Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak zaintza-lanetan "zorrotz" aritzeko Herri Kontuen Euskal Epaitegiko arduradun berriei

2012.eko uztailak 09
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Herritarrek arduradun politikoen eta erakundeen "susmoa" duten garai honetan, Herri Kontuen Euskal Epaitegia "funtsezkoa" da erakunde "garbiagoak, indartsuagoak eta hobeto baloratutakoak" eraikitzeko helburupean. Hori izan da Patxi Lopez lehendakariak José Ignacio Martínez Churiaque eta José Miguel Bonilla, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko (HKEE) presidente berriei helarazi dien mezua, gaur goizean, Ajuria Enean (Gasteiz) kargua hartzeko egindako ekitaldian. Lehendakariak HKEE bezalako erakunde independenteen garrantzia azpimarratu du "Zuzenbideko Estatuaren berezko erakundeak legitimatu eta horiei ospea emateko orduan", eta beraz, bertako kudeatzaileek "zorroztasuna" eskatu die "interes publikoko interes ezberdinen aurrean ez amore emateko". "Duela hiru urte, Lehendakari gisa egindako lehen ekitaldietako batean, kontuak argi eta kristalezko poltsikoa edukitzea eskatu nien nire Gobernuko kideei. Hori zen erakunde publikoaren kudeaketaren aurrean eduki beharreko jokabide etikoa. Zuek bermatu behar duzue jokabide etiko horrek legea betetzen duela", adierazi du.

Bere adierazpenetan, Lehendakariak "gardentasunaren" aldeko apustua azpimarratu du, eta horren emaitza gisa, administrazioaren kudeaketan iluntasuna desagerrarazteko zenbait tresna eta kode jarri dira abian. Horregatik, HKEEko kide berriei eskatu die "borondate onaren gainetik", zaintza-lanetan "zorrotzak" izatea. "Inoiz baino gehiago behar zaituztegu. Funtsezko elementua zarete gure demokraziaren ospearentzat", adierazi du.

Lehendakariak "deslegitimazio publiko sakonaren" arazoa azpimarratu du, "asko kostatu baitzaigu demokraziara iristea, hori oso ongi dakigu Euskadin, azken 30 urtetan, hutsetik hasita demokraziaren etxea eraikitzeaz gain, terroristek etxe hori eraisteko egindako saiakerak jasan behar izan baititugu. Baina hemen jarraitzen dugu. Irabazi egin dugu".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)