Berriak Lehendakaritza
Eu

De Los Ríos: "Gardentasuna eta Gobernu Irekia Euskadin errotzea behar dugu"

2012.eko uztailak 09

Nagore de los Ríos, Gobernu Irekiaren eta Interneteko Komunikazioaren zuzendariak, Open Government kontzeptuaren printzipioak; hots, gardentasuna, partaidetza eta lankidetzak, "Euskadin errotzea" beharrezkoa aipatu du, era horretan, legealdian zehar egindako aurrerapen guztiak finka daitezen. "2.0 tresnek aztertzen hasi berri garen bide ugari irekitzen dituzte, aldaketa horien buru izateko faktore guztiak baititugu gure alde", azpimarratu du gaur inauguratu den Open Data eta Datuen kazetaritza lantegiari eta asteazken honetan Patxi Lopezen presentzia izango duen Gobernu Irekiko ikastaroari buruzko aurkezpenean.

Open Government-eko arduradunak gogorarazi du bi ekitaldi horiek Industria, merkataritza eta Turismo sailak bultzatutako Agenda Digitala Euskadi 2012 ekimenaren barne daudela.

Lantegiaren edukiari buruz, De los Ríosek azaldu du "administrazioaren betebeharra dela herritarrei beraiena dela itzultzea", eta horregatik, "morroiloak hausten jarraitu behar dela, orain arte gobernuek tiradera batean ezkutatuta zeukaten informazioa askatzeko".


Saioak honako partaideek emango dituzte: Mar Cabrak, David Cabok (biak Fundación Civio fundaziokoak, ¿Dónde van mis impuestos? eta Tu derecho a saber ekimenen aitzindariak), Chiqui Estebanek (nuevas narrativas erakundekoenlainformacion.com arduraduna) eta Imanol Argüesok (Open Data Euskadi).

Bestalde, Espainia mailan (Acess Info Europe) zein nazioarte mailan (Open Knowledge Foundation) gardentasuna eta irekitasunaren baloreak zabaltzen laguntzen ari diren erakundeetako ordezkariak ere egongo dira udako ikastaroan.

Iruzkin bat
  • @vali_vali_
    2012.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    De los Ríos: "Necesitamos que la transparencia y el Gobierno Abierto echen raíces en Euskadi" http://t.co/OmKkEyVe #ogov #transparencia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)