Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

ZUZENEAN zerbitzuak arabako herritarrei bere ateak zabaldu dizkie

2010.eko otsailak 15

Gaur, astelehenean, 2010eko otsailaren 15ean, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrei Arreta Emateko Zuzenean Zerbitzuaren Araban duen bulegoa ireki da. Honela herritarrei arreta emateko bulegoak lurraldetan zabaltzeko martxan ipini zen prozesua osatu da. Zabalkuntza hori Donostian (Andia, 13) eta Bilbon (Kale Nagusia, 13) hasi zen. Bulego berria Gasteizko erdialdean dago, Ramiro de Maeztu kaleko 10 zenbakian, Eusko Jaurlaritzak Samaniego duen Ordezkaritzatik eta Arabako Foru Ogasunetik oso hurbil.

Zuzenean Zerbitzuak dauzkan guztiekin gertatzen den bezala, bulego honek urteko hil guztietan astelehenetik ostiralera arte goizeko zortzietatik arratsaldeko zortziak arte beteko du etengabe bere lana. Jendaurrean ematen den zerbitzu hau edonori erantzuteko ordutegi berean diharduen 012 telefono zenbakiaren osagarria da. Laster eta euskadi.net atari barruan kanal berezi bat ere irekiko da.

Zuzenean Zerbitzua sortu da Eusko Jaurlaritzako Administrazioarekin gordetzen duten harremanean herritarrek dituzten beharkizunei lehenengotik aurre egiteko. Beharkizun horien artean argibideen eskatzea, diru-laguntzak eta laguntzak eskatzea, erregistroetan izena ematea, tasak eta zehapenak ordaintzea, eta abar daude. Horiek modu bateratuan burutuko dira herritarrak Administrazioaren egitura eta barne prozedurak ezagutzea beharrezkoa ez dela.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Zuzenean