Berriak

Elkarbizitza eta Memoria berreraikitzeko Komisio-ko kideen agerpena Uruguaien

2012-07-06

Jesús Loza, Elkarbizitza eta Memoria Berreraikitzeko Komisioko Zuzendaria, eta Ainoa Alday, Eusko Jaurlaritzako Harreman Internazioaleko Zuzendariak, Txilera eginiko bidaiaren ostean Uruguaira gerturatu ziren bertako euskal diasporarekin elkartu asmoz. Era berean, euskaldunen errepresentazio moduan, Elvira Kortajarenak parte hartu zuen zeina egun Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaria den.

Bileran, Jesus Loza Jaunak, bere zuzendaritzapean duen Komisioaren funtsezko politikaren urratsak aurkeztu zizkien Uruguaiko Euskal Etxeetako ordezkariei. Ordezkarien artean; Montebideoko "Euskal Herria", eta "Euskaro" euskal etxeetakoak, Trinitateko Flores euskal etxekoak, San Jose hirian dagoen Euskaldunak taldeko ordezkaria eta Karmelo hiriko "Ibai Ondoko Etxeko" ordezkaria zeuden. Baita Uruguaiko Euskal Instituzioen Federazioaren ordezkaria ere.

Loza Jaunaren arabera, hegoaldeko herrialdeetan memoria berreskuratzeko eginiko lanak, bere garrantzia izan du Euskal Gobernuak aurrera daramatzan iniziatiba ezberdinak lortzeko, adibide gisa, Memoria eta Elkarbizitza Institutuaren sortzea.

Jesús Loza-ren hitzetan "euskal gizartean errotu den autokritika prozesua zein biktimen erreparazioa oso garrantzitsua da. Euskal gizartean gertatu denaren partaide izan gara eta memoria kolektiboa oinarritzat izanik, memoria neutral eta inpartzial honi esker bateratasun egoera batera iritsi gaitezke".

Komisioaren funtsa edo sortzea Patxi Lopez Lehendakariak, martxoan, Euskal Parlamentuan, aurkezturiko proposamenaren barruan jasotzen da, hain zuzen ere, "bizi dugun egoerarako proposamenean". Lehendakariak adierazi bezala "Euskadin indarkeriarekin amaitzeko aukera garrantzitsu baten aurrean gaude, guztion artean elkarbizitza demokratiko bat eraiki dezagun".

Proposamen honen helburua, ekintza konkretuen bidez bakea eta demokrazian oinarrituko den Euskadi eraikitzea da. Lehendakariaren hitzetan "Euskadin bizi dugun egoera berria aztertzeko eremu zein esparru berriak sortu behar ditugu eta aldi berean, iniziatiba politiko ezberdinak adostu, terrorismoaren behin betiko amaiera eman dadin eta gizarte osoari askatasun erabatekoa bermatu ahal izateko.

Elkarbizitza sustatzeko dauden iniziatiba ezberdinen artean, Hezkuntza Kontseiluak sorturiko Programari esker, ESO-ko ikasleek biktimen testigantza zuzena ikasgeletan entzuteko aukera izan dute. ESO-ko 2.300 ikasle baino gehiagok partehartu dute biktimen testigantza aurkezpenetan. Programa honen helburu nagusia; indarkeriaren legitimazio eza aldarrikatzea da, eta bide batez gazteen artean bakea, justizia eta egian oinarrituriko hausnarketa sendotzea etorkizunean gizarte demokratikoago bat eraiki dezagun.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvria Cortajarena Ordezkaria, Ainhoa Alday, Jesús Loza