Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu Indiako Ozeanoan lanean arituko diren atunontzien segurtasun-gastuetako %25

2010.eko otsailak 15

Gobernu Kontseiluak armadoreekin hitzarmen bat sinatzea onartuko du, 291.000 euro 2009ko gastuei aurre egiteko, eta 2010rako 1.425.000 euro

Arrantza sailburua Europako Legebiltzarreko Arrantza Batzordeko ordezkari batzuekin bildu da gaur. Bileran horretan, kalen egoeraren inguruko txosten bat eta Batasunaren Arrantza Politikaren inguruko hausnarketa jasotzen zuen dokumentu bat eman zizkien, azken hori Jaurlaritzak antolatu dituen hiru bileratan sektorearekin lankidetzan egindakoa.

Gobernu Kontseiluak armadoreekin hitzarmen bat sinatzea onartuko du bihar (asteartea), azken hilabeteotan ontzietan daramatzaten segurtasun-langileek eragindako gastuei aurre egiteko. Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eman du horren berri, Sailak Europako Legebiltzarreko Arrantza Batzordeko ordezkari batzuekin izandako bilera amaitutakoan. 

Sailburuak azaldu duenez, armadoreekin hitzarmena sinatuta, Espainiako bandera duten atunontzietarako segurtasun-langile pribatuak kontratatzeko 2009an egin zen gastuaren % 25 Eusko Jaurlaritzak hartuko du bere gain; iaz izandako gastuen zati hori ordaintzeko, beraz, 291.000 euro erabiliko dituzte. Halaber, 2010erako 1,4 milioi euro zuzenduko ditu Jaurlaritzak horretara. 

Unzaluk zuzendu duen bilera horretan honako politikariak izan dira: Europako Legebiltzarreko Arrantza Batzordeko presidentea, Carmen Fraga; Carlos Iturgaiz eta Antonello Antinero italiarra, Europako Alderdi Popularrekoak; Josefa Andres Barea eta Eider Gardeazabal, Sozialista eta Demokraten Aliantza Progresistakoak; Izaskun Bilbao, Demokrata Liberalen Aliantzakoa; eta Raul Romeva i Rueda, Berdeak/Europako Aliantza Librea. 

Arrantza sailburuaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak bilera hori egiteko "interes handia" zuen, euskal arrantza-sektorearen ikuspegia Europara emateko eta azaltzeko, izan ere, "Europan oso dokumentu interesgarriak eztabaidatzen ari dira orain, besteak beste, Arrantzaren Liburu Berdea, etorkizuneko arrantza politika zehaztuko duena". Horren harian, Unzaluk gaineratu du bertan daudela "artisau-arrantza terminoa, Gobernuak alturako arrantzaren inguruan hartutako erabakiak eta arrantzaren mendekotasun handia duten guneen dibertsifikazioa". 

Hegalaburra CITES (Arriskuan dauden Espezieen Nazioarteko Salmentaren Kontrolerako) hitzarmenean sartzeko aukeraren inguruan, horren etorkizuna ICCATek (Atlantikoko Hegalaburra Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordea) erabakitzearen alde agertu da Jaurlaritza. 

Pilar Unzaluk horren inguruan esan duenez, "gure arrantzaleek modu jasangarrian arrantzatzen dute hegalaburra, kainaz eta banan-banana eta modu selektiboan harrapatzen baitituzte, jito-sareko arrantzan ez bezala. Hori dela eta, tratu berezia eta mugarik gabea eskatzen dugu, euskal sektoreak bezala, metodo jasangarriak erabiltzen dituztenentzat". 

Sailburuak beste eskaera bat ere egin du. Batasunaren Arrantza Politika berrian baxurako "artisau-arrantza" terminoa sartzen dutenean ontzien luzera baino beste ezaugarri batzuk ere kontuan izan ditzatela, sektore bakoitzak erabiltzen dituen arteak esaterako.

2 iruzkin
  • 2010.eko martxoak 09

    Acaban de secuestrar en Somalia un pesquero gallego. Espero que la consejera Unzalu o el viceconsejero Azkue hagan alguna declaración de apoyo y solidaridad con estos trabajadores del mar, y que pongan los materiales y capacidades del gobierno vasco para liberarlos.

    Habría que plantear de una vez la necesidad de abandonar estos mares tan peligrosos. No merece la pena matarse por dinero, aunque sea todo el dinero del mundo.

  • 2010.eko otsailak 15

    El Gobierno sufragará el 25% de la seguridad de los atuneros con parte de los impuestos que se cobra a la ciudadanía. ¿En que se va a ver beneficiada la ciudadanía con esta medida?. ¿Nos va a salir el atún mas barato?. Esta medida solo veo que favorece al armador.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu