Berriak
Eu

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak bere 2011-2012ko eskola programan hamairu mila ikasle baino gehiago sentikortu ditu

2012.eko uztailak 05

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Ihobek Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen duena, 13.040 ikasle eta 823 irakasleren bisitekin amaitu du 2011-2012ko ikasturtea, hau da, 2010-2011 ikasturteko antzeko maila mantenduz. Kasu honetan, bisita gidatua egiten etortzen ziren eta zentroan lan-saio bategatik aldatu dituzten mila baino gehiago ikasletan dago aldea. Bisitari guztietatik, zazpi mila baino gehiagok (7.155) zentro honetako eskola programa didaktikoan parte hartu dute (aurreko ikasturtea baino 1.068 ikasle), eta hauei laguntzera etorritako irakasleen aldetiko balorazio oso onekin gainera. Gainontzeko ikasleek ekintza eta erakusketa ezberdinak ikusteko bisita gidatuak aukeratu dituzte.

Eskola Programa Didaktikoa

2011ko urriaren 3tik, Eskola Programa Didaktikorako lehen ikastetxea jaso zen eguna, 2012ko ekainaren 23ra bitartean, 155 egunetan zehar burutu da programa, eta 96 ikastetxe desberdinek parte hartu dute bertan. 2011-2012 ikasturtean zehar, 7.155 ikaslek parte hartu dute Eskola Programa Didaktikoan. Hauetatik 3.015k "Biodibertsitatea: Padura" Unitate Didaktikoa burutu dute, 2.651k "Biodibertsitatea: kostalde harritsu eta hareatsua" Unitate Didaktikoa, 1.098k "Biodibertsitatearen Hastapenak" Unitate Didaktikoa eta 39k "Espezie inbaditzaileak eta biodibertsitate galera: Baccharis halimifolia" Unitate Didaktikoa. Ikasle hauei, 522 irakaslek lagundu die lan jardunaldietan zehar.

Busturian dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroa bisitatu duten ikastetxeen artean, %69a Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen du. Programa hau ikastetxeetan garapen jasangarrirako ekimenak bultzatzen dituen lan tresna da. Bestalde, jardunaldien %91 Bizkaiko ikastetxeekin garatu da, %5a Gipuzkoako ikastetxeekin eta %4a Arabakoekin.

Ikasleekin datozen irakasleek burututako lan jardunaldiaren ebaluaketan, 10etik 9,34ko balorazioa eskuratu da, ebaluaketa kontzeptu desberdinen gainean osatzen delarik: bisita aurretik bidalitako materiala, ihardueren eta eskolako curriculum-aren arteko koherentzia, ikasleekin erabilitako metodologia, ihardueren iraupena, monitoreen prestakuntza, erabili den materiala, erabilitako hizkera ea ikasleen mailarako aproposa izan den, ikasleek bisitaren ideia orokorra hartu duten, ikasle eta hezitzaileen arteko giroa ona izan den eta azkenik, ea programa honetatik espero zutena bete den.

Eskolako bisita gidatuak

Eskola Programa Didaktikoaz gain, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak bisita gidatuak burutu dituzten ikasle kopuru haundia jaso du aurten ere. Konkretuki, 5.885 ikaslek eta 301 irakaslek egin dituzte bisita mota hauek. Hauetatik, %74a Bizkaitik etorritakoak izan dira, %19a Gipuzkoatik eta %7-a Arabatik.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Ihobek kudeatzen du, hau da, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpe dagoen Ingurumen Jarduketarako Sozietateak. Ihoberen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztien ekintzak sustatzea eta ingurumena eta pertsonen bizi-kalitatea etengabe hobetzeko lan egitea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko