Berriak Kultura
Eu

Mundua aldatzeko ideiak: ostirala (12.07.06)

2012.eko uztailak 06
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

2012 EUSKADI FUNDAZIOAK ANTOLATU DUEN 'MUNDUA ALDATZEKO IDEIAK' INTELEKTUALEN NAZIOARTEKO TOPAKETAREN BIGARREN JARDUNALDIA, BILBON

ALESSANDRO BARICCO, SUSAN GEORGE, WASSYLA TAMZALI, SHASHI THAROOR ETA JOSEP RAMONEDA KOMUNIKABIDEEKIN BILDU DIRA GAUR GOIZEAN

Eusko Jaurlaritzaren Kulturako sailburuorde Antonio Rivera jaunak Topaketaren bigarren jardunaldiko ponentziek laburpen bat aurreratu du eta, berekin batera, aurkezpenean ondoan izan ditu ALESSANDRO BARICCO idazle italiarra, SUSAN GEORGE filosofo frantziar-estatubaturra, WASSYLA TAMZALI emakumearen eskubideen defendatzaile aljeriarra, SHASHI THAROOR Indiako ministro ohi, diplomazialari eta idazlea eta JOSEP RAMONEDA Kataluniako analista politikoa.

Arratsaldean, honako hauek izango dira jardunaldian: GIORGIO OLIVETI Slow City mugimenduaren nazioarteko zuzendaria; JOSEP RAMONEDA, Parisko 'Institut de Recherche et Innovation' erakundearen zuzendaria; ISABEL COIXET, zinema-zuzendaria; ALESSANDRO BARICCO, dramaturgo eta narratzaile italiarra; SERGIO RAMÍREZ, Nikaraguako presidenteorde ohi eta Ventana literatura-mugimenduko burua eta SUSAN ABULHAWA, 'Parques Infantiles para Palestina' GKEaren sortzaile eta zuzendaria.

Jardunaldi hauek in situ ikus daitezke, www.euskadi2012.org webgunean izena eman ostean; edo bestela, Interneten, streaming bidez, doan eta zuzenean www.irekia.euskadi.net eta www.euskadi2012.org atarien bitartez.

 

Eusko Jaurlaritzak Fundación 2012 Fundazioa sortu zuen 'Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' proiektuaren garapena kudeatzeko eta fundazio horrek 'Mundua aldatzeko ideiak' izeneko kultura-ekimena antolatu du uztailaren 5erako, 6rako eta 7rako. Ekimen horretan, kulturaren eta jakintzaren arloetako munduko 18 pentsalari eta intelektual ospetsu bilduko dira pentsaeraren eta gizarte garaikidearen arteko topaketa batean. Gaur goizean, prentsaurrekoan, Alessandro Baricco idazle italiarrak, Susan George filosofo frantziar-estatubatuarrak, Wassyla Tamzali emakumearen eskubideen defendatzaile aljeriarrak, Shashi Tharoor Indiako diplomazialari eta idazleak eta Josep Ramoneda Kataluniako analista politikoak Topaketa honetara ekarri dituzten ponentzien laburpen motz bat aurkeztu dute komunikabideen aurrean. Hona hemen ponentzia horien izenburuak, hurrenez hurren: 'Literaturak mundua aldatzen lagun al dezake?', 'Ilustraziotik austeritatera: kultura-paradigma berria?', 'Iraultza eta kontrairaultza. Emakume eta gizon arabiarrek askatasunerantz egin beharreko ibilbide luzea', 'Globalizazioa eta giza irudimena' eta 'Zer espero dezakegu politikaz, gaur egun ulertzen dugun moduan?'

Eusko Jaurlaritzaren Kulturako sailburuorde Antonio Rivera jaunak aurkeztu du prentsaurrekoa, eta adierazi duenez, "2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' proiektu honetan sortzaileei, kultura-arloko jendeari eta euskal herritar guztiei dei egiten ari gara indarkeria helburuak lortzeko metodo gisa deslegitimatzen lagun diezaguten; halaber, kultura zabaltzen ere laguntzeko eskatu diegu, etorkizunean bakea eta elkarbizitza lortzeko tresna den aldetik". Era berean, adierazi duenez, "ildo horri jarraiki, gaur egungo euskal jokaleku politiko eta sozialean indarkeriarik ez izatea ospatzeko modukoa izanik, 2012 Fundazioak kultura-jarduerak -esate baterako, Nazioarteko intelektualen topaketa hau- garatzeari bultzada eman nahi dio eta, hartara, munduko hainbat pentsalari eta intelektual ospetsu bilduko dira, betiere euskal herritarren inplikazioa bilatzea xede dutela elkarrizketa, memoria, bizikidetza, bakea eta askatasuna bultzatzeko".

Susan George estatubatuarra erreferentziazko pertsona da gizarte-arloko eta gobernuz kanpoko mugimenduentzat eta hamarkadak daramatza egungo krisialdiko erroen aurka egiten, laurogeita hamarreko hamarkadan Greenpeacen borrokatu zen indar berarekin. "Haien krisiak, gure irtenbideak" izena duen bere azken liburua munduko ekonomiak eta munduko gobernuek azken 30 urte hauetan jarraitu duten prozesuaren laburpena da. "Egungo munduko ezegonkortasunak neurri anbiziosoak eskatzen ditu, baita ezegonkortasun horren azken arrazoiari buruzko kritika sendoa egitea ere", esan du Politika Zientzietan eta Filosofian doktore den emakume honek. Hitz horien esan ostean, egungo sistema kritikatzen jarraitu du eta salatu duenez, "Mundua finantzen eta ekonomiaren esku dago, inork aukeratu ez duen botere ez-demokratikoei esker, G20ari esker".

Bere ponentziaren izenburua honako hau da: 'Ilustraziotik austeritatera: kultura-paradigma berria?'.

Wassyla Tamzalik urte askotan hartu du parte emakumearen aldeko aktibismo instituzionalean eta nazioarteko aktibismoan, Aljeriako bere ikuspegi nazionala eta kultura alde batera utzi gabe betiere. Hainbat jokalekutan eta gatazkatan emakumeen aurkako indarkeria salatzera bideratutako UNESCOren zenbait programaren zuzendariak urte asko darama Mediterraneotik haratago emakumeen aldeko lankidetzaren eremuan lanean. Tamzali kexu agertu da "Mendebaldeak orokorrean Islamari buruz ikuskera okerra" duelako, eta uste du "ikuskera horrek gora egin duela mendebaldar askoren arrazakeria tradizionalarengatik".  Tamzaliren ustez, "islamismoak emakumearen zapalkuntzara bultzatzen duen dimentsio sexuala du, eta liberalizazio ekonomikoak ere eragotzi ezin duen baldintza estrukturala da".

Hona hemen bere ponentziaren izenburua: 'Iraultza eta kontrairaultza. Emakume eta gizon arabiarrek askatasunerantz egin beharreko ibilbide luzea'.

Shashi Tharoor, Indiako Kanpo Arazoetarako ministro ohiaren ustez, "komunikazioak mailen nibelatzaile handiak bihurtu dira Indian, sozialismoari buruz 45 urtez jardunda lortu ez zen helburua". Nazio Batuen Erakundean (NBE) 29 urte luzez lanean jardun ondoren, bereziki errefuxiatuen alorrean eta hainbat bake-eginkizunetan, politika aktibora itzuli zen bere jatorrizko herrialdean, betiere bere literatura-jarduna ahaztu gabe. Tharoorren ustez ezin da pentsatu "globalizazioa gauza daitekeenik pertsonek beren musikaren, historiaren, oraingo sentsazioen eta etorkizuneko itxaropenen eraginari eutsi gabe".

Bere ponentziaren izenburua: 'Globalizazioa eta giza irudimena'.

Josep Ramoneda Parisko 'Institut de Recherche et Innovation' erakundearen zuzendariaren ustez, "munduari, baina bereziki Europari, lotu zaion zorigaiztoko egoera politikoaren eta ekonomikoaren arrisku larriak indiferentzia eta etsipena dira". Kazetari, saiakera-idazle eta filosofo kataluniar honek egunero hitz egin eta idazten du Frantziako komunikabide nagusietan, erreferentziazko ahotsa dela esan dezakegu, beraz. Europa, "Europa nekatuta eta nahasita dago, eta bere ardatza galdu du" esan du berriki Ramonedak.

Bere ponentziaren izenburua: 'Zer espero dezakegu politikaz, gaur egun ulertzen dugun moduan?'.

Alessandro Baricco dramaturgo italiarra mundu osoko fenomenoa izan da literatura-salmentari dagokionez "Seda" (Zeta) eleberriarekin. Bere azken saiakeran "iragankorra denaren inperioaren" hur-hurreko aldarrikapenean sakontzen du. Literatura definitzea erraza ez denez, baina "genero horren adibide asko izaki", Bariccok literaturari eta literaturaren mutazioei buruz hitz egingo du: 'Literaturak mundua aldatzen lagun al dezake?'.

'Mundua aldatzeko ideiak' topaketan, hainbat pentsalari ospetsu eta zineman, zientzian, arkitekturan, literaturan, historian, komunikazioan, artean, soziologian edota politikan adituak diren hainbat pertsona famatu modu irekian ari dira eztabaidan egungo gizarte garaikidearen erroka garrantzitsuenei aurre egiterakoan pentsamenduak eta kulturak izan dezaketen protagonismoaren eta eragin-gaitasunaren gainean.

Bost kontinenteetatik etorritako intelektualen topaketa honek gaur arratsaldean jarraituko du, honako ponentzia hauekin:

'Hiriak bizitzeko modukoak izango al dira inoiz?' Pier Giorgio Olivetti City Slow City mugimenduaren nazioarteko zuzendariarena; 'Zer espero dezakegu politikaz, gaur egun ulertzen dugun moduan?', Josep Ramoneda Parisko 'Institut de Recherche et Innovation' erakundeko zuzendariarena; 'Justizia soziala dakarren pertsona al da artista?' Isabel Coixet zinema-zuzendariarena; 'Literaturak mundua aldatzen lagun al dezake ?' Alessandro Baricco dramaturgo eta narratzaile italiarrarena; 'Demokrazia, gizarte-garapenaren faktore hirugarren munduko herrialdeetan', Sergio Ramírez Nikaraguako presidenteorde ohi eta Ventana literatura-mugimenduko buruarena, eta 'Literaturak zapalduen alde egin dezakeena', Susan Abulhawa 'Parques Infantiles para Palestina' GKEaren sortzaile eta zuzendariarena.

Bihar, hilaren 7an, larunbatarekin, honako ponentziak eta pentsalari hauek arituko dira:

  • '"Modernotasun likidoa", kultura-paradigmaren aldaketaren aurreikuspen zuzena izan al zen?': Zygmunt Bauman, Komunikazio eta Giza Zientzietako Asturiasko Printze Saria.
  • Zientzia baliagarria al da?: Ignacio Cirac, Fisikako Sari Nazionala.
  • 'Zaila da': Alfredo Jaar, artista, arkitektoa eta zinemagilea.
  • 'Loturaren kultura, irakurketa demokrazia gisa': Luisa Etxenike, Frantziako Errepublikaren 'Arteen eta Letren Ordenako Zaldun' izendapena jasotako euskalduna.
  • 'Nola lor daiteke komunikabide bat benetan independentea izatea?': Amy Goodman, egunero telebistaz, irratiz eta Internetez ematen den Democracy Now! Programaren aurkezlea.
  • 'Zinema, meditazioa eta kultura': Colin Vaines, hainbat filmen (Gangs of New York eta Cold Mountain) produktore eragileetako bat.

'Mundua aldatzeko ideiak' adituen topaketa atzo hasi zen eta gaur ostirala eta bihar larunbata (hilaren 6a eta 7a) jarraituko du: egunean 3 saio egingo dira, eta saio bakoitzean 2 hizlarik hartuko dute parte, moderatzaile baten laguntzarekin. Saio horietan bost kontinenteetatik etorritako izen handiko hainbat pentsalarik (zinemako, zientziako, arkitekturako, literaturako, historiako, komunikazioko, arteko, soziologiako edo politikako zenbait adituak guztiak ere) elkarrizketan jardungo dute modu irekian gaur egungo gizarteko erronka garrantzitsuenetako batzuei aurre egiterakoan pentsamenduak eta kulturak izan dezaketen protagonismoari eta eragiteko gaitasunari buruz.

Ekintzaren formatua hitzaldiaren eta eztabaida publikoaren eta arlo eszenikoaren eta telebistarako egindakoaren arteko nahasketaren emaitza da. Ekintza horretarako Euskalduna Jauregian sorturiko zuzeneko telebista set bat da; leku horretara jendea bertaratzen da eta hizlariei galderak eginez elkarreragiteko aukera izaten dute. Aurkezpenak egiteko eta koordinazio orokorra eramateko ardura izan duen profesional batek moderatzen du galdera-txanda.

Hona hemen moderatzaileak: César Coca (kazetari eta saiakera-idazlea, gizartearekin eta kulturarekin loturiko gaietan espezializatua), María Silvestre (Emakunderen zuzendaria), Luis Eguiraun (zinema-aditua eta Zinebi Jaialdiaren programatzailea), Ana Aizpiri (kazetaria, nazioarteko harremanetan espezializatua), Fernando Golvano (komisarioa, arte-kritikaria, EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea), Raúl Ibáñez (EHUko Geometria eta Topologiako irakaslea eta José María Savirón zabalkunde zientifikoko sariduna), Iñaki Esteban (filosofo eta kazetaria; hainbat komunikabide eta espezialitatetan jarduten du), Patxi Lanceros (Deustuko Unibertsitateko Filosofia Politikoko eta Kulturaren Teorietako irakasle, ikertzaile eta saiakera-idazlea) eta Lucía Martínez Odriozola (Euskal Kazetarien Elkarteko lehendakaria).

Jardunaldi hauek in situ ikus daitezke, www.euskadi2012.org webgunean izena eman ostean; edo bestela, Interneten, streaming bidez, doan eta zuzenean www.irekia.euskadi.net eta www.euskadi2012.org atarien bitartez.

5 iruzkin
  • @2012Euskadi
    2012.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    "Mundua aldatzeko ideiak" ostiralen txostenak hemen ikus ditzakezue http://t.co/0qHQUVlD cc/ @Irekia #2012ideas

  • @MariblNavascues
    2012.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @2012Euskadi: Aquí puedes volver a ver las ponencias del viernes de "Ideas para cambiar el mundo" http://t.co/0qHQUVlD cc/ @Irekia #2012ideas

  • @2012Euskadi
    2012.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    Aquí puedes volver a ver las ponencias del viernes de "Ideas para cambiar el mundo" http://t.co/0qHQUVlD cc/ @Irekia #2012ideas

  • @2012Euskadi
    2012.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Aquí puedes volver a ver todas las ponencias de la jornada del viernes en "Ideas para cambiar el mundo" http://t.co/3eeHfTL8 @2012Euskadi

  • @mentxu09
    2012.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Aquí puedes volver a ver todas las ponencias de la jornada del viernes en "Ideas para cambiar el mundo" http://t.co/3eeHfTL8 @2012Euskadi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alessandro Barico, Susan George, Wassyla Tamzali, Shasi Tharoor, Jose Ramoneda