Berriak Kultura
Eu

Ikuspegiak 2009

2012.eko uztailak 10

Datuak 2009koak dira, aztertu den azken urte osoa baita. Urte horretan sektorearen diru-sarreren eta gastuen bolumenaren emaitza positiboa izan zen, 14,3 milioi eurokoa alegia

Kultura arteek eta industriek Euskadin 463 milioi euroko diru-sarrerak eta 3.000 lanpostu sortu zituzten

Kultura arteek eta industriek Euskadin 463 milioi euroko diru-sarrerak eta 3.000 lanpostu sortu zituzten, 2009ko Kultura Arteen eta Industrien Estatistikari buruzko datuen arabera. Azterketa horrek, 595 eragileen inguruko informazioa aztertu du, arte eszenikoen (157), musikaren (135), ikusizko arteen (88), liburuen (144) eta ikus-entzunezko arteen (71) sektoreetakoak hain zuzen.  Ikusizko sektoreak lortu ditu, zehazki, diru-sarrera (%45,6) eta enplegu gehien; sortutako lanpostu guztien %43.

Kultura Arteen eta Industrien inguruko Estatistika hau Kulturaren Euskal Behatokiak egin duen beste azterketa zabalago baten barruan dago; hiru urrats ditu aipatutako azterketa hori: 2007ko datuekin egindako hasierako edizio bat, 2009ko datuekin egindako bigarrena -eta honetan metodologiaren alorrean zenbait hobekuntza sartu zituzten eta liburuaren eta diskoaren merkatua gehitu zituzten- eta 2011ko datuak aztertuko dituen hirugarren edizioa, non krisiaren ondorioak eta horren bilakaera sartuko diren.

Estatistikak batez ere izaera trasbertsala du; ez da soilik zenbaki orokorretan oinarritu, beste alderdi zehatzago batzuetan baizik, hala nola, sektoreen asimetriak, birsortzeko moduko kulturaren eta zuzeneko kulturaren arteko bereizketa, eragileen jarduera ekonomikoaren bilakaera, kultura jarduerak euskarak duen garrantzia, eragile pribatuek duten mendetasun publiko maila, berrikuntza eta nazioartekotze maila eta generoa.

Orokorrean, kultura arteen eta industrien diru-sarreren eta enpleguaren kopuruak -14,3 milioi euroko balantze positiboa izan dute-, erakutsi digu kulturaren sektorea kontuan eduki beharra dugula Autonomia Erkidegoko ekonomian garrantzitsua baita.

 

Mendetasun publiko txikia

Eragile gehienak, %59,2, pribatuak dira. Beraz, mendetasun publikoa txikia da; batez beste diru-sarreren %7,7 dator diru-laguntzetatik.  Arte eszenikoen programatzaileek dute mendetasun publiko handiena.  Musikako sustatzaile pribatuak eta ikus-entzunezko ekoizleak ere daude kopuru horretatik gora. Beste aldean, liburua, kontzertuetarako aretoak eta disko-etxeak ditugu.

Lurraldeei dagokienez, Bizkaiak du eragile kopuru handiena, baina Gipuzkoan dago biztanleen araberako ratiorik handiena.  Eragile handienek lurralde-kontzentraziorako joera dute eta batez ere hiriburuetan daude, batez ere Araban.

Azterketaren arabera, ekoizpenaren alorrean euskararen agerpena %50ekoa da; arte eszenikoen programazioan berriz, euskarazko ikuskizunak %36,6 dira.

Sektore ia guztietan, eragile talde txiki batek batzen ditu jarduera eta diru-sarrera gehienak. Kasu ia guztietan asimetria handiak daude tamainari eta jarduerari dagokionez (arte galerietan izan ezik), diru-sarrera handienak dituzten eragileen %20k diru-sarreren %60 baino gehiago lortzen du. Asimetria handienak musikako ekoizle pribatuen kasuan ematen da, eta txikiena, aipatu dugun moduan, arte galerien sektorean.

Nagusitzen dira hain industrialagoak ez diren sektoreetako eragileak.  Horrela bada, zuzeneko kulturan eragileen %59,2 daude, baina garrantzi txikiagoa dute diru-sarrerei (%30,2) eta enpleguari (%38,0) dagokionez.

 

Bilakaera

2007. urtearen aldera, bilakaerari dagokionez, finkatu egin dira indar handiagoa duten erakundeak eta bizirauteko arazoak dituzte egitura txikiagoa duten eragileek. Gainera, eragileen bolumen ekonomikoa, aurrekontuen (diru-sarreren eta gastuan) arabera, asko handitu da. Arte eszenikoen programatzaileek lortu dute diru-sarreren batezbestekoaren hazkunde handiena. Halaber, eragile mota ia guztietan langile kopuru handiagoa dute (ikusizko arteen erakusleen kasuan izan ezik). Eragileen garrantzi ekonomikoak bilakaera positiboa izan du, horrek esan nahi du jarduera maila nolabait handiagoa izan dela.

Musika eta dantza dira gehien nazioartekotu diren sektoreak. Musika programatzaileek programatutako kontzertuen ia %35 atzerriko edo nazio anitzeko artistenak edo taldeenak izan dira.  Halaber, musika ekoizpena kanpoko merkatuetara ireki da; atzerriko talde edo artistenak dira egin diren kopien laurdenak.  Baina ikusizko arteen erakusketei dagokionez, atzerriko artistak %9,3 baino ez dira. Dantza konpainien atzerriko agerraldia askoz ere handiagoa da (%9tik %31ra igo da).

Zenbaki orokorren arabera, kulturaren enpleguan gizonen aldeko desoreka txiki bat ikusten bada ere (%55,2 dira eta emakumeak %44,9), sektore bakoitzean errealitatea oso bestelakoa da.  Kontzertuen aretoetan agertzen dira gizonezkoak gehiago, lan egiten duten pertsonen artean ia %80 gizonak dira; antzeko kopurua dago diskoaren merkatuan, emakume langileak %30 baino ez baitira.  Baina ikusizko arteen ekoizleen artean, langileen %76,9 emakumeak dira; ondoren liburu-dendak ditugu, non emakumeak %67 dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko