Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Euskadin atzeraldia indarra galtzen ari dela dio Aguirrek

2010.eko otsailak 15

Ekonomia sailburuak "zuhurtzia" eskatu du, Euskadi atzeralditik irten dela erakusten duten datuen aurrean, izan ere, "oraindik ez gara krisialditik atera".

Egungo egoeraren joera hobeto zehazteko balio duten hiruhileko arteko tasen arabera, EAEko ekonomia balore positibotan kokatu da eta bere Barne Produktu Gordinak bi hamarren gora egitea lortu du.

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak "zuhurtzia" eskatu du, EAEko ekonomiaren hazkundea erakusten duten datuen aurrean; izan ere, "atzeraldia utzi dugun arren, oraindik ez gara krisialditik irten". Bere ustez, enplegu gehiago sortzen denean amaituko da krisialdia.

Sailburuak baieztatu duenez, hazkunde tasa "oso ahula" da oraindik eta, "hein handi batean, laguntza publikoen ondorioa da". Halaber, kezkatuta agertu da "erreferentzia" diren ekonomia batzuek (bereziki, Alemaniak) izandako azken hazkunde datuen joera "etsigarria" dela eta.
 
Hiruhileko Kontu Ekonomikoen datuen arabera, EAEko Barne Produktu Gordina % 3,3 murriztu zen 2009an. Sektoreen arabera, Industriak % 0,5 egin du gora, azken lau hiruhilekoetan izandako doikuntzaren ostean. Zerbitzuen sektorea % 0,3 hazi da, eta Eraikuntza negatiboan (% -0,7) mantentzen da, baina aurreko hiruhilekoan izandako tasa bi hamarren hobetuz.

Eskariaren aldetik, sailburuak barneko eskaerak izandako beherakada arina azpimarratu du, eta lehen aldiz hazkunde tasa (% 0,2) positiboa izan du, sei hiruhileko negatiboren ostean. Hala, Etxebizitzen Kontsumoak, hau da Kontsumo Pribatuak, % 0,5 gora egin du eta Kontsumo Publikoak % 0,4. Bestalde, Kapital Eraketa Gordinak (Inbertsioa) balore negatibotan (% -0,1) jarraitzen du, nahiz eta aurreko hiruhilekoetan baino hobeak izan.

Kanpoko saldoak Barne Produktu Gordinaren hazkundea lagundu duela azaldu du Aguirrek, batez ere "inportazioek esportazioek baino beherakada handiagoa izan dutelako", eta bi kasuetan, beherakadak aurreko hiruhilekoetan baino arinagoak izan direlako.
  
Ekonomia sailburuak aurkeztutako datuen arabera, Hiruhileko Kontu Ekonomikoen datuek enpleguaren joeraren zuzenketa handia erakusten dute. Carlos Aguirreren aburuz, enplegua sortu da, "baina gutxi". Lana duten pertsonen kopurua % 0,3 hazi da. Horrek esan nahi du 2.600 lanpostu sortu direla, aurreko hiruhilekoaren batez bestekoarekin alderatuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre