituzten abantailak azaldu ditu. Amasték defendatu du beharrezkoa dela herritarren mentalitatea desegitea guztion ongizatea defendatzea sustatzen duten balioak hedatzeko.

Alberto Ortiz de Zaratek, Herritarrei Arreta Emateko eta Open Data Euskadiko zuzendariak, herritarren parte-hartzerako LUDO Ereduaren klabe batzuk eman ditu. Bartzelonako Diagonalaren inguruko erreferenduma huts egin zuen prozesu baten eredu gisa aipatu ondoren, Herritarren Arretarako arduradunak azaldu du “inteligentzia kolektiboa partaidetzaren bidez kanalizatuz politika publikoak hobetzeaz gain legitimotasuna irabazten dela”. “Parte-hartzeak eredu demokratikoa aberasten du, baina ez du ordezkatzen”, esan du, “herritarren kontrola funtsezkoa da, politika publikoen ebaluazio propioa egin eta norbere exijentziak planteatu ahal izatea, alegia”.

Ismael Peña-López, Universidad Oberta de Cataluñako irakaslea, Gobernu Irekiari eta tarte digitalari buruz mintzatu da, eta administrazioak milurteko berriko aukera teknologikoen eta erronken mailan jartzeko “prozesuak birplanteatu” behar direla azpimarratu du. Horren harira erantsi du “Irekia oasi bat dela Europaren iparralderaino iristen den eremu lehorrean”.

Jordi Graellsek, berriz, "colaborare humanum est" esan du, eta artearen mundua erreferentzia gisa erabili du bertaratuei pentsaerak eta jokabideak aldatzeko beharra transmititzeko. “Gure lau hormetatik irten behar dugu, eta elkarrekin egin behar dugu lan administrazioen artean”, erantsi du. Eta adibide gisa aipatu du Kataluniako Generalit-en eta Eusko Jaurlaritzaren Gizarte-sareen Erabilera eta Estilo Giden arteko feedbacka. “Aldaketa posible dela pentsatzen hasi behar dugu”, esan die bertaratuei.

Iurismática Abogados-eko Jorge Campanillas arduratu da azken saioaz. Bertan, teknologia berrien eskutik iristen diren aldaketek dakartzaten eztabaida legal korapilatsuen inguruko azalpen batzuk eman ditu. Campanillasek software librearen abantailak gogoratu ditu eta software-aren iturburu-kodearen —eta jakintza ezagutzera emateko eskaintzen dituen aukera berrien— eta gure gizarteak arautzen dituzten legeen edo kodeen (hala nola, copyrighta eta datuen babesa) arteko oreka bilatzeko eskatu du. “Beti egon dira askatasunetik bizi izan diren sektore ekonomikoak, abokatuak adibidez, legeak libreak baitira”, erantsi du.

 

 

7 iruzkin
  • @_opendata
    2012.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    "El papel de los Gobiernos y los ciudadanos está cambiando" http://t.co/M8hiqB0Q #OGov #OpenData vía @gestionpub... http://t.co/bRFKiw1e

  • @Soluntia
    2012.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    "El papel de los Gobiernos y los ciudadanos está cambiando" http://t.co/CKEnJBtb #OGov #OpenData vía @gestionpublicav #Govermentia

  • @gestionpublicav
    2012.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    "El papel de los Gobiernos y los ciudadanos está cambiando" http://t.co/qt0f4R6a #OGov #OpenData

  • 2012.eko uztailak 16

    La presentación que se utilizó puede consultarse (y descargarse) desde
    http://ictlogy.net/bibliography/reports/projects.php?idp=2190&lang=es

    i.

    PS: gracias por colgar el vídeo :)

  • @dadosgovbr
    2012.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @gestionpublicav: "El papel de los Gobiernos y los ciudadanos está cambiando" http://t.co/PAbULYgt #OGov #OpenData

  • @yoryaperezr
    2012.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    "El papel de los Gobiernos y los ciudadanos está cambiando" http://t.co/4XZa2XYn

  • @gestionpublicav
    2012.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    "El papel de los Gobiernos y los ciudadanos está cambiando" http://t.co/qt0f4R6a #OGov #OpenData

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ismael Peña-López, Jordi Graells, Ricardo Amasté, Jorge Campanillas