Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbidek hiru lurraldeetako alkateei egin die deialdia eskualdeko enplegu planak sustatzeko

2012.eko uztailak 09

Aste honetan, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak alkateei edo enplegu-alorrean erantzukizun handiena dutenei egin die deialdia bilera-txanda bat egiteko. Bilera horietan eskualdeko enplegu-planei buruzko informazioa emango da. Topaketa horien bitartez, enplegua sustatzeko programa horien idiosinkrasia aurreratu nahi zaie; era berean, lortu nahi dute proiektu honetan ahalik eta udalerri gehienek parte hartzea eta beren proposamenak aurkeztea.

Bihar hasiko dira bilerak egiten Lanbideren zerbitzu zentraletan Gasteizen agintzen dutenekin edo horiek izendatzen dituzten ordezkariekin. Asteazkenean jarraituko dute Sestaoko Lanbideren bulegoan Bizkaiko alkateekin eta ostiralean amaituko dute Donostiako Kursaalen Gipuzkoako udalerrietako ordezkariekin.

Enplegua sustatzeko Lanbidek aurkeztuko dituen proposamenen artean eskualdeko enplegu-planak dinamizatzeko laguntzak nabarmendu behar dira, eta horien bitartez Euskal Autonomia Erkidego ia osora iritsi nahi da. Gai hori da deialdiaren ardatza; proiektuak finantzatzeko hiru milioi euroko aurrekontua dago.

2012ko Plan Operatiboaren eta Euskal Enplegu Estrategiaren mende dagoen laguntza-linea horren helburua herritarren enplegagarritasuna hobetzeaz gain, enplegua sortzea da tokiko oinarrizko enplegua sortzen duten proiektuen bitartez, eta enpresen lehiakortasuna hobetzea, betiere tokiko lan-merkatuaren errealitatera egokituz. Programa horretan, hogeita hamar bat eskualde dinamizatzea sartzen da udalerrien, mankomunitateen, kuadrillen, erakunde sindikalen eta enpresa-erakundeen eskualde bakoitzean presentzia esanguratsua duten enpresen, prestakuntza-zentroen, ikerketa-zentroen, bazterketa-arriskuan dauden edo desgaitasunen bat duten kolektiboak laneratzen espezializatuta dauden erakundeen laguntzaren bitartez.

Era berean, Lanbidek laguntza-deialdiari buruzko aurrerapen bat aurkeztuko die Eskualdeko enplegu Plan horietatik eratortzen diren tokiko Garapen Ekonomikoa lortzeko eta Enplegua Sortzeko proiektuak bultzatzeko. Euskal Enplegu Zerbitzuak hamalau milioi euro erreserbatu ditu partida horretarako, eta zenbateko horretatik zazpi gainbehera doazen eremuetan gauzatuko diren proiektuetara zuzenduta egongo dira bereziki.

Laguntza ekonomikoen bigarren linearen helburua eskualdeko Enplegu Planetan ezarritako jardunetatik eratorritako enplegua sortzeko proiektu bereziak egitea da, Euskadin gainbehera doazen eremuetan garatzen diren programei lagunduz bereziki.

Hori esker, Lanbidek espero du dinamizazio ekonomikoa eta lan-arlokoa lortzea parte hartzen duen eskualde bakoitzeko enplegua sortzeko proiektu bat gutxienez garatuz. Proiektu berezi horien iraupena bi urtekoa izan liteke.

 

 

Iruzkin bat
  • @osvalbuena
    2012.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    Lanbide (Gobierno Vasco) convoca a los alcaldes de los tres territorios para impulsar planes de empleo comarcales http://t.co/m7hUFShU

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan