Berriak
Eu

Julián Celaya Ipar Amerikako euskal etxeen bileran

2012.eko uztailak 09

Julián Celayak, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako zuzendariak, hitzaldi labur bat eman du euskaraz Nevadako Elko hirian, Ipar Amerikako euskal etxeetako ordezkarien bileran (NABO). Celayak NABOri eta Elkoko euskal etxeari gonbidatu izana eskertzeaz gain, Estatu Batuetako zenbait euskal etxetan programatu diren umeentzako eta helduentzako solasaldien hirugarren edizioari buruzko datuak eman ditu. Zuzendariaren ondoren, parte hartu dute Andoni Martín Celayaren Zuzendaritzako kanpo harremanetarako teknikariak; eta Lourdes Auzmendi Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Andoni Martínek azalpenak eman ditu Lau Urterako Planak etorkizun hurbilean dituen norabideei buruz.  Plana Euskal Gizataldeen Munduko Batzarrean onartu zen, Donostian, 2011ko azaroan. Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren mintzaldiak amaitzeko, euskararen egoerari buruz hitz egin du Lourdes Auzmendik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Andoni Martin, euskal etxeetako ordezkariak