Berriak Kultura
Eu

Museoen Kontseilu Aholkularia

2012.eko uztailak 03

Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan sartu diren lehenengo 25 museoak

Museoen Kontseilu Aholkulariak, gaur egin duen bilkuran, erabaki du Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan 25 euskal museo sartzea; hori ezinbesteko tramitea da Museoen Legea garatzeko dekretua onetsi ondoren. Lege horrek aipatutako erregistroa arautu du eta erregistroa ezinbestekoa da Museoen Sistema Nazionala eta Euskadiko museoen sarea antolatzeko.  Horien guztien artean oso museo garrantzitsuak ditugu, hala nola, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Guggenheim Museoa, Vitoria-Gasteizko Artium Museoa, Donostiako San Telmo Museoa, Getariako Cristóbal Balenciaga, Tolosako Topic Museoa edo Azpeitiko Trenaren Euskal Museoa.  Herriko museo garrantzitsu ia guztiak sartu dira talde horretan, aldundienak izan ezik, ez baitaude lege horren eraginpean.

Euskal museoen titulartasuna anitza dela kontuan izanik (aldundiak, udalak, fundazioak, elkarteak eta partikularrak), Museoen Legeak, administrazio horiek dituzten eskumenak errespetatuz, Euskadiko Museoen Sistema Nazional bat ezarri du. Horren arabera, museo bakoitza nahi duelako sartuko da sistema horretan eta aldez aurretik horretarako eskaera egin beharko du. Helburua, kalitateko zenbait politika eta eskakizun ezartzea da, jarduerak koordinatu ahal izateko, instalazioen eta ekipamenduen hobekuntzari laguntzeko eta funtsak behar bezala zaintzen, antolatzen, ikertzen eta erakusten laguntzeko.

Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan sartzea ezinbestekoa izango da, 2007ko Museoen Legearen arabera, museoetako instalazioek eta bildumen erakusketek "Euskadiko Museo" edo "Euskadiko Bilduma" onarpena lor dezaten. Lege horrek, gainera, erakusketetarako instalazioek onarpen horiek lortzeko zer nolako baldintzak bete beharko dituzten -eta modu horretan, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango dute-, finkatu zuen. Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroa, Euskadin zenbat museo instalazio ditugun eta horietako bakoitzaren ezaugarriak zein diren jakiteko tresna ere bada. Horri esker, Euskal Autonomia Erkidegoko museoen eta bildumen politika orokor bat diseinatu eta egin ahal izango da.

 

Sareko Informatika Sistema (EMSIME)

Euskadiko Museoen eta Bildumen Funtsaren Inbentario Orokorra antolatzeari eta mantentzeari buruz Legeak xedatutako bete ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak informatika-aplikazio bat egin du eta Euskadiko museo eta bilduma guztien esku jarri du; aplikazio hori, funtsen kudeaketa eta katalogazioa egiteko da. Helburua, Inbentario Orokorrak antolatzea eta eguneratua izatea da, baita horren kudeaketarako eguneroko lanak erraztea ere.  Sareko Informatika Sistema horren bidez (EMSIME) museo eta bilduma guztietako funtsen katalogo bat egin ahal izango da web baten bidez, eta herritarrek horiek on-line kontsultatzeko aukera izango dute.

Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistro telematikoa, erregistro publiko eta administratibo bat da eta Euskadiko Museoen Legeak aurreikusitako alderdi zientifiko eta teknikoak nola betetzen diren jakinarazten du. Hurrengo urratsa ondokoa da: zehaztea zein kasutan gauden aipatutako legearen araberako museo edo bilduma baten aurrean.

Museoak eta bildumak erregistratuz eta onartuz, gure herriko museoen errealitatea ezagutu ahal izango dugu. Horren aplikazioaren bidez, museoak eta bildumak pixkanaka-pixkanaka egungo museografiaren eskakizun teknikoetara egokituko dira; egungo museografiaren ezaugarri nagusia ekintzak dira eta ez edukiak.

Gaur egun Euskadin 80 bat museo eta bilduma ditugu eta partikularrek, fundazio publiko zein pribatuek eta administrazioek kudeatzen dituzte horiek guztiak. Museo eta bilduma horietako askok Erregistroan izena ematea eskatuko dutelakoan gaude eta horietako batzuek "Euskadiko Museo" edo "Euskadiko Bilduma" onarpena lortuko dute. Gainera, aipatu beharra dugu Legearen arabera aldundien museoak Erregistroan sartuko direla dagokion Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak egingo duten hitzarmenaren bidez.

 

Izena eman duten 25 museoak

Trenaren Euskal Museoa, Azpeitian

Aquarium, Donostian

Artziniegako Etnografia Museoa

Industriaren Museoa- Rialia, Portugaleten

Ibarraundi Museoa, Eskoriatzan

Oiasso Museoa, Irunen

Bilboko Guggenheim Museoa

Zerain Paisaia Kulturala - Herri Museoa

Museum Cemento Rezola, Donostian

Bilboko Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoa

Orozkoko Museo Etnografikoa

Gernikako Bakearen Museoa

Cristóbal Balenciaga Museoa

Sagardun Partzuergoa - Sagardiaren Museoa, Astigarragan

Donostiako San Telmo Museoa

Medikuntzaren eta Zientziaren Historiaren Museoa, UPV-EHU, Leioa

Larrauleko Museo Etnografikoa

Luberri, Oiartzungo Ikasgune

Herri Musikaren Txokoa, Oiartzunen

Bilboko Arte Ederren Museoa

Topic, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa, Abanton

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

Armagintzaren Museoa, Eibarren

Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, Vitoria-Gasteizen

5 iruzkin
  • @museosgipuzkoa
    2012.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @karmelebar: #Euskadiko #Museo eta #Bildumen Erregistroa aurrera. 25 museo jada bertan dira http://t.co/JDAmcaAm

  • @karmelebar
    2012.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    #Euskadiko #Museo eta #Bildumen Erregistroa aurrera. 25 museo jada bertan dira. @museosgipuzkoa http://t.co/12kBlyfI

  • @karmelebar
    2012.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    #Museos de Euskadi en marcha. Se incorporan los primeros museos al registro de #Museos y #Colecciones de Euskadi. http://t.co/12kBlyfI

  • @cbmuseoa
    2012.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    Primeros 25 museos en incorporarse al Registro de Museos y Colecciones de Euskadi http://t.co/WoANdkyz http://t.co/LNWdEIFD

  • @cbmuseoa
    2012.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    Primeros 25 museos en incorporarse al Registro de Museos y Colecciones de Euskadi http://t.co/WoANdkyz http://t.co/LNWdEIFD

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan