Berriak Kultura
Eu

"Mundua aldatzeko ideiak": larunbata 12.07.07

2012.eko uztailak 07

 

2012 EUSKADI EKIMENAK ANTOLATUTA BILBON GARATZEN ARI DEN 'MUNDUA ALDATZEKO IDEIAK' INTELEKTUALEN NAZIOARTEKO BILERAREN AZKEN JARDUNALDIA

BLANCA URGELL KULTURAKO SAILBURUAK GAUR GOIZEAN AURKEZTU DU 'MUNDUA ALDATZEKO IDEIAK' TOPAKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIA, ZYGMUNT BAUMAN, COLIN VAINES, PIER GIORGIO OLIVETI ETA AMY GOODMAN NAZIOARTEKO GONBIDATU OSPETSUEKIN BATERA

  • Eusko Jaurlaritzaren Kulturako sailburu Blanca Urgellek Topaketaren hirugarren jardunaldiko ponentzien laburpen bat egin du, eta aurkezpenean bere alboan izan ditu ZYGMUNT BAUMAN Komunikazio eta Giza Zientzietako Asturiasko Printze Sariaren irabazlea; COLIN VAINES hainbat filmaren (Gangs of New York eta Cold Mountain) koproduktore exekutiboa; PIER GIORGIO OLIVETI Cittaslow Internacionalal hiri-mugimenduaren zuzendaria; eta AMY GOODMAN egunero telebistaz, irratiz eta internetez ematen den Democracy Now! programaren aurkezle eta Estatu Batuetako kazetari jarraituenetako bat.
  • Arratsaldean, aldiz, honako hauek izango dira hizlariak: ALFREDO JAAR artista, arkitekto eta zinemagile txiletarra; LUISA ETXENIKE Frantziako Errepublikaren 'Arteen eta Letren Ordenako Zaldun' izendapena jasotako idazle euskalduna; IGNACIO CIRAC, Espainiako Fisika Sariaren irabazlea; COLIN VAINES zinemagilea; ZYGMUNT BAUMAN filosofoa eta AMY GOODMAN kazetari independentea iparramerikarra.
  • Jardunaldi hauetara bertaratzeko eta jardunaldi hauek zuzenean ikusteko bi modu daude, in situ egiteaz gain: www.euskadi2012.org web-orrian izena aldez aurretik emanez, Internetez (streaming bidez) dohainik, eta zuzenean www.euskadi2012.org eta www.irekia.euskadi.net atarien bitartez

Eusko Jaurlaritzak 'Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' ekimenaren garapena kudeatzeko sorturiko Fundación 2012 Fundazioak ´Mundua aldatzeko ideiak' ekimena antolatu du uztailaren 5, 6 eta 7rako, hau da, kulturaren eta jakintzaren arloetako munduko 18 pentsalari eta intelektual ospetsu bilduko dituen pentsaera eta gizarte garaikideko topaketa bat. Gaur goizean, prentsaurrekoan, Colin Vaines hainbat filmaren (Gangs of New York eta Cold Mountain) koproduktore exekutiboak; Zygmunt Bauman Komunikazio eta Giza Zientzietako Asturiasko Printze Sariaren irabazleak; Pier Giorgio Oliveti Cittaslow Internacional hiri-mugimenduaren zuzendariak eta Amy Goodman egunero telebistaz, irratiz eta internetez ematen den Democracy Now! programaren aurkezleak, Topaketa honetaraino ekarri dituzten ponentzien laburpen txiki bat egin dute komunikabideen aurrean, hau da, honako izenburu hauek dituzten ponentzienak, hurrenez hurren: 'Zinema, meditazioa eta kultura'; '"Modernotasun likidoa", Kultura-paradigmaren aldaketaren aurreikuspen zuzena izan al zen?'; 'Hiriak bizitzeko modukoak izango al dira inoiz?' eta 'Nola manten daiteke komunikabide independente bat'.

Eusko Jaurlaritzaren Kulturako sailburu Blanca Urgellek azpimarratu duenez, "2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urte' honetan, kultura-sortzaileei eta kultura-agenteei, eta orokorrean, euskal gizarteari deialdi bat egiten diegu, edozein helburu lortzeko metodo gisa indarkeria deslegitimatzen eta bakean eta bizikidetzan oinarrituriko etorkizuna lortzeko baliozko erreminta gisa kultura hedatzen laguntzeko deialdia, hain zuzen ere". Era berean, adierazi duenez, "ildo horri jarraiki, egungo euskal jokaleku politiko eta sozialean indarkeriarik ez dagoela baliatuta, Euskadi 2012 ekimenak zenbait kultura-jarduera -esate baterako, Nazioarteko intelektualen topaketa hau- garatzea sustatzen du, eta horrela, munduko hainbat pentsalari eta intelektual ospetsu bilduko ditu, betiere euskal herritarren inplikazioa bilatzen badute elkarrizketa, memoria, bizikidetza, bakea eta askatasuna bultzatzeko"

Amy Goodmanek egunero aurkezten du Democracy Now programa, telebistaz, irratiz eta Internetez ingelesezko eta gaztelaniazko 900 komunikazio-etxek baino gehiagok sintonizatzen duten programa. "Gizarte-justiziako arazoak konpontzeko naiz kazetaria", esan du. Printzipioen deklarazio horrekin azaltzen du berak "desinformazioaren letania" deitutakoan parte hartzeari uko egin izana, bere herrialdeko komunikabide handiek praktikaturikoa, "iritzi maioritarioa sortzen duen danborra egunero jotzen duten boterearen bozgorailuek" praktikaturikoa Washingtongo adituen zirkulu txikitik urrundu den kazetari eta intelektualen taldeko kide da, eta bere hitzetan, adituen zirkulu txiki horretako kideek "oso gutxi dakite gauza askori buruz, baina iritzi-plataforma handiak betetzen dituzte".

Nola lor daiteke komunikabide bat benetan independentea izatea izenburua du bere ponentziak

Zygmunt Bauman poloniar filosofo eta soziologo bat da, "Sozietate likidoaren" kontzeptuaren aita (mugikortasuna, ziurgabetasuna eta balioen erlatibotasuna ditu ezaugarritzat), sozietate irmoarekin kontrajarrita (segurtasuna, edukiak eta balioak eskaintzen zizkigun sozietatea). Gaur egun ezegonkortasuna nagusitzen da, lanean, maitasunean, politikan edo adiskidetasunean, gaur egun seguru dakigun gauza bakarra zalantza da, esan ohi du gure azken hizlariak.

Etorkizuna iragartzeko modu bakarra ahaleginak batzen saiatzea da eta etorkizuna guk nahi dugun bezalakoa izan dadin behartzea, esan du Zygmunt Baumanek, izan ere bere ustez gizarte on bat erabaki egokiak hartzeko errazenak izatea ahalbidetuko lukeena izango litzateke.

"Modernotasun likidoa" kultura-paradigmaren aldaketaren aurreikuspen zuzena izan al zen? izenburua du bere ponentziak.

Colin Vainesek, hainbat filmen -hala nola Gangs of New York eta Cold Mountain- koproduktore exekutiboak, , arrakastaz bete du ekoizpen zinematografikoaren zirkulu osoa. Kazetari eta produktore gisa hasi zen Britainia Handian eta Hollywoodera, zinemaren industriaren bihotzera, iritsi zen, produktore exekutibo ospetsu bihurtzeko. Orain produktore independentea da, "Coriolanus" eta "My Week with Marilyn" filmena, esaterako. Zinemako beste hainbat pertsonak bezala (Scorsese eta Eastwood, esaterako) Kontzientzian eta Munduko Bakean oinarritutako Hezkuntzarako David Lynch Fundazioari laguntzen dio eskola-programetan meditazioa txertatzeko, eskola-porrotari aurre egitearren eta ikasleak, irakasleak eta gurasoak pertsona gisa gara daitezen laguntzearren.

'Zinema, meditazioa eta kultura' izenburua du bere ponentziak

Pier Giorgio Olivettik hiri patxadatsuak, iraunkorrak eta gizatiarrak nahi ditu. Cittaslow International zuzentzen du, 1999an Orvieton sortu zen mugimendua, slow city-ren izaera (ongi bizitzearen, desberdin produzitzearen eta hobeto kontsumitzearen paradigma) aldarrikatzea ahalbidetzen dien 57 kalitate-baldintzen ziurtagiria lortu duten ia 100 hiri biltzen dituena gaur egun. Duela sei urtez geroztik ekimen horretan parte hartzen duten Bizkaiko bi udalerri daude horien artean: Lekeitio eta Mungia. "Lau urtean behin bozkatzetik haratago", esan du Olivettik, "datorrenaren gaineko erantzukizuna hartu behar da". Tokian tokiko nortasunak sendotzea helburu duen proiektua bada ere, "banalizazio globalizatua geldiaraztea, fastlife deitutakoaren aurrean slowlife deitutakoa" defendatzea du helburu unibertsaltzat.

'Hiriak bizitzeko modukoak izango al dira inoiz?' izenburua du bere ponentziak

'Mundua aldatzeko ideiak' topaketan, hainbat pentsalari ospetsu eta zineman, zientzian, arkitekturan, literaturan, historian, komunikazioan, artean, soziologian edota politikan adituak diren hainbat pertsona famatu modu irekian ari dira eztabaidan egungo gizarte garaikidearen erroka garrantzitsuenei aurre egiterakoan pentsamenduak eta kulturak izan dezaketen protagonismoaren eta eragin-gaitasunaren gainean.

Bost kontinenteetatik etorritako intelektualen topaketa honek gaur arratsaldean amaituko da, honako ponentzia hauekin:

  • Zaila da: Alfredo Jaar, artista, arkitektoa eta zinemagilea.
  • Loturaren kultura, irakurketa demokrazia gisa: Luisa Etxenike, Frantziako Errepublikaren 'Arteen eta Letren Ordenako Zaldun' izendapena jasotako euskalduna.
  • Zientzia baliagarria al da?: Ignacio Cirac, Espainiako Fisika Sariaren irabazlea
  • Zinema, meditazioa eta kultura: Colin Vaines, hainbat filmaren (Gangs of New York eta Cold Mountain) koproduktore exekutiboa.
  • "Modernotasun likidoa" kultura-paradigmaren aldaketaren aurreikuspen zuzena izan al zen?: Zygmunt Bauman, Komunikazio eta Giza Zientzietako Asturiasko Printze Sariaren irabazlea
  • Nola manten daiteke komunikabide independente bat? Amy Goodman, egunero telebistaz, irratiz eta internetez ematen den Democracy Now! programaren aurkezlea.

Gaur bukatzen den 'Mundua aldatzeko ideiak' adituen topaketa ostegunatik egiten ari da: egunean 3 saio egiten ari dira, eta saio bakoitzean 2 hizlarik hartzen ari dira parte, moderatzaile baten laguntzarekin. Saio horietan bost kontinenteetatik etorritako izen handiko hainbat pentsalarik (zinemako, zientziako, arkitekturako, literaturako, historiako, komunikazioko, arteko, soziologiako edo politikako zenbait adituak guztiak ere) elkarrizketan jartzen ari dira modu irekian gaur egungo gizarteko erronka garrantzitsuenetako batzuei aurre egiterakoan pentsamenduak eta kulturak izan dezaketen protagonismoari eta eragiteko gaitasunari buruz.

Ekintzaren formatua hitzaldiaren eta eztabaida publikoaren eta arlo eszenikoaren eta telebistarako egindakoaren arteko nahasketaren emaitza da. Ekintza horretarako Euskalduna Jauregian sorturiko zuzeneko telebista set bat da; leku horretara jendea bertaratzen da eta hizlariei galderak eginez elkarreragiteko aukera izaten dute. Aurkezpenak egiteko eta koordinazio orokorra eramateko ardura izan duen profesional batek moderatzen du galdera-txanda.

Gaurko jardunaldiaren moderatzaileak honako hauek dira: Fernando Golvano (komisarioa, arte-kritikaria, EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea), Raúl Ibáñez (EHUko Geometria eta Topologiako irakaslea eta José María Savirón zabalkunde zientifikoko sariduna ), Patxi Lanceros (Deustuko Unibertsitateko Filosofia Politikoko eta Kulturaren Teorietako irakasle, ikertzaile eta saiakera-idazlea) eta Lucía Martínez Odriozola (Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea).

Jardunaldi hauek in situ ikus daitezke, www.euskadi2012.org webgunean izena eman ostean; edo bestela, Interneten, streaming bidez, doan eta zuzenean www.irekia.euskadi.net eta www.euskadi2012.org atarien bitartez.

8 iruzkin
  • @34roz
    2012.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @2012Euskadi: En este enlace puedes volver a ver las ponencias del sábado en "Ideas para cambiar el mundo" http://t.co/Rl40mCGR cc/ @Irekia #2012ideas

  • @2012Euskadi
    2012.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @bretemas: O terceiro vídeo é o da intervención de Bauman en #2012ideas para mudar o mundo de Bilbao http://t.co/sx1GH3u0

  • @bretemas
    2012.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    O terceiro vídeo é o da intervención de Bauman en #2012ideas para mudar o mundo de Bilbao http://t.co/sx1GH3u0

  • @comarcajoven
    2012.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @2012Euskadi: Aquí puedes volver a ver las ponencias de ayer sábado en "Ideas para cambiar el mundo" http://t.co/Rl40mCGR cc/ @Irekia #2012ideas

  • @2012Euskadi
    2012.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    "Mundua aldatzeko ideiak" larunbatearen txostenak hemen berriro ikus ditzakezue http://t.co/Rl40mCGR cc/ @Irekia #2012ideas

  • @arantxaoteo
    2012.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @2012Euskadi: Aquí puedes volver a ver las ponencias de ayer sábado en "Ideas para cambiar el mundo" http://t.co/Rl40mCGR cc/ @Irekia #2012ideas

  • @MariblNavascues
    2012.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @2012Euskadi: Aquí puedes volver a ver las ponencias de ayer sábado en "Ideas para cambiar el mundo" http://t.co/Rl40mCGR cc/ @Irekia #2012ideas

  • @2012Euskadi
    2012.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    Aquí puedes volver a ver las ponencias de ayer sábado en "Ideas para cambiar el mundo" http://t.co/Rl40mCGR cc/ @Irekia #2012ideas

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)