Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbidek DBE prestazioa kenduko die 3.637 hartzaileri legea ez betetzeagatik

2012.eko uztailak 04

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) eta Etxebizitza-gastuetarako Prestazio Osagarriaren (EPO) prestazioak kautelazko moduan etengo dizkie 3.637 hartzaileri, enplegu-plan batean parte hartzeari uko egiteagatik, edo ez daudelako lokalizatzeko moduan edo orientatzaile profesionalarekin egindako hitzordura ez agertzeagatik justifikatutako arrazoirik gabe. Termino ekonomikotan, kontrol-eragiketa berri horrek urtean 30,60 milioi euro osatuko ditu. Alegia, lehengo ia 5.000 milioi pezeta.

Lehen kontrol-neurri hori urteko lehen hiruhilekoan gauzatu zen eta Lanbidek DBEaren beste 2.031 hartzaileri kautelazko moduan eten zien prestazioa, ez zeudelako lokalizatzeko moduan. Hartzaile horietako batek ere ez zion erantzun Euskal Enplegu Zerbitzuak gutun ziurtatu bidez egindako errekerimenduari. Legez, prestazio horiek lan-aktibazioarekin loturik izaki, onuradunak lokalizatzeko moduan eta EAEko udalerri batean erroldatuta egon behar du nahitaez, orientazio pertsonalizatuko, prestakuntzako eta enplegagarritasuneko prozesuei ekitearren. Lehen kontrol-eragiketa horren bolumen ekonomikoa 17,28 milioi euro izan zen, urtean.

Eusko Legebiltzarrak aginduta, Lanbidek gizarte-prestazioak eta lan-aktibazioa lotu zituen eta neurri horren helburu nagusia kolektibo horri enplegagarritasun-aukerak ematea da. Horretarako, enplegu-planetan txertatzen ditu eta 27.000 hartzailerentzat baliagarri izan nahi duen lan-orientazioko programa bat ere diseinatu du, Estatu osoan aitzindari. Orain arte, 3.637 pertsonak uko egin diote enplegu-plan batean txertatzeari, edo ez zeuden lokalizatzeko moduan edo orientatzaile profesional baten bidezko lan-aktibazioko prozesu bati ezezkoa esan diote; beraz, Diru-sarrerak Bermatzeko Legea urratu dute eta kautelazko etete-prozesua zabaldu zaie.

Indarreko legedia ez betetzeagatiko kautelazko 3.637 etete berri horiek uztaileko nominatik aurrera hasiko dira indarrean.

Bigarren kontrol-saio horren ostean, Lanbideko langileek 5.668 hartzaileri eten diete prestazioa kautelazko moduan legea ez betetzeagatik; EAEko titular guztien % 9,7 osatzen dute. Euskal Enplegu Zerbitzuak abenduan eskuratu zuen prestazioaren kudeaketa osoa eta, harrezkero, kontrol-kanpaina horien bitartez gizarte-laguntzetan urtean 47,88 milioi euro aurreztu ditu euskal gizarteak, hau da, iaz partida horretara bideratutako aurrekontuaren % 12,3.

"Bizitza aktibotik aldenduta luzaro egon diren pertsonak berriz ere aktibatzeko lanean jarraitzen du Lanbidek. Eta, horretarako, funtsezko filosofia honako hau da: subsidioan oinarritutako eredu batetik enpleguan oinarritutako eredu batera aldatzea, enpleguari dagokionez aktibazioaren aldeko jarrera pertsonalaren bitartez. Laguntzeko zeregin hori Euskal Enplegu Zerbitzuari dagokio", gogorarazi du Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaleta andreak.

"Bide horretan, lokalizatzeko moduan ez dagoen jendea topatu dugu, edo enplegurako aktibazioari modu positiboan erantzuten ez dion jendea; eta kasu horietan ere legea bete behar da", esan du Zabaletak. "Legea eskubide bikoitza da; Diru-sarrerak Bermatzeko eskubidea bai, baina baita gizarteratze aktiboko eskubidea ere, jarrera pertsonal eta erantzunkidean oinarrituta betiere. Hortaz, aktibazioaren aurrean erantzun positiboa ematen ez duenari Lanbidek prestazioa eten egingo dio kautelazko moduan, legean horixe baitago xedatuta".

Enplegu eta Gizarte Gaietako titular eta Lanbideren administrazio-kontseiluko presidentearen esanetan, "EAEko estaldura-sistema eta babes-sistema oso zabala da eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei babes handia ematen die; alabaina, legea betetzeari dagokionez, oso zorrotza izan behar du sistemak eta DBEaren nomina bakoitzaren atzean Euskadin modu iraunkorrean bizi diren pertsonak eta enplegurako aktibatzeko prest dauden pertsonak daudela egiaztatu behar du".

 

EGOERA BEREZIKI TXARREAN DAUDEN EREMUETAKO PLANAK

Urteko lehen hiruhilekoan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegurako tokiko ekintza-plan bat hasi zuen Euskadin egoera txarrean zeuden bederatzi eremutan, langabezia-tasarik handieneko eremuetan, hain zuzen ere. Programa hori Enpleguko Tokiko Planaren barruan sartuta dago, eta 1.500 langabe aktibatzea du helburu.

Kasuen gutxienez % 30ean, parte-hartzaileek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen zuten edo Enplegu Erregulazioko Espediente batetik edo itxitako enpresa batetik zetozen pertsonak izan behar zuten. Horregatik, hautespen-prozesuan, Lanbideko langileak ehunka langaberekin jarri ziren harremanetan, eta horietako asko jasotzaileak ziren.

Hala ere, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen zutenen artean, 451 pertsonak justifikaziorik gabe egin zioten uko programa horietan txertatzeko aukerari, eta, horren ondorioz, gabe utzi dira zuhurtziaz.


BILBOKO ENPLEGAGARRITASUN PLAN PILOTUA

Urteko lehen hilabeteetan, Lanbidek plan pilotu bat garatu zuen Bilboko eremuan, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen zutenen enplegagarritasun-aukerak ezagutzeko eta hobetzeko. Izan ere, Euskadiko kolektibo horren ia % 30 biltzen da eremu horretan. Programa esperimental horretan, 2.500 jasotzailek hartu zuen parte, eta, era berean, programa abiapuntua izan zen prestazio ekonomiko horren onuradunen enplegagarritasuna hobetzeko etorkizuneko proiektuetarako.

Parte-hartzaileak hautatzeko prozesuan, 336 jasotzailek uko egin zioten parte hartzeko aukerari, eta, horren ondorioz, gabe utzi dira zuhurtziaz, indarrean dagoen legeriari jarraiki.

 

DIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTARI LOTUTAKO BULEGOEN ORIENTAZIO PLANA

Orientatzaile profesionalen plantillaren bidez 2012an 27.000 jasotzaile orientatzeko helburua ezarri du Lanbideren 41 bulegoen sareak. Hitzordua adosteko eta lan-aktibazioko prozesua hasteko jasotzaileei deitzean, 2.780k ezetz esan dute edota ez dira aurkitu. Hori dela-eta, horiek ere zuhurtziaz gabe uzteko prozesua hasi da.

 

DIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTA KOBRATZEN ZUTEN ATZERRITAR KANPORATUAK

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta kontrolatzeko zereginean, Lanbideko langileek jasotzaileen artean hirurogeita hamar delitugile zeudela ikusi dute. Guztiak Estatutik kanporatuta zeuden epailearen aginduz, eta prestazio ekonomiko hori kobratzen jarraitzen zuten. Delituak egiteagatiko kondena Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren emakida eteteko arrazoietako bat da.

Delitu bat edo batzuk egin izanagatik kanporatutako pertsona horiek guztiek Estatutik 10 urtean kanporatzeko agindu bat dute. Horiek guztiak abendua baino lehen kanporatu ziren, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren kudeaketa udaletatik eta aldundietatik Lanbidera igaro zenean.


EAEko gizarte-laguntzetan izandako irregulartasunak

Lurraldea

1. hiruhilekoa

2. hiruhilekoa

Bilakaera

Araba

% 13,88

% 8,84

-5,04


Bizkaia

% 72,27

% 79,82

+7,55

Gipuzkoa

% 13,83

% 11,34

-2,49

 

 

9 iruzkin
  • @sonyreflex
    2016.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    Desde que Maroto.............denuncio estas cosas ,dia dia salen casos esto es 2012 https://t.co/H0fBAa4T4m

  • @alexbondie
    2012.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @txarliegarcia: Se suspenderá la ayuda RGI a miles de perceptores por fraude http://t.co/iveWL4Zc ¿Nadie revisaba esto en la Diputaciones?

  • @alaincoloma
    2012.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @txarliegarcia: Se suspenderá la ayuda RGI a miles de perceptores por fraude http://t.co/iveWL4Zc ¿Nadie revisaba esto en la Diputaciones?

  • @JoseanPastor
    2012.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @txarliegarcia: Se suspenderá la ayuda RGI a miles de perceptores por fraude http://t.co/iveWL4Zc ¿Nadie revisaba esto en la Diputaciones?

  • @cabrera1carmen
    2012.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @txarliegarcia: Se suspenderá la ayuda RGI a miles de perceptores por fraude http://t.co/iveWL4Zc ¿Nadie revisaba esto en la Diputaciones?

  • @txarliegarcia
    2012.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    Se suspenderá la ayuda RGI a miles de perceptores por fraude http://t.co/iveWL4Zc ¿Nadie revisaba esto en la Diputaciones?

  • @davidutti
    2012.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Berriak, "Lanbide suspenderá la #RGI a otros 3.637 perceptores por incumplir la ley"
    http://t.co/YFF8EWo6 #noticias @Irekia

  • @idoitxu
    2012.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Berriak, "Lanbide suspenderá la #RGI a otros 3.637 perceptores por incumplir la ley"
    http://t.co/YFF8EWo6 #noticias @Irekia

  • @lanbideejgv
    2012.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    Berriak, "Lanbide suspenderá la #RGI a otros 3.637 perceptores por incumplir la ley"
    http://t.co/YFF8EWo6 #noticias @Irekia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko