Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren ustez gazteek ez dute politikatik “ihes egin”, “arlo publikoaren kudeaketan parte hartzeko modu desberdinak” exijitzen dituzte

2012.eko uztailak 11

Patxi López lehendakariak Gobernu Irekiari buruzko EHUko udako ikastaroak inauguratu ditu. Ikastaro horiek aste honetan egingo dira Miramar Jauregian (Donostian). Bere hitzaldian, herri-administrazioan modu “erradikalean” gardentasunez jardutearen eta oraindik dauden “txoko ilunekin” amaitzearen alde agertu da. “Euskadiko erakundeen sareko koraza kendu behar dugu eta kristalak ipini behar ditugu argia sar eta irten dadin, herritarrek beren Udalaren, Aldundiaren edo Gobernuaren faktura guzti-guztiak kontsultatu ahal izateko, eta interes partikularretarako soilik balio duten jokabide opakoak behin betiko desagerrarazteko”, esan du.

Une honetan, “politika eta ordezkatu nahi den gizartea urruntzen ari dira, mesfidantzagatik”, eta, horren harira, lehendakariak gobernu irekiaren oinarriak praktikan jartzearen alde egiten du apustu, beste modu batean goberna dadila exijitzen duen gizartearen “hurbiltasuna, konfiantza eta konplizitatea” berreskuratzeko. “Eskuragarri ditugun tresna guztiak erabili nahi ditugu arlo publikoan herritarren inplikazioa lortzeko”, azaldu du Gobernu irekiari eta gardentasunari buruz antolatu den lehenengo udako ikastaroan izena eman duten ikasleen aurrean.

“Gobernu irekiak proposamen indibidualak inteligentzia kolektibo bihurtzeko aukera ematen du”, hori dela eta, administrazioak derrigorrez “berritu” behar du, eta “birplanteatu behar den guztia birplanteatu” behar du ideia-emari hori aprobetxatzeko. Hori lortzeko, lehendakariak ezinbestekotzat jo du hizkeran, prozeduretan eta informazioaren eskurapenean “erreforma erradikala” gauzatzea. López administrazioaren hizkera “teknolektoa eta kriptikoa” baztertzearen eta prozedurak sinplifikatzearen alde agertu da, baina kontrolak murriztu gabe, bestela “ezinezkoa” izango baita herritarren eta administrazioaren arteko harremana.

Administrazioak egin behar dituen eta Euskadiko Gardentasunaren Legeak barne hartzen duen aldaketarik garrantzitsuenetako bat informazioa eskuratzeko eskubide subjektiboa da. Lege hori zirriborro-fasean dago eta ekarpenak egin daitezke web orri honen bidez. “Herritarrak ez du justifikatu edo azaldu behar zertarako nahi duen eskatzen duen informazioa. Unibertsalki aitortu diogun eskubide bat da”. Eta, horren harira, Gobernu irekiak, informazioa eskuratzeko eskubidearekin batera, “informazio guztia denentzat eskuragarri jartzeko betebeharra ezartzen du”.

Modernotasun berria

Lehendakariak informazio gehiago, gardentasun handiagoa eta administrazioaren erabakiak hartzerakoan herritarren partaidetza handiagoa lortzeko aldarrikapena demokraziaren egungo egoerarekin lotu du eta modernotasun berria bezala definitu du. “Guztia aldatzen ari delako diot modernotasun berria dela: ekonomia, egitura politikoak, bizimoduak, harremanak izateko moduak, baita pertsonak ere”, esan du.

Testuinguru horretan, gizarte-egiturak, egitura ekonomikoak eta politikoak etengabe ari dira berrikusten. Lehendakariak adierazi duenez, herritarrek aldarrikatzen dute “zuzenean eta erakundeen edo egituren artekaritzarik gabe parte hartu nahi dutela esparru publikoan, beren bizitzan eragina duten erabakietan”, baina klase politikoak ez du pentsatu behar “sistema politiko demokratiko osoaren zuzenketa bat dela, demokrazian sakontzea dela baizik". “Hori dela eta, politikak gaur egun garrantzi berria du: proposamen kolektiboak antolatu eta instituzionalizatu behar ditu; gizabanakoaren berme izan behar du, eta errealitate bidegabeak aldatzeko gai den tresna bakarra da”, azpimarratu du.

Horren harira, lehendakariak gazteen papera balioetsi du. Beraren ustez, gazteek ez dute “politika baztertu”, “arlo publikoaren kudeaketan parte hartzeko modu desberdinak” exijitzen dituzte. “Eta, nire ustez, ikuspegi horretan oinarrituz planteatu behar dugu Gobernu irekia”, ziurtatu du. “Gauzak hobeto egiteko aukera dugu, herritarren zerbitzura dagoen Administrazio irekiago, eraginkorrago eta sinpleago bat lortzeko aurrerapenak egiteko, egitura malguagoa duen eta garai aldakor honen erronkei modu eraginkorragoan aurre egiteko eta moldatzeko gai den administrazio bat lortzeko”, erantsi du.

Azkenik, lehendakariak klase politikoari eskatu dio ez dadila defentsiban jarri gobernu irekiak dakartzan aldaketen eta erronken aurrean, horren araberakoa baita, neurri handi batean, gizartearekiko “hurbiltasuna, konfiantza eta konplizitatea” berreskuratzea. “Eta konplexuak eta ardura txarrak baztertzeko ordua da. Gardentasunak orain arte txeke zuri bat geneukala ematen zuen arlo batzuen berri ematera behartuko gaitu, baina ziur nago positiboa izango dela guztiontzat, Administrazioaren egiturak garbitzen dituelako eta herritarrek pairatzen dituzten arbitrariotasun-marjinak baztertzen dituelako”, azaldu du, eta azken helburua “gure administrazioan txoko ilun bakar bat ere” ez egotea dela azpimarratu du.

 

7 iruzkin
  • @KoldoGurutzeta
    2012.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari considera que los jóvenes no han "desertado" de la política, sino que exigen "... http://t.co/hHbY4Wn2
    http://t.co/xcCaSyLD

  • @KoldoGurutzeta
    2012.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari considera que los jóvenes no han "desertado" de la política, sino que exigen "... http://t.co/hHbY4Wn2
    http://t.co/xcCaSyLD

  • @KoldoGurutzeta
    2012.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari considera que los jóvenes no han "desertado" de la política, sino que exigen "... http://t.co/hHbY4Wn2 http://t.co/xcCaSyLD

  • @KoldoGurutzeta
    2012.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari considera que los jóvenes no han "desertado" de la política, sino que exigen "... http://t.co/hHbY4Wn2 http://t.co/xcCaSyLD

  • @IreneTenorVaz
    2012.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @nanilopez: las ponencias d @antonigr @vickyande @patxilopez del curso de verano sobre #ogov #transparencia http://t.co/09kaLruM <para soñar 1 poco :)

  • @nanilopez
    2012.eko uztailak 11

    Comentario de Twitter:
    las ponencias d @antonigr @vickyande @patxilopez del curso de verano sobre #ogov #transparencia http://t.co/09kaLruM <para soñar 1 poco :)

  • @jotero81
    2012.eko uztailak 11

    Comentario de Twitter:
    Disponibles las ponencias de @antonigr @vickyande @patxilopez del curso d verano sobre #ogov #transparencia http://t.co/mxSZfXKQ vía @Irekia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Antonio Gutiérrez-Rubí, Victoria Anderica, Marc Garriga